L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Ttu-ttuá aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<ttut0200>— Ttu-ttuá-0,1 (1984-uda) —Hurrengo artikulua




 

 

Editturiala

 

Ttuttualariak

 

Eta ez zegoen inor ere, ez zeruan ez lur gainean, ez lurpean, liburua ireki eta hari begiratu ziezaiokeenik. Negar asko egiten nuen nik, ez bait zen inor aurkitu liburua irekitzeko eta irakurtzeko gai zenik. Ez eduki gordeta liburu honetako profeta-hitzak, hurbil bait da garaia. Gaizkileak jarrai beza gaizkia egiten; zikinak jarrai beza gaizkia egiten; zikinak jarrai beza zikin; zintzoak jarrai beza zintzo; santuak jarrai beza santu (orduan tximistak, danbatekoak eta trumoiak izan ziren, eta lurrikara ikaragarri bat, gizona lurrean denez geroztik izan ez den bezalako lurrikara handia. Eta bizien liburuan idatzirik aurkitu ez ziren guztiak, suzko leizera amilduak izan ziren.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.