Zain
Marta
Erdi lotan hatzazalak horzkatzen dituk izaren leuntasuna lagun. Egunak mantso mantso ihes egin dik. Egun ederra. Ederra. Nonbait entzundako hitza. Hitz motza. Guztiz motza. Gurasoak somatzen hirugarren aldiz saiatu haiz. Iadanik erregaluak ipini omen dizkiate? Eztarrian nauseak itsasten zaizkik. Armairuetan bi egunez bilatzen eta ez dik ezer topatu. Aitak kontatzen zizkian ipuinak gogoratzen dituk. Hamabi urtez erregalu gabe uztea zilegi duk, diate. Zarata aditu duk. Ez. Ziurrenera, amatxo. Ordu laurden barru egongelara aterako haiz. Bitartean erloju zumerjibleari eutsi diok alarma konektatuz. Erlojuak hire esku izerditsuan mugitzeko agintzen dik. Pasiluan barne ez duk tren fantasmarik topatu. Ixilean sukaldetik igarotzen haiz. Egongelako atea, orain ikusi ahal duk, zabalik zegok. Bi pausu gehiago beste gabe artilezko jertsei praktikoa eta atlas bat edireteko. Geografian gutxiegi hori gogoraerazten dik. Ez duk irribarrerik entsaiatzen espektadorerik ez zegok eta. Lur jotakoen safarian logelara bueltatu haiz, astokilo txikiaren leizea, amamaren hitzetan. Armairuko azken txokoak oinetako kaja babesten dik. Hik erregalu ederra jasotzen ondo jakin duk. Lasaiturik konkortu haiz. Aspaldian konkistatutako mugimenduak. Boltsari eutsi diok eta pegamenduak laster beteko hau.
|