L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-10/11 (1984-martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Liburu gabeko dedikatoriak (eta III)

Bi muturretako aizkora

 

Josu Landa

 

        Ekialdeko aintzinako sinbologiak dioenez, bi muturretako aizkorak bizitzaren bi alde nagusiak irudikatu nahi izan omen zituen. Bata deusezteari legokioke, eta bestea sortzeari. Zein baino zein beharrezkoagoa, herrialde urrun horietako lege zaharrak zioenez. Izan ere, sortzailea izateko kitaborroia behar den lekuan erabiltzen ere jakin behar bait da. Horratx erabateko sortzailea eta domingeroaren arteko muga. Horratx inongo 'keria'rik gabe funtziona dezakeen manikeismo bat. Mutur bakarreko aizkora ere zorroztu gabe daukanak aldamenekoei zorroztarria ohostu nahiean dabiltza besteenak ere kamustuak geldi daitezen. Desenkantoaren tentazioa, eta burua ezezik bizkarrezurra makurtzeko ohiturak abaildutako kadentzia. Etika eta politikaren arteko mugak berezten ez dakienaren tragedia. Herri honetan, azken urtetako lege berriak agindutako usadioaren arauera, aizkorak mutur bakarrekoa behar izan ohi du, suge zuhurra kirtenean jolasti baina. Lumari eta buldozerrari, bakoitzari bere lekua eman behar zaiola dakiten bezalaxe, etika eta politikaren mugak berezten dakitenen galeoia, hain zuzen ere. Lema gogorreko galeoia, bestetik.

(desdramatizazioaren profetei

eta desenkantoaren plastikoetan

lurrundutako minutuei)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.