L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-14/15 (1985-uztaila) —Hurrengo artikulua




 

 

                Itsastxorien bindikapena

                Omar Navarro

        «Itsastxorien bindikapena» deritzan liburu hau dugu Omar Nabarro poetaren lehena. Bestetan Edorta Jimenez izena daraman mundakar hau idazle oparoa agertu zaigu, prentsarako lanez gain bai baititu honez gero beste zenbait liburu argitaratzeko gertu. Hitz egin dezagun, hala ere, liburu honen gainean.

        Hiru zati bide ditu: liburuari titulua ematen diona, «Tristuraren inbentarioa» deiturikoa eta «Alkodola» izena daramana. Bakoitzean besteetan ez bezalako gai eta idaztankeratan saiatua zaigu. Orohar eta inolako zehaztasunik gabe, esan liteke poema moeta hauek bereiz genitzakeela mamiari dagokionez:

        Inpresionistak: bertan pintzelkada sendo, lodi eta zehatzez paisaia urbano-maritimoaz dihardu, bestetan aurkitutako hiriaren zoramena, bakardadea eta lirikotasun herdoildua ditugu hemen ere.

        Kontzeptualak: hitz eta esanahien jokuen bitartez lortutako efektu ziztagarri eta zirraragarriak.

        Borrokalariak: gutxi batzu dira, eta Arestiri egindako omenaldien itxura dute.

        Maitasunezkoak eta existentzialak: bigarren partekoak eta hitz neurtuzkoak gehienbat. Alkoholari eskeinitakoak ditugu azkenik.

        Nola halako iruzkin honetan neurtitzean erakutsitako malgutasun eta maisutasuna goraipatu nahi nituzke, sarritan beroni uko egitea superazio baino, ezintasuna baita. Naturaren presentzia erabatekoak eta aliterazio, simetria joku eta bestelako teknikek poemagile honek bere berea duen unibertso poetiko batetan murgilerazten gaituzte.

F.J. Mendiguren

 

 

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.