L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-28 (1992-apirila) —Hurrengo artikulua




 

 

Baina ez al da isilduko ume madarikatu hori?

 

Xabier Mendiguren

 

Leihotik begira nago. Eguzki kabroi honek kixkaltzen jarri ditu bazterrak, eta hegohaize puta honekin lehertzen daukat burua. Leihoan nago, kaletik pasatzen den jende madarikatu guztiari begira, baina gaur ez dabil ia inor. Eta nire leihotik ez da ezer ikusten. Pareko etxe saila, etxe azpiko terrazak, aldamenean gurutzatzen diren kale hutsak. Aldian behin putakume bat karretera arin pasa nahian, espaloiko itzalaren bila.

        Pareko etxeko leiho eta pertsianak itxita dauzkate, eguzki kabroi honek mailu batekin bezala jotzen duelako. Nire leihoa itzalean geratzen da, baina hala ere ezin da agoantatu, itotzen ari naiz: zabaltzen dut leihoa eta aire geldoa, arnasa hartzen uzten ez dizun bero nazkagarria, benenoa baina okerragoa. Itxi egiten dut berehala eta alkondararen beste botoi bat askatu behar dut baina eskuaz txilborra ikutzean konturatzen naiz lehentxeago askatu dudala azkena. Kaka zaharra.

        Bero nazkagarri honekin ez dakit zer egin. Bazter batetik bestera noa, baina izerditu egiten naiz, zerria mataderoan bezala. Izerdi patsetan dauzkat besapeak, eta izter artea, eta bizkarra, eta behatzak. Sukaldera nator berriro. Frigorifikoa zabaltzen dut aire fresko pixka bat ateratzen ote den. Putzada motel bat, ezer gutxi. Botila ura hartu eta tragokada luzea eginda erdiraino hustutzen dut. Okerrago: laister izerdi gehiago botatzen hasiko naiz; erregadera bat ematen dut.

        Oinak zapatiletatik kendu eta baldosa gainean jartzen ditut. Orain hobetoxeago, baina ez asko, eta laister berdin-berdin, oin azpiko baldosak ere lika, izerdiz bustita. Leihoan nago berriro. Emakume bat kruzatzen, puta zaharra, eta atzetik bi ume, arineketan. Kapazo bat daramate. Hondartzara joango dira. Jende guztia doa gaur hondartzara: txingurriak bezala eguzkitan kixkaltzera. Izorra daitezela nahi badute.

        Ezin dut gehiago. Ostia. Prakak askatu eta lurrera erortzen uzten ditut. Oinetan bilduta geratu zaizkit; ez daukat gogorik ezta mugitzeko ere. Azkenean ateratzen ditut oinak eta osorik etzan behar nuen baldosetan. Kaka zaharra, hemen ere atun lataren olioa egon behar. Bazter guztietan zabaltzen da olio puta hau: alkondara sorbaldetaraino altxatu eta bizkar guztia geratu zait zoruaren kontra lirdingatuta, pega-pega eginda. Galtzontziloak ere beroa ematen dit eta kendu egiten dut. Orain hobeto, baina laister ipurdiko erretenetik izerdi tantoak nabaritzen ditut eta buelta ematen dut ahozpez geratzeko. Hanburgesa nazkagarri bat ematen dut baina aldrebes, hotzaren bila. Ezin posturarik bilatu, mina hartzen dut barrabiletan, ez alde batera ez bestera, eta tentetzen ari zait. Ostia!

        Eserita geratzen naiz, lurrean. Ur gehiago nahi dut baina mugitu gabe ez naiz frigorifikora iristen, kaka. Galtzontziloa hartu eta kopetako izerdia sekatzen saiatzen naiz. Alferrik, galtzontzilo puta hau ere blai eginda dago. Berriro altxatu eta leihora noa. Bost ajola hor ikusten banaute. Ni nere etxean nago, puta guzti horiek igurtzi dezatela morkotxa atearen kontra, nahi badute.

        Metxeroa ere erdi tenteturik daukat, ez aurrera ez atzera, eta molestatu egiten du, beherako pixuarekin. Atsoa aldamenean banu sikira. Zakukada patata baino baldarrago dago baina; hankarteko arrakala nahikoa. Orain ere hor ibiliko da, besteren etxetan eskilarak fregatzen. «Etxean bestela ez da dirurik sartzen eta...» doala porkulo hartzera, eta mondongo bat sartzen badiote hobe.

        Eskua eramaten dut katxarrora eta eragiten hasten naiz, baina zertarako, nekatu egiten naiz, kaka, eta gainera gauza horiek bestek egitekoak dira. Ederra izaten da gero, putetara joandakoan, hik gerrikoa askatu eta gainerakoa besteak egin dezala. Ostia! Baina hola ez, hola ez dago, ez dago.

        Galtzontziloa jantzi dut berriro eta leihora noa. Zabaldu egin dut eta muturreko bat bezala jotzen du aire beroak, ostia, muturreko pila aurpegiko bazter guztietan aire kabroi honek, baina hementxe egon nahi dut, izorratzen, jendeari begira, azaltzen ez den jende nazkagarri horiei begira.

        Pareko terrazetako batean emakume bat atera da. Tunbona bat zabaldu eta gainean etzan da, bikiniz puta zerria. Eguzkitan puska batean egon eta berehala nazkatu da, eraman ezinda, eta berriro izkutatu da etxe barrenean, izorra hadi. Ezda harritzekoa. Ni ere berriz leihoa ixtekotan nago, ez dakit zergatik geratzen naizen hemen, ez dakit ze ostia ikusi nahi dudan ere, kalean inortxo ere ez dabilela.

        Etxe azpiko terrazan atera egin dira. Gizon kabroi hori atera da, besotan haur txikia duela, eta erdi dantzan hasi da, umeari txorakeriak egiteko. Subnormala. Gero andrea atera da eta sartzeko esan die, eguzki hori ez dela umearentzat ona. Hori iruditu zait esan diola, ez dakit. Nazkagarriak dira. Guztiz nazkagarriak dira, bere zoriontasun txiki horrekin, ezkonberriak, pixu xixtrin erosi berria eta umea ere ia jaio berria. Dena berria horientzat. Gazteak, ustelak, kaka beraientzat.

        Gizonak umea andrearen besoetan utzi du eta muxueman die, aurrena umeari, gero andreari eta gero berriz ere umeari, tximukeria batzuk egiten dizkion bitartean. Dios, gustora botako nieke oraintxe bertan lorapoto bat, zelako nazka. Hasi naiz hartzen aurrean dudan potoa, jeranio ihartuena baina orduantxe zerbait esan dio gizonak, gero arte edohalako zeozer eta etxean sartu da, eta atzetik andrea umea besotan duela. Goragalea ematen didate bere poz kaxkarrarekin. Orain ere senartxoa lanera joango zen, putasemea; ondo ezagutzen ditut beren ohiturak, ez naiz alferrik beti leihoan egoten, zera.

        Dena hutsik geratu da berriro eta eguzki kabroi honek lehen bezala jotzen du. Ezdago haize pittin bat ere, putz egiteko. Aire nazkagarri hau loditu egin dela ematen du,ez dakit odola nolamugitzen den ere. Besoetan nabaritzen dut, zainetan, bunbun-bun, lehertu beharrean.

        Bere lekuan uzten dut lorapotoa. Begiratu eta txingurriak ikusten ditut. Horientzat ez dago berorik, nonbait. Zoro moduan mugitzen dira, batetik bestera, ihartutako jeranioen lur gainetik, gelditu gabe, madarikatuak. Lur azpian gehiago izango dira. Txingurritegi osoa akaso. Zer bila ote dabiltza txingurri zikinok. Zer nahi dute. Behatzetan hartu dut bat eta bi behatz mami artean zapaldu.Ezda ezer gelditu, mantxa beltz txiki bat, ezta odol arrastorik ere. Beste bat hartu, behatzetan mugitzen ikusi eta akabatu egin dut, eta beste bat, eta gero beste bat baina aspertu egiten naiz txingurri madarikatu horiekin ere. Leihoa ixten dut berriz ere. Zoruan etzaten naiz. Etor daitezela txingurriak, milaka, miloika, jan nazatela oso osorik, egin dezatela beren bengantza. Alferrik da. Ez dator bat ere. Leihoa zabalik nuenean sartutako euli puta horiek besterik ez. Airean hegan dabiltza, mareatuta bezala. Edonon gelditzen dira: sapaian, paretetan, kantoi batean, eta berriro abiatzen dira hegan. Ez dakite nora doazen. Leihorantz abiatzen dira eta kristaleren kontra jotzen dute. Pausoz pauso igotzen dute kristalean zehar; horiek ere askatasunaren bila? bost ajola neri. Ze tontoak diren, kanpora atera daitezkeela sinetsita, eta gu ere igual-igualak, kaka zaharra. Denak akabatuko nituzke, baina hemendik altxatu beharra ere.

        Komunera noa berriro. Dutxatu egin nahi dut. Bainera kantoian eseri eta hortxe geratzen naiz, eranzteko gogorik gabe. Kanila zabaldu eta ura txirripaka nola isurtzen den ikusten dut, zera bezala. Bainera barrenean ere beste zomorro bat ikusten dut. Ze zomorro klase ote dira bainerako horiek. Bazter guztietatik ageri dira. Eta zer ajola neri.

        Azkenean bai, erantzi eta baineran sartu naiz. Dutxaren zerari eragin eta txorrotaren azpian jartzen naiz. Fuuu, hotza. Oilo ipurdia besoetan. Orain bai, orain hobeto. Ez dut telefonorik hartuko, ez dut eskurik nekatzeko gogorik. Oinetara begiratzen dut eta zomorroak aldegin nahian ikusten ditut bainerako paretan gora. Izorrai! Behatzez zapaltzen ditut ahal ditudan guztiak, bainaseguru gehiago ere badabiltzala bazterretan izkutatuta, zerriak.

        Itxi dut. Atera naiz eta toaila zikin batekin zerbait lehortu. Arropak gainean jarri orduko lehengo bero nazkagarri berbera sentitzen dut. Ez du ezertarako balio. Oinak zapatiletan erdi sartuta, tirriki-tarraka abiatzen naiz leihora berriz ere.

        Animarik ez. Atso zarpailtsu bat ateratzen da orain pareko balkoi batera eta arropa bustiak zintzilik jartzen ditu. Nik ere jarri beharko nituzke, izerditan blai dauzkat eta. Eta hobe nere burua ere zintzilik jarriko banu, lepotik zintzilik eta akabo. Baina bero honekin mugitu ezinik hor egon beharra ere, ostia!

        Ez dabil txori puta bat ere. Aireak gehiegi pixatzen die. Ez dakit non ezkutatu diren ere. Ezkutatu ez diren bakarrak, zomorroak. Bazter guztietatik ateratzen dira. Bere festa da hau. Ni ere zomorroa banintz, ostia. Lurrean arrastaka, ahotik lerdea dariola, beste zomorro lika zikin baten bila, eta biak nahasi, kaka plasta bakar batean batu.

        Leiho kanpoko bi horiek bezala. Bata bestearen gainean. Gu bezalakoxeak dira gero. Edogu haiek bezalakoak. Ez etorri neri txorakeriekin: igualigualak, ez maitasun ez ostiarik. Horiek hobeto moldatzen direla lagun bila, besterik ez. Nik ere aldamenean zera bat harrapatuko banu... Atsoa ez, zertarako, txilborrerainoko titiak ditu eta. Nik enbra gaztea behar dut, beheko terrazako hori bezalakoa, edo hori bera bestela; bai, horixe.

        Prakak erantzi ditut. Galtzontziloak ere bai. Idiarena egingo nuke, orain ere bai, bero bero nago eta, baina hobe zulo batekin. Zulo beltz eta busti batean. Koinak botila hartu eta trago luzea egiten dut. Prakak berriz ere jantzi egiten ditut eta galtzontziloak leihotik behera erortzen uzten ditut. Zuzen-zuzen doaz beheraino. Ez dago mugituko dituen haizerik.

        Botila eskuan hartuta komunera noa. Ispiluan begira nere buruari: zenbat egun bizarra kendu gabe? Eta ze ajola du, hola gehiago gustatzen omen zaie, ezta? Beste zurrutada bat egiten dut. Denak puta hutsak dira, makarra batek hankartetik kandela eder bat noiz sartuko zai. Eta gainerakoamemelokeriak, itxura hutsa. Zertxobait txukundu beharko nuke halere. Baina ezin hasiko naiz ile zikinok garbitzen. Aurpegia garbitu behintzat, eta potroak, ur eta jaboiez, zupatze baterako ere. Kolonia pixka bat gainera bota ere bai, ez dezala pentsa hemen fineziarik ez dugunik. Tira bada. Azken zurruta eta prest. Edozertarako pronto.

        Etxeko giltzak hartuko ditut. Banoa. Eskilaretan freskoago dago. Barrenean sartuta egotearen bentajak. Hementxe geratuko nintzateke orain eserita. Ez dabil inor. Baina nik orain ez dut freskotasunik behar. Behera noa. Ate parean nago. Tinbrea jo edo atea jo? Tinbrea.

        Umearen negarra aditu dut lehenbizi. Esnatu egin dut. Amaren ahotsa entzuten da gero, ixo, ixo. Pauso hotsak ateraino. Atea zabaltzen dit. Umea besotan du.

        «Zera, arropa zabaltzen ari nintzela, arropa bat erori zait zuen terrazara eta...»

        Aurpegian lehen momentuan zuen kezka ezkutatu egin zaio. Konfidantzazko irribarrea egin du; besoan kulunkatzen duen umeagana zuzentzen du burua.

        «Bai, bueno, hartuko dizut, itxoin, aurrena haurra sehaskan utzi behar dut».

        Zalantzan sumatzen dut. Ez daki sartzen utzi edo ez. Goitik behera begiratzen dit, disimuloz, eta «itxoin ezazu pixka batean» esaten dit. Ez dut bere esamina pasatu. Ez naiz bere gustokoa orduan,ezta?Orain ikusiko du,txurtena izter artean jartzen diodanean, zerri zikin horrek.

        Sukalde aldera abiatu da, hortik terrazara ateratzeko. Sukaldeko atea erdi itxita utzi du, eta umea sehaskan nola uzten duen aditu dut sarreratik. Pertsiana zabaltzeko hotsa entzutean pasiloan barrena sartu naiz eta sukaldeko atearen aldamenean geratu. Berehalaxe aditzen dut sukaldean sartzen eta pertsiana berriro ixten. Freskura pixka bat izateko edukiko du itzalpean sukaldea.

        Ate zirrikitutik begiratzen dut. Sehaskara makurtu da berriro eta ez nau ikusten. Umeari inozokeria batzuk egiten dizkio. Ama guztiak berdinak dira, hori nazka. Gero ikusten dut nola atzamar muturrekin helduta duen galtzontziloari begi txarrez begiratzen dion. Garbitu berria izatea esperoko zuen. Zirrikitutik erretiratzen naiz, badaezpada.

        Sukaldeko atea zabaldu duenean ustekabe galanta hartu du. Notatzen zaio. Bere titi eder horiek, esnez betetako bularrak gora eta behera mugitu zaizkio nabarmenki. Ez ni ikustea espero, nonbait. Hitzik egin ezinik sumatzen dut momentu batez, pasiloan zergatik sartu naizen galdetu nahi eta ausartuko ez balitz bezala edo. Gero berriz hatz punttetan heldutako galtzontziloa altxatu du bularraren pareraino, poliki, eta ahots emez esan dit, ahotsak izua salatuko dion bildurrez: «Tori, zure...».

        Eten txiki bat egin du, eta orduantxe aprobetxatu dut nik. Besoa luzatu eta eskua ate markoan jarri dut. «Nere zer?» galdetu diot, pelikuletan bezala irribarre eginez.

        Ez du asmatu hitzik ahoskatzen. Galtzontziloa behatzetatik txintxilika geratu da, txotxongiloa bezala. Begietan erruki eske; nikemango diot honi merezi duena. Ezkerreko eskua markoan, besteaz kendu diot galtzontziloa eskutik, eta eskua oraindik ere aidean geratu zaio.

        «Nere zer?», galdetu diot berriro.

        Atea trabeska gurutzatzen duen besoari begiratzen dio. Ihes egin nahi du, zerri honek. Jai du horratik. Aurpegiaren paretik pasatzen diot galtzontziloa. «Gustatzen al zaizu?». Izu aurpegia jartzen du, eta neri barregura ematen dit. Gero eta izutuago, bere begi dizdiratsuetan malko arrasto bat sumatzen dut. Atzerantz begiratzen du. Terrazara? Sehaskara seguru asko.

        «Barrenekoak gehiago gustatzen zaizkizu, ezta?».

        Atzerantz mugitzekoa egiten du. Ezkerra markotikkendu etaazkareusten diot eskumuturretik, galtzontziloa mutur aurrean jartzen diodala. Ezagun du bildurrak akabatzen dagoela, ia ia kaka eginda. Ahoa zabaltzen du garrasi egiteko eta umeari begiratzen dio berriz ere. Esnatzeko bildurrez.

        «Oraintxe erakutsiko dizkizut nik». Galtzontziloa lurrera erortzen utzi dut eta bi besoekin heldu. Neregana hurbiltzen dut eta muxu ematen saiatzen naiz.

        «Utzi, utzi, utzi», ahapeka hasten da. Hortz artean hitz egiten du.

        Ez du ezpainak harrapatzea lortzen. Burua etengabe jiratzen du. Garondotik heltzen diot, tximetatik. «Etorri nerekin». Logelara eraman nahi dut. Etxe hau nerea bezalakoa da. Ate bat zabaldu dut logela zelakoan baina kaka, hemen diferente banatu dituzte gelak. Hemen egongela bat jarri dute.

        Zerri zikina askatu egin zait tirazo bat emanda eta sukaldera joan da arineketan. Zer egin nahiko du gajo honek. Atzetik joan naiz. Atea zabaldu eta hortxe ikusi dut, sehaskaren ondoan kizkurtuta, laban galanta eskuan.

        «Ez sartu, ez sartu, hau sartzea nahiezbaduzu». Histerika hutsa dago. Dardarka hitz egiten du eta kutxiloari eusten dion eskua ere dardar batean dauka. Poliki poliki hurbildu naiz.

        «Ez sartzeko», ahotsa altxatu du eta umea esnatu. Negarrez hasi da eta amak beregana begiratu. Hau ere ama izan. Momentu horretan aurreratu eta kutxiloa zeukan eskua heldu diot, kutxiloa kendu eta hantxe bertan bota dut, sukaldeko zoruan.

        Korrika baten altxatu da, atzamarka, «zerri nazkagarria» esaka. Holaxe gustatzen zaizkit neri, katemeak bezala. Azkazal zorrotzak ditu. Antzeman diot, masailetan eta bizkarrean.

        Zartadako galantak emanda bota dut berriro ere lurrera, eta oraingoan ez diot altxatzen utzi. Neroni ere bere gainera joan naiz, salto batez. Burruka egiten dut gogotik. Ez ditu geldi eduki nahi eskuak eta hankak. Belaunak bere beso gainean jarri dizkiot eta zaplasteko mordo batematen diot, ea lasaitzen den. Nekatzen naizenean askatzen ditut prakak eta bere bata azpian hasten naiz haztaka.

        Builaka hasten da, baina bere oihuak ez zaizkit ajola. Berotu egiten naute. Okerrena ume madarikatu hori ere negarrez arrantzaka ari dela.

        Negarrak ahaztu eta nere eginkizunean hasiko naiz.

        «Geldi, maitea, geldi, ikusiko ze goxo nerekin, ze ondo».

        Nik ahoa zabaldu eta berak zalapartaka erantzun dena bat. Ez da erraz asteme txoro hau menderatzen. Ukabila itxita ematen diot, ea ixiltzen den. Oraingoan badirudi joan zaizkiola puska batean protestatzeko gogoak. Kuleroak tiraka hautsi eta kendu dizkiot. Bidea bilatu nahi dut eta kosta ahala kosta bilatuko dut.

        Astemeari ahitu zaizkio indarrak. Ez zaio kontra egiteko kemenik geratzen, negar zotinerako besterik ez. Begiondoa ubelduta eta ezpainetatik odola dariola ere ez dago lehen bezain polita.

        «Mugitu maitea, eragin zure ipurditxo horri».

        Ez da mugitzen, ohol puska bat bezala geratu da, eta juxtu orain, ni faenan hasten ari naizela; hoztu egingo zait hola. Eta gero okerrena, ume zahar hori, ixildu nahi ez duela. Atzera-aurrera hasten naiz baina ezin gustora aritu. Emakume purtzil hau harria baino gogorrago, eta putaseme hori ixiltzen ez dela. Dios! Ezin lasaitu on bat hartu.

        «Esaion ixiltzeko, esaion ixiltzeko ume horri!».

        Ama ez da mugitzen, ez du hitzik egiten.

        «Esaion ixiltzeko edo neronek ixileraziko dinat!».

        Tontotuta bezala dago. Ez du erreakzionatzen, eta nere azpikaldeko sasoia ere auzoan honez gero. Halako emakume galanta eta ezer ez, alferrik galduta. Dena ume puta horren kulpa. Baina ez: zerri hori ixildu eta berriz hasiko naiz, berriz hasiko naiz eta oraingoan ondo, ondo baino hobeto.

        Ume ostia hau. Nola hartzen da ume bat. Nola ostia egiten da ume zerri bat ixiltzeko. Almohada buru gainean, hortxe, izorrai, egin ezak orain garrasi. Egon hadi hor, zerri hori. Ezdu hotsik egiten parte txarreko ume honek. Hankak eta besoak mugitu besterik ez. Laister betirako ixilduta, betirako pakea emango du ume palapartatuak, betirako.

        «Ai!»

        Zer da hau. Bizkarrean, mina, zuloa, emakumea altxatuta, nere ondoan, kutxiloa eskuan... eskua bizkarrera daramat, odolez bustitzen zait.

        «Puta zahar hori. Orain ikusiko dun».

        Beregana noa. Berak atzeraka egiten du, atzeraka, terrazaka pertsianaren kontra geratu arte. Eta ni ere hara. Kutxiloa altxatzen du berriro. Dardarka ari da. Eskua luzatzen dut. Ebakia egiten dit baina kutxiloa kendu egin diot, kendu. Eta odolustutzen ari naizela nabaritzen dut, baina hankartean kikika. Eta sartu egiten diot. Sartu barruraino. Eta berak ez du kontrako indarrik egiten. Eta helduta daukat, ondo helduta, eta barruraino sartuta. Lurrera erortzen gara,eta hortxe segitzen dut, nere azken indarrekin, eta badator, eta banoa...

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.