L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-14/15 (1985-uztaila) —Hurrengo artikulua




 

 

                Likantropo

                Xabier Montoia

        Xabier Montoiaren bigarren liburu honetaz hitz egitean aurrekoa datorkit burura: «Anfetamiña». Harako hartan poesia zuzena, zartadakoa, rocker eta kontundentea egiten zuen. Gustatzen zaizu edo ez. Laga edo hartu. Bigarrengoak, nahiz eta izenburu eta azalak besterik iradoki, ustekabean harrapatu dizkigu behatzak: oso bestelako lan baten aurrean bait gaude. Segida hariren batzu aurki daitezke bilatuz gero baina orohar eta funtsean aldaketa nabarmen baten aurrean gaude.

        Oraingo honetan poesia esentziala dugula esan genezake, biluzia alegia, eta era berean hermetikoagoa. Ez da hemen ere edertasunaren mirespenetan aspertzen baina botatzen dituenak sarritan borobilak eta gogorrak badira ere, ez zaizkigu abiada bizian heltzen. Hausnartu egin behar, apika.

        Liburuan zehar agertzen zaigun hainbat gai, tema eta tasun: amodioa eta bere krudeltasuna, sadismoaren erotikotasuna, ezintasuna eta makabrotasun apuna, fellatioaren nagusitasuna eta besteren batzu. Ohargarria, halaber, abere eta landareen erabilkera poetiko agian sinbolikoa.

        Gogoangarriak Albaro Matxinbarrenaren irudi fin eta dotoreak, horretarako bait dira lagunak.

        Jantzi ederra beraz. Badakit ez dela oso egokia baina zilegi bekit Hertzainak eta M-ak taldeen arteko aldea gogoraraztea. Azken batean, ez bait du sentzu askorik rocker izateak, eta bai bilaketan aritzeak.

F.J. Mendiguren

 

 

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.