|  
              
               
 
 
Paul Eluard: poesia, maitasuna
 
 
 
Paul Eluard
 
 
 
euskaratzailea: Imanol Goienaga
 
 
 
        Eugéne Grindel Eluard, izenez Paul Eluard, Saint-Denis, Seine, 1895, Chrenton-le-Pont, Seine, 1952 1908an Parisera bizi izatera joana, urte batzu geroxeago gaixotasun baten erruz ikasketei utzi eta Osategi batetan aldikada batez egotera behartua izan zen, lehenengo gerla mundialaren garaian bere lehenengo poema liburua argitaratu zuen («Le devoir et L'inquiétude», 1977), non bere uste pakezaleak azaltzen bait zituen. Gerla bukatuta, Pariseko poesia abarguandisten giroan murgiltzen hasi zen, dadaismoarekin bat zen geroxeago mogimendu surrealistaren sorkuntzan parte hartuko zuen, non pertsonairik garrantzitsuenetarikoa bait da. Urte hauetan egin zuen poesiak Frantziar surrealismoaren expresibitatearen punturik gorena suposatzen duelarik. Garai honetakoak dira itzulitako poemak «L'amour, La poesie» liburukoak 1929an.
 
        1930ean mogimenduak sofritutako krisi politikoak oso eragin handia izan zuen honegan, momentu honetatik beste poesia mota egiten hasiko da, «Poesia militantea» leritzokeen poesia, baina maitasun experientziaren kantore izateari uzti gabe, hala ere bere gaien zerrenda zabalagoa izango da. Germaniar okupazioan Alderdi Komunistaren partaide bilakatzen delarik (1942) Erresistentziaren poetarik garrantzitsuena izango da, gerla osteko, bere poesiagintza lirismo sakonaren ildo berberetik darrai: Maitasuna eta gizaki-elkartasuna gai nagusiak izanik. Hona hemen Paul Eluard-en zenbait poema.
 
 
 
 
 
                            I
 
Ozenki 
 
Altxatu zen maitasun arina 
 
Hain arraindi diztiratsuz 
 
Non bere sotoan buruak 
 
dena esatearen beldur izan zen
 
 
 
Ozenki 
 
Estali zuten odolaren erroinek 
 
beste jaiotza batzuren memoria 
 
Gero argitan ixuriak 
 
Musuen etorkizun haustua
 
 
 
Injustitzi ezina izaki bakar bat existitzen da 
 
Maitasunak maitasuna aukeratzen du mustupilaz aldatu gabe.
 
 
 
 
 
                            IV
 
Hodeientzat esan dizut
 
Itsasoko zuhaitzarentzat esan dizut 
 
Uhin bakoitzarentzat osto arteko txorientzat 
 
Zarataren ugarrientzat 
 
Esku familiarrentzat 
 
Aurpegi edo paisaia bihurtu begiradarentzat 
 
Eta logaleak ortzea bere kolorezkoa bihurtzen dionari 
 
Edana izan gau osoarentzat 
 
Bideetako burdin sareentzat 
 
Leiho irekiarentzat bekoki ezestali batentzat 
 
Zure pentsantenduentzat esan dizut zure hitzentzat 
 
Fereka guztiak konfidantza guztiak superbizitzen dira
 
 
 
 
 
                            XIII
 
Zure irriaren atzean ixilpean maiteminduta 
 
Maitasun hitzak biluzten ditu 
 
Zute ditiak eta sama 
 
Zure eldaka eta betazalak 
 
Fereka guztiak erideiten dituzte 
 
Begietako musuek 
 
Zure estatura osoz erakuts zaitzaten
 
 
 
 
 
                            XIV
 
Ametsak harrapatu egin du atza 
 
Eta zure begien kolorea
 
 
 
 
 
                            XV
 
Nire gain makurtzen da 
 
Bihotz ezjakintsua 
 
Maite dudan ikusteko 
 
Fidatzen da ahazten du 
 
Bere betazalen hodeipean 
 
Haren burua loak hartzen du nire eskutan 
 
Non gara 
 
Beti banaezinak 
 
Bizidun biziak 
 
Bizidun bizi izaten 
 
Eta nire burua haren ametsetan bueltakatzen da
 
 
 
 
 
                            XVII
 
Fereka bakar batez
 
Zure argitasun osoz diztirarazten zaitut
 
 
 
 
 
                            XXI
 
Gure begiek elkarri trukalzen diote euren argia 
 
Euren argia eta ixiltasuna 
 
Berrezagutu ez arte 
 
ausentzia gainbizi arte
 
 
 
 
 
                            XXVIII
 
Gorria maitemindua 
 
Zure atsegina banakatzeko 
 
Oinazez tindatzen dut nire burua
 
 
 
Ni bizi izan naiz zuk begiak ixten dituzu 
 
Nire baitan hesten zara 
 
Onar ezazu beraz bizi izatea
 
 
 
Errepikatzen den oro da ulertezina 
 
Zu ispilu batetan sortzen zara 
 
Nire behinolako irudiaren aintzinean
 
 
 
 
 
                            XXV
 
Zugandik aldendu nintzen 
 
Baina maitasunak beti ere lagundu ninduen 
 
Eta hesoak luzatu nizkionean 
 
Oinazea mingotsagoa bihurtu zen 
 
Basamortu idor oso bat 
 
Nire baitatik aldentzeagatik
 
 
 
 
 
                            XXIX
 
Beharrezkoa litzateke mustupil bakat batek 
 
Munduko izen oroz erantzutea
 
 
 
              
              |