|  
              
               
 
 
Klaraboizaleen sasoia
 
(Mikel Albisurentzat)
 
 
 
Mikel Hz. Abaitua
 
 
 
Ez 
 
menturazaleen sasoia 
 
ez duk amaitu 
 
klaraboiak dauden bitartean, 
 
etxeak eroriko dira 
 
bonbardeoaren erdian 
 
baina klaraboiek 
 
zutik segituko ditek 
 
eguzkira begira 
 
hodei grixez 
 
ebakitako zeru urdin batetan 
 
eta Atlantida 
 
berpiztuko den egun berean 
 
odola itsasuraz nahastuz 
 
beraien bihotzen kontra 
 
oldartuko denean 
 
berriro eseriko gaituk 
 
sofa gorri batetan 
 
anphora hautsita 
 
easy skanking 
 
eta Louis Amstrong-en tronpeta 
 
entzunez 
 
hire katuz belaunetan 
 
kaya eta 
 
the sun is shining 
 
arratseko eguzkia 
 
bisiloetan zehar 
 
mara mara 
 
sartzen 
 
eseriko gaituk 
 
azken liburua komentatzera 
 
ulertzen al duk 
 
zergatik esan zian 
 
hire katuak
 
ez zegoela biharrik 
 
hitzegiten ikasi zuen 
 
egunean 
 
hire poemak entzun zituen 
 
egun hartan. 
 
Egun hartan bertan 
 
bota zizkiaten 
 
urre gorrizko milaka ontza 
 
itsaso berdera. 
 
Baina gu beldur gaituk 
 
kobarde izateagatik 
 
ikara ematen zigutek 
 
klaraboiek 
 
horregatik bizi gaituk 
 
lehenengo pisu ilunean. 
 
Zubi latzen barandetako 
 
biztanle ilunak 
 
ibaira bota hituen 
 
baranda txurietatik behera 
 
baina ez gintuan ausartu 
 
salbatzera joaten. 
 
Gehienez ere 
 
liburuak komentatzera 
 
bulebarreko erlojupean 
 
ez gehiagorik 
 
katedral txuriak 
 
ozeano moreetan 
 
eraikitzen 
 
eta elurrez inguraturiko 
 
ermita beltzak 
 
suntsitzen diren bitartean 
 
batzu urruti 
 
oso urruti 
 
klaraboien sasoia 
 
amaitu ez delako.
 
 
 
              
              |