Ibon Iribarren
Poemak idatzi eta kolkotik behera tirokada
sartzen dien poeta izan nahi nuke karabina
egokia falta dut baina
oina oinaren atzetik
poema poemaren gibeletik
iluntasunari diot jarraitzen
otu zait amildegi ertzean itxoin nezakeela bertatik
hobeto ikusten da arrano baten
suizidioa bertatik
hobeto entzuten da tiro baten hotsa
«maitasuna itsutasuna da ez dut ikusi nahi»
zioen eulia aurkitu nahi dut
bere eztenkada biolentziaz jazteko
nire logurea itzartzeko
berandu iritsi zen etxera aiztoak
laztanez zuritzen zuen tipula
|