| 
 
 
Juan Gelman
 
 
 
euskaratzailea:
 
Joxerra Egiluz
 
 
 
Rue des arts eta apiriletik igarotzen naizen bakoitzean
 
«fontanares» zigarroen usaina dago
 
pareta ostean erretakoena / zeruaren azpian makurturik /
 
eskuak pagoda artega bailiran
 
errauts motela egunaren argitik babestuz /
 
eta rue des arts-etik igarotzen naizen bakoitzean
 
ana ikusten dut pareta osteko zelaitxoan /
 
begiak apirilez beterik / adiskide suminduz / nabar more
 
kolorez /
 
arrainez beteriko begiak / batzu eguzkien antzera sutan /
 
beste batzu euritan / begi horiek
 
arbola / aireari eutsiz beti erortzear ziren lumen jaraunslea / ozta-ozta utzitako txoriñoen epeltasuna
 
gordetzen zuten bi / arbola ebaki berriak ziruditen / eta begi horien inguruan /
 
mei-lan-fan-en perla kolore bereko laku bat zegoen /
 
nire beldurren faboritoa /
 
mei-lan-fan-ek buruan hazten zituen perlak
 
zenbait gautan argia izan dadin /
 
gaurko honetan bezalaxe /
 
arima-ikasleen antzera arima besapean tolestaturik /
 
apiriletik igarotzen naizela / ana ikusten ez duen begirik gabeko hiritik /
 
eta hiriak ez ditu ikusten haren neskatxa titiak irteten hasi
 
berriak
 
eta dardarka nire adineko zazpi urteek orduan
 
dardar egiten zuen moduan / txoraturik
 
hainbat klarin bilustu / hainbat gloria/ hainbat desolazio /
 
hainbat alaitasun tristerengatik / zer izan?
 
inorenak ez ziren zelai horiek nehor ere entzuten ausartzen
 
ez zena!
 
lehen hazi horiek milaka legioren antzera
 
norberaren kontra jaurtikiak!
 
edertasun hori / ni neu barruan / garaipenik gabekoa!
 
gurdiak / emakumeak / haurrak /
 
herrialde batetik bestera arrastaka eramanak/ zure
 
edertasunetik nire hilzorira!
 
igaroko den iragan guztira!
 
eta noiz alderatuko duzu zure ontasuna edota zure destaina
 
heriotza berandutzeko
 
behin «fontanares»ak erre nituenera?
 
 
 
              
             |