Eguberritako kontu beltza
J. Arano
Amak esaten zidan/ baina nik ezezkoa/ itsua nere tortura./
Otamendiko pipiak jotako/ jauregi harmarriduneko maizterrengana/
ez hadi ingura. /
Gau hartan berriro/ anima tormentatua/ oliatu arte horditua/ oldar txeposoa/
erori hintzean/ nortasun agiririk gabe/ betiko erruan estropozua/
harrizko kanpo/ lehorreko irlote parean./
Ganbara okaztagarrian/ hire herio aurpegia/ irakurtzen zekitelakoan/
heduzkan zai babuak. /
Errielak lepahezurra/ kolpatu zian ordurako/ gauzak ez ziaten enkajatzen/
Haizkora batek/ gizartearen arauak/ apurtu zizkian. /
Isatsdunak Paradisutik uxatu gintun/
Ikus ezean ez dakik/ sukalde hura baino/ badituk ikuilu frango garbiago. /
Ze jende eta ze/ bizi moduak/ atso mozkorra balantzaran/
etxeko nagusi egoskorra eromenean/ seme inozoak/ alabak putak eta/
tripako minaz hildakoa/ txima guztiak/ erroetatik aterata./
Betidanik 20 km./ geratzen zitzaizkidaan/ untziratzeko emeen ortuan. /
Ze arraroa!/ amarraturik egon eta joatea/ biak bat hituan/
nabigatzen zetorrean/ nere arren ameskaiztoa. /
Bost langa dizkik gartzel hark/ imanatua aurrenekoa okerrena/
diztira gabeak gainantzerakoak/ ez hadi irten/ azkenekoa nolakoa/
den frogatzera/ ifernu hartatik ez zegok tornatzerik/
Gure itzalak/ horma haien kontra/ printzatu genizkian/ ez ginenak. /
Ez hadi haruntza abia/ doilorrak kutxiloz/ neurtzen dituk han/
Tira ezak faka herdoildutik, hi!./
Amak esaten zidan/ baina nik ezezkoa/ itsua nere tortura/
Giztxarra bernro hamarrera.
|