Fiolet Von T
Kentzak txiklea ahotik
gorroto dizkiat dagoeneko
bernardo
hire gezurrezko abentura
faltsuak
ez dago ganster kotxerik
ezta tiroteotan zulaturiko
sonbreiru beltzik ere
zinemamaskopeko girl despanpananteentzat
ez duk sekula fotogramarik egin
ez dakik erretzen eta
eddy g.robins
izan nahiko duk oraindik
dekebas motell
ez al huen ba esaten
boxeadore izateko jaio hintzela
hi
hoi duk hoi punch-a
Agurzuberoa-tik
periodikuek zekarten atzo
bernardo
zergatik abandonatu huen
ziutatea
kaxka-rapatuen mehatxuen kausaz
navajas
eta ai amigo
derrigorrezkoentzat ez dela
mahuka
erromes gisa ailegatzea hona
nire maddalen kuttuna kantu
eta kuarta-tenporak apropos ahaztuta
Adiosparis-era
bezperako teletipo batek dio
bernardo
bahoala berriro bueltan
bahoala ziutatera
jakina hau ez dela
mahuka
eta auskalo
akaso igual-igual topatuko duk
printzesa
herdoilaren tristeziarekin batera
hago horretan txikito
eta goraintziak kaxka-rapatuei depaso
Bernardo
bazegok hire ziutatean
haurrek
agureek eta
arruntek lekurik ez duten kale bat
inolako legeren pera makurtu gabe
sherriff-aren jurisdikziotik kanpo geratzen dena
eguzkiak sarrera galerazita daukana
eta honezkero
katuek ere bertatik emigratu behar izan dutena
han
potxolo
hire ziutateko kale hartan
ez dik pistolen legeak baino agintzen
beltzezko
punki eta
rokabili pistoleroen
legeak
asike
kontuz
eta bejondaikela
|