Jon Mikel Arano
Malezia
Malezia ezkutatu nahian
Itxurak gorde ziren lehenik
Gezurra
Egi idurian
Hire ziloak
Asunak garatzeko eta
ez beste edozetarako
Hire zilo guztiak
Osin beltzerako
Heure betekadak
Kanpai honi bitartean
Oi amoros
Dagizkio lau tanto
Balentina bat ezagutuko
Bizia dinadan artean
Eta hura atzeratu mentala
Bururatzeak ere badizkin
Ez ezanala halakorik egin
Arrosa gorri fresko askoak
Ildoan ez hitzanala aldatu
Ez behintzat arrosa lepamozturik
Nola dizkin hark pusak emanen?
Eta ez sikiera arantzarik ere
Ez baitzain ernalduko
Arbola gaiztoa
Noiz zabalduko ote da goiz hura
Zeinean egingo duten arbola gaiztoaz zura
Ezpal nimiñoenak surtara
Arbola gaiztoa beti pronto arbola gaizto izateko
Ez egidak uka erredios
Ez gintunteztean alferrik aspaldian
Sodomita izan horratio
Arbola itsusi gaizto halazankoa
Ni izan behar orain ere arbola gaiztoa
Anaia bi
Mixeria gorriena bizi diagu
Bi anaia gaituk pentsio oker honetan
Etorkizuna besterik ez zigutean utzi
Infernurako eskala gure aurrekoak
Hatzazalagaz hesteak engainatuz
Etzalekuan bota diat ohizko eguna
Zapata pare bat gu bion altxor bakarra
Gaituana diagu heredentzian
Bapo moldatzen gaituk halere
Gauezko fruitua heltzear
Bata ez denean bestea
Laister izango delakoan nire pasioen txanda
|