Makifa Gwala
euskaratzailea:
Arantxa Hirigoien
Hegoafrikako Verulam herrian jaio zen Mafika Gwala 1946. urtean. Fabrikako langile izan zen lehenik, eta idazkari eta irakasle gero. «Black Review 1973» aldizkaria sortu zuen, eta artikuluak eta ipuinak han-hemen kaleratu ostean heldu zen bere «Jol'iinkomo» poema bilduma (Donker-ek argitaratua).
Nazkatuta hago!
Batzuetan anaia bat erortzen da
iruzur egiteari uko egiteagatik
eta bere erorketak min ematen du.
Bai, anaia beltz horiek guztiak erortzean min daukate.
Orduan, basoko usain bat datorkit
baso uxakaitzaren usaina arnas hartzen dut
Mambarekin identifikatzen naiz
Khung-khunga gizona bilakatzen ari naiz
Suburbioko basoan bizirik dirauen izpiritu beltzarekin bat nator.
Ghettoko leiho batetik, phutu usaina ateratzen da
Ghettoa, ezagutzen ikasi dudan basoa
askatasun abestien erritmoan jotzen diren
tam-tam afrikarrak entzuten ditut
eta nireganatzen den ahotsak honela dio:
Khunga, Khunga!
Untshu, Untshu!
Funtu, Funtu!
Shundu,Shundu!
Sinki, Sinki!
Mojo, mojo!
0...! O...o...m! O...hhhhhhmmmmmm!!!
|