Public Enemy
euskaratzailea:
Aran Agirre
Fear of a black planet
Gizona, hik ez duk
Ezergatik kezkatu beharrik
Ez eta hire alabaz ere
Ez, bera ez duk nire gustokoa
(Baina demagun maite nauela esaten duela)
Zuri eta Beltzen arteko nahasketaren beldur al haiz
Gu bizi garen lurraldean legeak ziok
Arraza nahasketak odola zikintzen duela
Bera emakume bat duk, ni gizon bat nauk
Baina hire aurpegian daukaken begiradagatik
Ikusten diat ezin dezakela jasan
Gizona, lasaitu ezak hire ipurdia
Ez diat hire arreba behar
(Baina demagun maite nauela esaten duela)
Maiteko al hukek orduan
Edo hire ondotik botako hukek
Zer da garbia? Nor da garbia?
Europarra izatea al da? Ez negok oso ziur
Mundu guztia etorri izan balitz
Pake eta maitasunaren bidean
Zerez eginda egongo ginateke?
Barka iezadak albisteengatik
Ez zaizkidak gustatuko
Baina ba al hekien zuria Beltzetik datorrela?
Ez zegok nahastuta egoteko beharrik
Barka iezadak albisteengatik
Zuriek behartzen hautelarik
Zergatik haiz Beltzen beldur?
Tira gizona, ez diat nahi hire emaztea
Ez ezak garrasi gehiago egin
Ez duk hire bizitzaren amaiera
(Baina demagun maite nauela esaten duela)
Zer zegok gaizki hire genealogi zuhaitzean
Kolore piska batekin?
Ez zekiat
Ni erritmolari bat nauk bakarrik
Azal babestuak ozono kaparen kontra
Porrota 2001
Agian hobe duk Beltza izatea
Edo marroiaren antzekoa
Pentsatzen egon nauk zergatik
Nire itzalaren
(edo nire iluntasunaren)
Beldurrez bizi den jendea
Ni ez nabilek iheska
Bana eurek iheska ibiltzera bultzatzen nautek
Pistola bat banu bezala tratatzen nautek
Dudan guztia geneak eta kromosomak dituk
Eta hezurretaraino Beltza kontsideratzen naute
Planeta honen gainean
Pakea eta maitasuna duk nahi dudan guztia
(Ez al da Jainkoak pentsatu bezala?)
Barka iezaidak albisteengatik
Galdetzen dizuet akusatuak zaretenoi
Zuriek behartzen zaituztelarik
Zergatik zarete Beltzen beldur?
Fight the power
1989 beste uda baten zenbakia (pasa da)
Baterijole funky baten doinua
Musika zuen bizitza astintzen, badakit arima baduzuela
(Anai-arrebok kaixo)
Entzun, Zuek denok galduak bazaudete
Dantzan, nik abesten dudan bitartean
Ematen, lortzen duzuena
Jakiten, nik dakidana
Banda beltzak izerditan dauden bitartean
Eta rhythm erritmoak jarraitzen duenean
Eskatzen duguna eman behar digute
Gure hitz egiteko askatasuna, askatasuna ala hil
Dagoen boterea borrokatu behar dugu
Utz iezadazue, zuei entzuten
Borrokatu boterea
Erritmoa diseinatua dago, botatzeko prest
Balio duena erritmoa da
Zure burua betetzeko diseinatua
Orain harrotasuna iritsi dela konturatu zaretenean
Hau dena lehertu behar dugu gogorrak bihurtzeko
Bihotzez
Hasiera bat da, artelan bat
Iraultzarako aldaketa bat egin behar duzue
Ezer ere ez da arraroa
Aizue gu lehengoak gara
Ez, gu ez gara lehengoak
Ez bait dugu jokoa ezagutzen
Behar duguna konturatzea da,
Ezin gara utzikerian erori
Zuek hau zer den esaten duzue
Nere maiteok jarri gaitezen lanean
Autodefentsarako buru ariketak
Apurtu showa
Zuek dakizuen hori lortzera jo behar dugu
Guztiei begiak zabaldu dauden botereak borrokatzeko
Utz iezadazue, zuei entzuten esaten
Borrokatu boterea
Ia guztientzat Elvis heroe bat zen
Baina niretzat ez zen ezertxo ere ikusten duzuen bezala
Razista bat zen goitik behera alu hori
Hitz gutxitan esanda
Izorra dadila, baita John Wayne ere
Beltza naiz eta harro nago
Prest, listo nago eta indartsu
Nere heroi gehienak ez dira kromoetan azaltzen
Bota ezazue begirada bat orain arteraino
Eta ikusiko duzue
Lepo-gorriak laurehun urtez, ez besterik,
Ongi aztertzen baduzue / Don't worry be happy
Lehenengo postuko lortu zuen abestia izan zen
Madarikatu bat izan naizela esaten badut
Eman iezaidak belarriondoko bat hementxe bertan
(Ulertu ezazue) hasi dezagun festa hau
Goazen aurrera / Guk esateko duguna
Boterea jendeari orain (no delay)
Guztiei begiak zabaldu / Dauden boterean borrokatzeko
|