L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-14/15 (1985-uztaila) —Hurrengo artikulua




 

 

                Ez sinkronia

                Gorka Setien

        Gorka Seden aspaldiko ezaguna dukezue Susako irakurleok. Orriotan maiztxo kaleratu ditu bere poemak, eta Susa liburu sailari hasiera eman zion «Eta zergatik ez... Sigrid?» hartako partaidea genuen. Prosaz ere beste zenbait lan argitara ditu. Hau ordea, bakarka egindako lehenengo liburua dugu. Poema liburua.

        Neri —nere buruaz hitz egin behar beste ezer gutxi bururatzen zaidanez— gustatu izan zaizkit Gorkaren noizbehinkako poema solteak, baina liburu bat beti ere liburu da, eta besterik espero genezake. Osotasun moduko bat edo ez dakit nik zer! Nik ez dut halakorik aurkitu eta mea culpa esan behar, behar bada.

        Aitortu behar diogu poetari badituela bere bizikizunak eta nahikundeak eta horiek esateko gaitasun eta ahalmena, poemak egiteko idazkera freskoa, nolabait. Zenbait kezka ere nabari zaio. Dena dela, hau ez da patxaraz siloian jarri eta eseraldi bakarrean irakur daitekeen liburua, noizean behin orrialde banakak leitzekoa baizik. Bestela, ez sinkronizatzeko arriskua baituzu.

F.J. Mendiguren

 

 

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.