abenduak 26
Gaur sarjentuaren diskurtsoari inoiz baino usain kirastuagoa hartu diot. «Malkoak pilatzen dira soldadu hilen botak gainezkatuz» idatzi dut poema liburu batetik urratutako orri horiztatuan. Eta autore kubatar haren poemak berrirakurtzean ez zait atzo haina gustatu. Aske izateak pena merezi ote duen nago.
Askatasun honegatik
EURIPEKO kantu den askatasun honegatik
dena eman beharko da
Herriaren errai irmo eta eztietara
estuki loturik datzan askatasun honegatik
dena eman beharko da
fabriketako egunsenti izekietara eta eskola argituetara
irekitako eguzkilorearen askatasun honegatik
kurruskatzen den lurragatik, esnatzen den haurragatik
dena eman beharko da
Ez dago beste aldarterik askatasuna besterik
Ez dago beste biderik askatasuna besterik
Ez dago beste aberirrik askatasuna besterik
Ez da beste poemarik izango askatasunaren bortxazko
musikarik gabe.
Miseria arranditsuen izenean
beti brotxatu zuren haien lazturaren
askatasun honegatik
Zapaltzaileen gaua eta herri garaitezin ororen
egunsentia den askatasun honegatik
Beginini hondoratuak
oin biluziak
teilatu zulatuak
eta hautsean dabiltzan haurren begiak
argitzen dituen askatasun honegatik
Gaztaroaren inperio den askatasun honegatik
bizitza bezain ederra den
askatasun honegatik
dena eman beharko da
beharrezko balitz
itzala ere bai
eta inoiz ez da izango nahikoa.
|