L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Ttu-ttuá aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Ttu-ttuá-0 (1984-udaberria) —Hurrengo artikulua




 

 

Zer berri? Zaharrak berri

 

Laura Mintegi

 

        Konbokaturik dauden literatur sariketak:

 

Izena

Orri kopurua

Emateko epea

Saria

BILBOKO UDALETXEA

4-15

Apirilaren30ean

150.000

MIKEL ZARATE IKASTEGIA

0-5

Maiatzaren 5ean

25.000
15.000
10.000

Helbidea : Mikel Zarate Ikastegia. Avda. San Adrian. Parroquia. Bilbo
Oharra : "Aurkeztu daitekezan lanak, derrigorrez Bizkaiko euskeraz idatzitakoak izan behar dira".

BERMEOKO IPUIN LEHIAKETA

15-20

 

50.000
20.000
10.000

Gaia: Bermeo. Idazketa mota: Narrazioa edo etnografia.

        Epaitu diren literatur sariketak

        IRUN HIRIA

                Nobela: Mario Onaindia

                Ipuina : Iñaki Ugarteburu

        AZKUE NOBELA SARIA

                Xabier Amuriza

        DONOSTIA HIRIA IPUIN SARIKETA

                Lehen saria

                «Gauean aterako nintzateke pasatzera»

                Bernardo Atxaga

                Bigarrena

                «Jeneralak atabala ahaztu»

                Jokin Ansorena

                Hirugarrena

                «Nire eskua zurean»

                Mariasun Landa

                Lehen aipamena

                «Ilotzek hitzegingo balute»

                Ignazio Mujika

                Bigarrena

                «Haria»

                Iñaki Ugarteburu

                Hirugarrena

                «Berundezko soldadutxoak kolekzionatzen zituen ministroa»

                Mikel Antza

        IDATZ MINTZ

                Lehen saria:

                Laura Uruburu

                Bigarrena:

                Julen Arriolabengoa

                Hirugarrena:

                Iñaki Ugartehuru

 

        LITERATURGINTZARAKO DIRU LAGUNTZAK

        1983.ko azken hilabeteetan, Eusko Jaurlaritzak 15 literaturgintzarako laguntza (genero bakoitzarentzako 2, eta nobelarako 3) eman behar zituela adierazi zuen, eta Azaroaren 13an projektuak aurkezteko epea itxi.

        Baina bakarrik 16 eskari egon ziren (7 elaberri sailean, 4 ipuinetan, 1 antzertzigintzan, 1 zine gidoietarako, 3 itzulpen sailean, eta bat ere ez poesia eta saiakeragintzarako), eta Otsailaren 25era arte luzatzea epea erabaki zen.

        Bigarren epealdi hau bukatu ondoren, aurkeztutako projektoen kopurua honelaxe gelditu zen: 12 nobelarako, saiakerarako 1, ipuinak egiteko 6, poesiarako 8, antzerkigintzan 2, zine gidoiak idazteko 1, eta itzulpenetarako 10.

        Laguntza hauek jasoko dutenek, 500.000 pezeta eskuratuko dute, erdia erabakia argitaratzen den bezain laster, eta beste erdia urtebetea osatzen denean.

        Epai-mahaian parte hartuko dutenak, hauexek dira Koldo Mitxelena ala Ibon Sarasola E.H.U.tik, Euskaltzaindiaren izenean Juan San Martin, Erdi Mailako Hezkuntza Sailetik Mikel Hernandez, Euskal Idazleen Elkartearen ordezkaria den Andu Lertxundi, eta Deustuko Unibertsitatetik Jon Kortazar.

 

        ARGITARATZEKO DIREN LIBURUAK

        a) Laster, oso laster. aldizkari hau zuen eskuetara ailegatu baino lehenago ez bada izan ere, SUSA 10-11 kalean egongo da. Susakoek aspalditxo botatako mehatxua betetzen ari direnez ohartuak gara, eta etenik gabe, gaur egun euskaraz egiten ari den literatura modernoaren berri gureganatzen digute. Guk aldizkari honi ere, susakoek bereari eman dioten bizitza luzea, gutxienez, oparo diogu.

        b) Durangoko Azokarako prometitu zizkiguten liburu batzuk, oraindik ez dute argia ikusi. ELKARrekoek, arazo teknikoak izan direla eta, argitaldia luzatu behar izan dute, baina hurrengo Azoka baino lehenago izango ditugula irakurgai espero dugu. Horietako liburu bat, Mercé Rodoreda-ren ipuin bilduma itzulia da, eta beste bat, Jon Mirande-ren ipuin bilduma. Ea noizko.

        c) U.E.U-k ere, liburu berriak atera behar ditu, eta aldizkari honetan holako berririk lekurik ez duela ematen duen arren, literatura zientifikoa ere existitzen duela esaten dute. Hona hemen, bada, liburu horien berri : J.K. Odriozolak «Idazkera Teknikoa» aterako du, eta J.M. Txurrukak «Biokimika Estatikoa».

 

        ESAMESAKA

        a) Bilboko Aurrezki Kutxak, oraindik eperik eman ez duela, Gabriel Aresti-ri buruzko astea antolatzea pentsaturik dauka. Aste horretarako, mahai-inguruak, hitzaldiak, etab. eratuko dira.

        b)«Escrita» aldizkariak bigarren alea atera du. Oso-osorik galegoz, goi mailako artikuluez josirik, eta presentazio ona eta zainduan, argitaratzen du Galiziako Idazleen Elkarteak. Horren berri zehatzagorik nahi baduzue, ARGIA aldizkariaren orrietara jo ezazue. Merezi du.

        c) Orain aste batzu jakin dugunez, Joxe Agustin Arrietak bere azken nobela bukatu du. Gure ongi etorria izan dadila, eta ea laster irakurtzen dugun.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.