Ze amets egingo zuen zekienarena
Jon Mikel Arano
inork ez dit sinisten
beste tximuekin
borrokatu edo jan
arin edo zorrotz tratuak
gorroto edo festa ondoren
arkakusoak astinduz
iristean ixkinara
huts egiten naizela
gauza gehiegi batera
besteentzat ikusezin ez
soilik baizik eta
niretzat ere ikusezin
|