L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-14/15 (1985-uztaila) —Hurrengo artikulua




 

 

                Hitz antzuen azokan

                Gema Lasarte

        Poeta nobela neska hau ere. Eta liburu berezi batekin datorkiguna estraineko aldiz. Ukatu ezinezko egia da hitzek inguraturik bizi garela, beharrezko tresna ditugula, eta ukatu ezinezkoa era berean, hitzok oskol hutsa izaten direla, gure gaitasuna bezainbat muga gaindiezina. Paladin bihurturik datorkigu Gema, eta telebistako lokutoreek, politikariek, eta plazetako berritsu fribolo eta profesionalek lapurtuak dizkiguten hitzak erreskatatzera abiatu zaigu, bere mami gordinean, esanahi oso eta benetakoan itzuli ahal izateko.

        Baina —halabeharrez kritiko ipini duten honek atsekabez botatako konjuntzio adbertsatiboa—, ferianteek Gemak baino gehiago dakite, edo eskarmentu haundiagoa dute eta ezin izan du —ene uste apalez— bere asmoa erdietsi eta burura eraman. Bere hitzak ere, azken batean, joku horretan sartzen dira, eta «askatasuna» esaten duenean, mila aldiz prostituitutako hitzaren aurrean gaude, ez hitz berri askatzaile batenean.

        Beharbada poesia hitz alferren eta alfer hitzen erresuma delako, baina hemen ere hitzezko, ekai malgu horrezko merkantzia saldu beharra dago, zeregin hori gogokoa izan edo ez.

F.J. Mendiguren

 

 

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.