Josu Landa
Galdera V
Edozein zigarro ez,
zigarro hori.
Ez idazu esan maite zaitut,
gotorleku ezean uzten nau
amodioaren ondoko izerdiak.
Zure begietan irakurri ezinak inpotentzia,
gaua amaitu aurretik ihes nahia.
Maite zaitut horrek
ezertarako balio ez,
zigarro horren zergatia
jakinda ez bada.
Lagunei kontatutakoan
lotsagarri ez gelditzearren.
Loak dudatan hartzekotan
ez dut bihar nahi
egunak bion artetik
har dezan argi.
Begiradarik gabeko
zigarro hori.
Ispilurik gabeko
amodio hau.
Ez dakit zergatik dudan
beste behin ere jasaten.
Pertsianak jeistera noa,
eguna argitzear da.
|