L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<susa2700>— Susa-30 / Mugapean (1993-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

        Geure mugetan urez betetzen dizkigute birikak. Eta itotako guztiei dei egiteke badakigu bizitzen. Beti dugu burmuinean infiltraturen bat kontsigna ausartegiak bizteko gertu. Egin harripetik igeri. Norak beti duela nona. Nabarra nahi du bihotzak. Hautazko zauria zein behartutakoa. Baina ez eskuak ezarria. 3. or.

        Istanbuleko Polizietxea: Duela hiru egun, irailaren 1ean, deia jaso genuen Edirneko mugako tabernatik, bertan gizon bat hila zela, atzerritarra, eta haren ikertzera joan gintezen. Ozal eta Benieki agenteok bete genuen zerbitzua eta hauxe da, bertaratu eta dagozkion gestioak egin ondoren, gure jardunaren informea... 5. or.

        Axular irakurtzeari ekin nion. Hila zen Franco, jaiopari askatasuna edo. Horman eskegita Bonaparteren mapa ageri zen. Gogoan izateko formula matematikoa ere hantxe genuen, halako ekuazio bitxia, 3+4=1, eusko-ekuazioa, e(us)kuazioa. El indeterminado vasco haren beste seinale bat, matematika oro hausten zuen batugura, berdingura edo halako gura berezia. 18. or.

        Militanteak zigarreta piztu eta sindikatuko bileraren ondoren. Leihoko kristaletara hurbildu eta bere burua ikusten du bizar luzeaz, kafez zikindutako ezpainak. Gaztea da oraindik militantea eta nekaturik dago, tentsio handiko gaubela luzearen ondoren. Ukabila altxata agurtzen ditu bereak eta kalera doa. Poso-ko palmondoak geldirik zeuden, 1936ko uztailaren 20an Orensen sekulako sargoria bait zegoen. 30. or.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.