Originaltasuna
Bertolt Brecht
euskaratzailea:
Violet Font
Gaur egun kontaezinak dira kexatzen zen K. jauna inoren laguntzarekin gabe liburu handiak izkiriatzeko gai direla esanaz harrotzen direnak, eta honokoa bestalde eskuharki onartua izan ohi da. Chuang-Tseu txinatar filosofoak hamarren bederatzi zatiak aipuz osaturiko ehun mila hitzeko liburua izkiriatu zuen heltzaroan. Egun dagoeneko ezin daiteke horrelako libururik izkiria: ispiritua peitu da. Horregatik ideiak lantegi pertsonalean fabrikatzen dira eta behar bezalako kopurua ekoizten ez duena nagitzat jo ohi da. Jakina da halere norbaitek beretzako bihur lezakeen pentsamendurik ere ez dagoela, ezta halaber aipa ahal formularik. Zein gutti behar duten guzti horiek beren ekintza aurreratzeko! Erakuts dezaketen guztia luma bat eta orri batzutara murrizten da! Eta inoren laguntzarik gabe, gizon bakar batek bere besotan eraman dezakeen materiale urriz baliaturik, beren txosnak eraikitzen dituzte. Ez dute pertsona bakar batek eraiki ditzakeen aisako edifizioak baino handiagorik ezagutzen!
|