L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<susa1300>— Susa-14/15 (1985-uztaila) —Hurrengo artikulua




 

 

Irteera

 

        Hala zuetariko nola geutariko gehienak sekula susa gehiagorik karrikaratuko ez genuela pentsatzen hasi.... zinetelarik, hona sorpresa eztigarria inprentakoek eman digutena, ustebariko batetan hamalau-hamaboskarren ale bikoitza zekartela etorri zaizkigula!

        Idazle gaztetxo odol-bizi barru-estuak hoska eta horzka aritu zaizkigu azkeneko asteotan, beren lan goiztiarrak jadaneko (edo noiz demonio) argitaratu behar ote genituen.

        Ateratzea beste aterabiderik ez digu utzi herriaren presioak. Azken hilabeteotako batailetatik gelditzen zitzaizkigun indar txirripitinak bildu ditugu eta eraso egin dugu ohi ez bezalako biolentziaz.

        Beharrik! Josu eta Mikel bakantzetan dabilzkigula, zazpi ahalak eta ezineko zenbait egin beharra zegoen.

        Ederra armatu dute Mikelek eta Sarrik eta Pikak! Aspaldiko denbora luzeetan ez zen unibertsoan horrelako ekintza kemengarririk ikusi. Euskal bazter orotan —non zaunkalariek ez bait gintuzten atsekabetzen— independentziaren adiskideek elkarri besarkadak, irribarreak eta konplizidadezko begiradak eskaintzen zizkioten.

        Hura harridura, igande-astelehen hartan! Hori lana, gero! Hau ilusioa, orain-oraintxe!

        Baina ilusioa proiektuei buruz bideratzen denez, eta gure proiektuak hemen kabitzen gaitzak bezain inon urtutzen errazak direnez, isil gaitezen orain eta mintza dadila gura duena; eta zuei, iheslarioi, kaixo eta zorion.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.