L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-20 / Gernika (1987-apirila) —Hurrengo artikulua




 

 

Apirila hilik krudelena

 

—Apirilik da hilik laudelena —esan zuen poetak sukaldeko leihotik etxetik errekarainoko lur antzuari begiratzen zion bitartean. Teilatu hegaleko einara grisek irudi estupidoak osatzen zituzten zeru mugan. Eta lurra gorraildu egiten zen haien itzalpean. Apirila zen, eta errekaldeko sahatsa loretan zegoen. Kafearen ploplotekoak esnatu zuen. Egunkari ertzean Vigoko lagun bati irakurritakoa izkribatu zuen: Tendo os ventos de Abril nas tuas pupilas como Rilke dicia si, é verdade que as primaveras te necesitaban. Eta etzebilen oker. Bedatsak, behar bagaitu, hain krudela delako baita.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.