|  
              
               
 
 
        SUSA literatur aldizkariaren 33. zenbaki hau, iazko azaroako 31. eta aurtengo uztaileko 32. zenbakia bezalaxe, LUBAKI bandak atondurikoa da oso-osorik. Aldizkariarekin batera doanik datorren eraskina, Mozanbikeko Mia Couto idazlearen bi ipuinez hornitua, Garikoitz Berasaluzek euskaratu du.
 
        Ale honetara, gainera, Afrikako beste bost idazleren poema bana ekarri du LUBAKI bandak: W. M. Serote, J. Craveirinha, M. Gwala, A.K. Chabbi eta M. Kunene.
 
        Eskerrik asko Donostiako Artelekuko liburutegiari, eta bereziki Miren Eraso eta Karmele Barandiarani, aldizkari hau ornatzeko Afrikako pintore ezberdinei buruzko informazioa eta dokumentazioa eskaini izanagatik.
 
 
 
              
              |