L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-12 (1984-uztaila) —<susa1125>




 

 

Ametsak

 

Arthur Adamov

 

euskaratzailea:

Xabier Montoia

 

        Testu guzti hauek «La Nouvelle Critique» Frantziako Alderdi Komunistaren intelektualen aldizkarian agertu ziren lehen aldiz «Textes inédits-Rêves» izenburupean, duela hamaika urte Adamov hildakoan.

 

        1969-urriak 15

        Biak antzekoak ziren, ez zuten lortzen esnatzea, jeikitzea: egunargia arbuiatzen zuten. Zaborraz inguraturik bizi ziren. Erorita ziren altzariak ez ziren jasotzen, haien janaria ia existiezina zen. Emakumeak azkengabeko bi begi zeuzkan, makilatzerik lortzen ez zituena, hainbestekoa zen eskuetako dardara. Emakumeei atsegin zitzaizkien -haiek horixe aitortzen zuten- hatz hezurtsu luzeak zituen, hori entzuteak plazer ematen zion gizonari une batez, eta gero bere dohaiak ahaztu eta negar egiten zuen. Haien malkoak nahasten ziren eta baten burua bestearen gainean erortzen zen. Ez zuten larrua jotzen, ez zuten indarrik jadanik, mementu berezietan ez bazen, orduan bapatean bion begiradek elkarrekin topo egin eta bizitza une batez itzuli egiten zen. Ez ziren drogatzen, drogaren bila aritzeaz eta ezagunegia zuten poliziaz nekatuta, alfer bilakatu ziren.

        Norberak besteak min egin ziezaion nahi zuen biziki. Bion gustoak antzekoak ziren eta honek ere izutzen zituen, batez ere urteetan oihal hezerik pasatu gabeko ispilu opakoetan, halen buruei so ari zirenean. Bizimodua burutzen saiatzen ziren, bitartean, dirua irabazi, mundu guztia bezala bizi, baina nekez.

        Haien baliabide bakarra eztabaida zen. Batzutan eztabaidatzen zuten, eta orduan far egiten zuten. Hain ezagunak, hain ohizkoak zituzten gainerako guztiez mintzatzen ziren.

        Emakumea ohetik erori zen batean, aztoraturik, eldarniozko ametsa egin ondoren, gizonak jaso eta kontsolatu egin zuen. Emakumeak eskertu zion.

 

        Datarik gabe

        «Zergatik?»

        Hitz hau gauerdian datorkit, bapateko esnaldi baten harian eta nagusitzen zait.

 

        1969-abenduak 15

        Iratzarri naiz, zintzurra lehor egina, laguntza eske. Ez nekien non nengoen baina dena den, edateari ekin nion berriro.

        Ohean nentzalarik bi baso bete oporto edaten nuen, aspalditik whisky botila osoa urrupatzeak egiten ez zidan efektoa lortuz. Zorigaiztoko bi baso horiek nahiko izan ziren ni ero amorratua bihurtzeko. Gaixorik nengoen, goragalez.

        Maindireak ez ziren ondo egokitzen ohean. Oheak gainez egiten zien maindireei, ez nahiko luzeak, jakina.

        «Dexente edan dut, antza» nere buruari esaten nion eta gehitzen nuen: «Ez dut behar, ez dut behar».

        Biharamunean apaiz jantzita nengoen, apaiz grotesko bilakaturik, kalitate txarreko sotana zarpail batez mozorrozturik, gainera ez zegokidan batere. Txikiegia sotana hura neretzat. Ukondoraino mantxaz josirik.

        Jende tartean nago, denak adinekoak, baina jantzi bitxiak daramatzatenak. Badirudi hainbat jantzi, soineko, txaleko erantzi dutela... Grisa eta beige koloreek menderatzen dute.

        «Ni ez naiz sortaldean inbaditua izan, ez da egia» oihu egiten du emakume batek.

        «Ez dago dena galdurik, beraz» ondoriotu dut.

        Emakumea Karl Marxi buruz mintzo da ere eta berehala bizartxo iluna duen gizon bat algaraz:

        «Baina Karl Marx, neu nauzu bada».

        Batzarra, Karl Marx, pasadizoak besterik ez dira. Sotanadun farregarria sentitzen dut neure burua.

        New Haven aldera doan itsasontzia ez galtzearren presaz ibili behar dut. Ikusgarria: Ontzia irtetzen den hiria New Haven deritza baita ere... Pasaportea ahaztu dut, noski. Ba noa bila etxera, korrika, eta nere sandaliek oinei gainezka egiten dietela ohartzen naiz (pixka bat lehenago irudipen bera, maindireak oherako nahiko luzeak ez zirenean, hauek ere gainezka egiten zuten).

        Zer egin? Ez dago zer egiterik. Egoera berri honetan ohitu egin behar dut.

        Beti nire sandaliak jantzirik; oinutsik, Jean Genetekin, edo bere antza zeukan batekin, topo egin dut.

        Apaiza ez naizela azaltzen dut, zirkustantzia bat besterik ez dela... Nere ametsean ez daramat arrazoinketa hurrunago. Esnatzerakoan, idazterakoan «Bai, ziur, nire alkolarekiko abstinentziaezak sortutako zirkustantzia» esaten diot neure buruari. Edateari utzi behar diot beraz. Ah. Badakit zergatik janzten dudan sotana hau! Malkoak begietara igotzen zaizkit. Zigorturik nago bada! .

        Hona hemen neure burua pintura erakusketa haundi batean. Londreseko Tate Gallery-a, baina hemengo gelak haundiagoak dira, eta hormetan koadro                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                 daliekin, baina oraingoan txikiegiak dira, ez dira iristen oinpuntetaraino. Lurrak zauritzen nau.

        Erreka zeharkatzen dut, makurtu eta edan egiten dut. Sandaliak kendu ditut behin-betirako, orain ez naiz hain doakabe. Baina urbazterra iristean behar dut, ez dakit zergatik, sandaliak berjantzi, eta behin eta berriro ideia bera datorkit, ezin naitekeela iraganekoan berriro eror, hogeitalau ordutatik hamabi lo egin, garai batean ohi nuen legez, ez dudala loan ihes egin nahi.

        Eta mintzen nauen lur hau, gainera.

 

        1970-urtarrilak 7

        Gurdi astun bat arrastaka eraman behar dute hirian barrena, nonbait gelditu. Eurijasa. Arriska ote zitezkeen auzo osoak zeharkatzera edozein aterpe bila? Antzerkia da jakina, izan ere zuzendaria (Jean Marie Serrean, nere ustez) teman hago, balizko ikusleak euripean ikus ditzan, beraien gurdian, joaten, iadanik dardaraz. Proposatzen dut, bukaeran, atso bat -badago han atso bat ere-, pexiglas zarpail batean zurrunbildurik, gurdi betearen inguruan, aritu dadin, desegur, oraindik. Hala ere joango dira, ia ziur.

        Dena den, bapateko abiatze honek izorratzen nau, batez ere traje urdin arin batez jantzitako gazte batek egoera bereziki pairatu beharko zueneko ideiak.

        Amets osoa «Mére Courage» ren berreraikuntza bat besterik ez zen. Baina hemen, euri alderakaitzak gudaren lekua hartzen du, alderagarria azken hau.

 

        1970-urtarrilaren amaiera

        Calais-en lehorreratzen da. Zalaparta haundia. Nereak ez diren maletaz inguraturik egiten dut lo. Oraindik ontzian nago, nire bila datoz.

        —Libra ezazu gela hau zure presentziaz. Umore txarrez nago, Calais-era berehala iritsiko garela iragartzen denean lasaitzen naiz.

        Nere amonaren gutuna ontzian bertan jaso dut, ez dakit ondo nola. Osasuna zaindu behar dudala dio. Zein ona den, honelako baldintzetan!

        Zubian gaude guztiok hurbiltzen ari den kaia ikusiz.

        Neska gazte, polit, beltzaran bat -Calais-en gara dagoeneko- eskutik heltzera datorkit errestaurante batetara eramateko.

        —Ez gaitezen barneraino joan, tristeegia da. Ez dago inor han.

        Bar ondoan eseritzen gara eta kontsumizioak eskatzen ditugu.

        Ohe haundi batean nago, haundiegia gu biontzat, oraingo neska beltzaranarekin. Neskak bere erlojua begiratzen du.

        —Ba al dakik presaz ibili behar diagula? Hogei minutu barru «Général-Lyautey»-n egon behar gaituk.

        —Baina nola, Frantzian izanez gero?

        —Ez zekiat zehazki nola baina aduana eta pasaporteen kontrolaketa Dunkerque-n egiten duk. Dunkerque-ra joan behar diagu lehendabizi beraz.

        —Dunkerque-ra itsasoz joan, Calais-en gaudenean, Frantziara iritsita azkenik?

        Bere ahots motel eta erregularraz errepikatzen dit, jarraitu behar dudala, ontzira itzuli. Obeditzen diot.



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.