L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Ttu-ttuá aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Ttu-ttuá-0,2 (1984-udazkena) —Hurrengo artikulua




 

 

Emakumea eta literatura —I—

 

Teresita Irastorza

 

        0. SARRERA

        Beti bezata hemen gara emakumeok emukumeei buruz hitzegiteko. Oso hasarratzen nau askotan hain lan murritza edukitzea, eta euskal idazle zaren aldetik euskat literaturaz bakarrik hitzegitea, eta emakumea zarelako emakume, euskal emakume-idazleari buruz hitzegin beharrak.

        Eta hau aipatzen badut gauza bat argi utzi nahi nukeelako da: Nik ez dakidala ezer asko gai honetaz beti premi soziologiko batek eraginik hurbildu natzaiolako, eta bazterretan ni baino jakitunagorik egongo delako ustetan nago.

        Hala ere zalantzaz eta koloka zer utzirik aski dagoelako interesgarri iruditu zitzaidan hona etortzea eta horretarako piska bat trebatzea.

        Nik gai honi ez diot estiloaren aldetik ukituko, eta saiatuko naiz zenbait datuk sortzen didan burutazioren berri ematen: Horretarako, bi ikuspegi ezberdinetatik heltzea beharrezko iruditzen zait:

                —emakumea literatur inspiratzaile.

                —emakumea litetaturgile.

 

        1. EMAKUMEA LITERATUR INSPIRATZAILE

        Normalean emakumeoi paper pasiboak suertatu zaizkigu munduan eta literatura, guztiz mundutarra izanik, egoera horren isladatzaile da. Horregatik emakumeok suerte (ala desditxa) handiagoa izan dugu deskribatu bezala deskribatzaile bezala baino. Eta alde horretatik gizonek oso ikuspegi berea eman dute gutaz.

        Ez naiz historia egiten hasiko, gai honetan, aurreratu aurreratzen bada ere, asko errepikatzen delako, baina hala ere interesgarri iruditzen zait historian zehar aurki daitezkeen zenbait zita hona ekartzea.

        Norbaitek esango du mitologia ez dela literaturaren hesparruan sartzen, eta ez diot nik ezezkorik edo baiezkorik esango, baina gai honetan kontutan hartu behar den lehen pundu bat aipatu nahi dut. Izan ere, zerbaitek noizbait harritu banau, heroen jaiotzari buruzko liburu bat irakurtzen ari naizela, hain heroina gutxi topatzea izan da. Eta hori gertatu zitzaidan O. Ranken liburuarekin, ehunetik gora orrialde dituen liburu batetan bakarrik hiru lerro eta orripeko ohar batetan bakarrik mintzatu bait da heroinaz. Eta gainera «asozial» den hesparruan agertzen zaigu (1). Ez dakit mitologian zehar zenbait heroina gehiago egongo den, Rankek lau aipatzen ditu, dena den heroen ondoan oso gutxi dira. Kausi dezakegu grekoen trajedian emakume heroerik, bat baino rehiago (Elektra, troiarrak...), baina eskasia nabaria da, eta eskasia honek, noski, badu nire ustez, arrazoi bat, emakumearen paperak ez diola heroina izaten utzi, emakumearen lekua etxea eta familia delako, esfera pribatua delako emakumearena, gizonarena gizarte esfera den bitartean. Ez daiteke heroina izan gizonen ondareetarikoa delako, eta pertsona kategoria ere ez duenak, pertsona izateko behar den askatasunik ezean ezer heroikorik ez dezakeelako egin. Eta emakumeen zokoratze hau gizartean bezala agertzen da literaturan. Gizartean bezala gizonezkoak bakarrik ditugu gizon publiko, jakin baclakigu eta, emakume publikoa prostituta dela, eta prostitua ez bada oso urruti ez dabilena: gaztelaniazko literatur tradizioan Celestina, Trotaconventos, Urraca... adibide asko ditugu, eta baita aurreagotik ere latinoen artean komedietako «lena»k.

        XI. mendetik aurrera maitasun kortesauarekin emakumea, objetu sexual bezala bada ere, idealizaturik aurkitzen badugu, aurregoako literatura eta testuetako panoramika ez da gozoagoa. Testu hauetarik mendebalean garrantzi handiena izan duena biblia izan da. Biblian emakumeari buruzko ikuspegi ezberdinak badira are asko ta asko dira horrelakoak:

        «Ez dugu gutiziatuko zure lagun urkoaren etxea (2), ez dituzu deseatuko bere emaztea, ez morroia, ez neskamea, ez idia, ez astoa, ez bera den gauzarik». (3)

        Exodotik Deuteronomiora iristean, behartsuen egoeraz kezkatuak bait ziren profetak, emakumearen dignitatea kontutan hartzen da. Hala ere, Testamentu Zaharreko Jakinduri liburuetan ez du emakumeak oso fama ona. Quoheletek esaten zuenez:

        «Heriotza baino garratzagoa jotzen dut emakumea, tranpa bat dena, eta sareak bere hihotza, «lazoak» bere eskuak. Jainkoa laket duenak ihes egiten dio, baina pekatariak uzten du bere buruaren baitan... Mila artean gizon bat aurkitu nuen; baina ez emakume bat emakume guzti hauen artean». (4)

        Testamendu Berrian, San Pabloren zenbait testuetatik at, jarrera baiezkorragoa ikus daiteke. Mariaren kasuak bere puntu gailena suposatzen duelarik. Bibliaren azterketak asko laguntzen digu geroko literaturaren oinarriak aurkitzerakotan, baina oraingoz bere horretan utziko dugu.

        Eta aurrerantzean topatzen ditugun emakumeak ere normalean bi mutur hauetariko batetan aurkituko ditugu: difamatuak ala goretsiak, baina bi kasuetan, azkenean, degradatuak.

 

        Emakumeak difamatuak

        Lehen aipatutako testu horiek ez dira asko baina ugari erakusten ziguten emakumeaz nagusi zen ikuspegia. Ikuspegi horrek ez du aldakuntza handirik jasan mendeetan zehar, eta inori ez zitzaion bururatzen hori normala ez zenik, edo horrela balitz bezala idazten zuten behintzat, gure Etxepare batek eta beste hainbat eta hainbatek. Niri kurioso gertatzen zait, Emazten fabore idazten den poesia batetan (irakurlegoa noski gizonezkoa izango zen), emakumea ez pertsona delako, gizonari ekar diezaiokeen probetxuagatik baizik, goraturik ikustea, hau da, emakumea gizonaren plazer iturri delako, eta gainera, noski, objetu sexual eta beraz pasibo:

                «Munduyan ezta gauzarik hain eder eta plazentik

                nola emaztia gizonaren petik buluzkorririk;

                Beso biak zabaldurik dago errendaturik,

                Gizon horrek dagiela hartzaz nahi dueyenik.» (5)

edo Axularrek emakumeak aipatzean egiten duen definizio inskonszientea:

        «Alde batetik desiratzen zuen bide onean iartzea, hartara bulkhatzen zuten bere ama sainduaren nigarrek, kontzientziaren autsikiek, eta Iainkoaren manamenduek. Eta bertzetik trabatzen zuten leheneko usantzek, eta guztiz ere emazten belakuek, hitz ederrek eta plazerek.» (6)

baina ahaztu behar ez dena zera da: emazteen gaiztakeria frogagarri dela, badagoela horretarako arrazoi teologikorik:

        «Lehenbiziko gezurra lehenbiziko emazteak erran zuen.» (7)

        Eta hori ez da Euskal Herrian (baina ez eta Euskal Herriko matriarkatu idilikoa defendatzen duen batzu uste dutenez, gutxiago) bakarrik gertatzen, baita beste leku gehienetan ere, baita garai guztietan ere. RACINEk esaten zuen tragediaz ari zenean:

        «Ohiturak, edo izaerak, egoera moeta guztietan topatzen dira, zeren emakume bat izan daiteke on, esklabu bat eta bai, nahiz eta normalean emakumea gizona baino borondate txikiagokoa izan eta esklaboa ia beti erabat gaiztoa.» (8)

        Garai guztietan esan badut, orain ere horrelakorik, nahiz eta normalean disimulatuago, ikus daitekeelako, eta adibide bakarra aipatuko dut. Kasu honetan hasieran gizona terminu markatua da, hots, gizonapertsona, baina bigarrenean emakumea aipatzen duenean atera dezakegun ondorio lojikoa hau da: gizonapertsona baina emakumeapertsona, emakumeagizona delako. Testu hau ez da aspaldikoa eta bertan ikus daitekeen saltu semantikoa, ideologikoa, ikaragarria da:

        «Abentura afana gizonaren kagun da eta guztiok, umetan ametsetan lehoiak harrapatzen ditugu, bankuak saltzeatzen, neskameak pertsekatzen...» (9)

        Emakumea ez pertsona bihurtze hau ez da bakarrik gertatzen objetu sexual bezala deskribatzen denean, hori bera gertatzen da etxe zulotik irteten uzten zaionean... beti ere, gero Detxepareren beste adibide batez hobe ikusiko dugunez, gizona profeitatzeko baliagarri delako: gizonari eman dizkion seme-alabak (Garoa-ko hizkuntzan) zaintzen dizkio, etxea txukuntzen dio, gauetan errendatzen zaio, egunez ez zaio errebelatzen... baina inoiz ez zaizkio ematen pertsona bezala dituen eskubideak.

        Eta goratzen denean ama on, etxekoandre apain, esaneko alaba delako, printze ederra mediku bihurtu duten komiki, fotonobela eta nobela arroxetan ere topa daitekeenez.

 

        Emakume idealizatua

        Alcina Rovirak esaten duenez aintzina maitasuna ez omen zen sendimendu nobletzat hartzen. Idazle zaharrentzat maitasuna ezbeharra, eromena ala besterik gabe fenomenu naturala zen, XI. mendean maitasun kortesauak idealizatu zuen arte. Grekoek ere, emakumea guztiz mezpretxatien bait zuten, maitasun eredu platonikotzat homosexuala zuten eta hetereosexuala (noski beti gizonak emakumearekiko) bigarren mailako eta mezpretxagarritzat zuten.

        Emakumearen idealizazioak Errenazimenduan jo zuen gailurra, baina azkenean emakume idealizatu eta emakume difamatuaren atzean beti emakume degradatuaren eredu bakarra aurkitzen dugu. Emakumea goratzen denean andre on, ama txukun, alaba zintzo delako gertatzen da. Kresala, Garoa, Josetxo eta beste liburu asko eta askotan ikus daitekeenez.

        Baina ikus ditzagun adibide batzu. Hautatzekotan bat Detxeparena hautatuko nuke, nire ustez, oso argia delako. Izan ere, Etxeparek, Emazten fabore poesiara barriro itzuliz, emakumeari errespetoa zor zaiola aitortzean arrazoi interesatuak bakarrik ematen ditu: ez da errespetatu behar pertsona delako, gizonaren probetxurako on delako baino:

                «Gizonaren probetxuko emaztia bethi da;

                Oro behin haietarik sortzen gira mundura.

                Sortu eta hil ginate hark haz ezpagintza;

                Haziz gero egun oroz behar haren ayuta.

                (...)

                Emazterik ezten lekuyan eztakusat plazerik;

                Ez gizona ez etxia ere xahurik,

                Etxian den gauza oro gaizki erreglaturik

                Parabizuyan nahi enuke emazterik ezpalitz.» (10)

        Eta gehiegi ez luzatzeko beste adibide bat bakarrik jarriko dut. T. Agirrek Kresalan egiten duen dreskribapen bat. Dreskribapena aski normala litzateke (hau da lehenengo kanpokoaren dreskribapena, fisikoa, eta gero barrukoa, morala) nahiz eta dreskribapen morala ere guztiz femeninoa den, tartean ezartzen duen «Orrezaz gañera» jarri ez balu. Baina horrekin zera esan nahi digu, emakume eder batentzat eskola ez dela beharrezko, ona bada ere:

        «Barriro diñot benetan eder da maitagarria zala Mañasi.

        Ule baltz ugari ta ondo orraztua eukarn, bekoki zabal leuna, azal zuri garbia; begiak bigun, garbi ta argitsuak, ao txiki guztiz politi itxia, da gorputz lerden biurkor ez argal da ez mamintsua. Orrezaz gaiñera gure neskatille au erriko ikastetxean zerbait ikasia zan, arima argidun da biotz samur sentikorraren jaubea, oso mendu oneko, emakumea, mazala berez, apal, zintzo, esaneko, ixil, baketsu ta ona.» (11)

        Bestela gehiegi luzatuko ginateke eta ez dut adibide gehiaeo emango, baina nahi duenak irakur ditzake (12) oharrean.

        Emakumearen edertasuna ere idealizatua izan da eta Errenazimendu ondoren batzutan ninfa bezala, batzutan venus, sirena edo artzaintsa zoragarrien antzera agertu zaigu. Lizardik berak ere idealizazio moeta hau zuen gustokoena, bere «Neskatx urdin-yantzia» poeman ikus daitekeenez.

        Gero emakumea noizbait idealizatua izan bada. Maria Birjinaren irudian izan da, eta Ama Birjina laudatzeaz gain askotan idealizatu ohi dira beste emakumeak ere Maria emakume zelakotz. Eta horrela egin dute Arcipreste de Hita eta Etxeparek, Berceok eta Salvat Monhok. (13)

 

        Laburtuz

        Eman ditugun zita guztien atzean beraz, honoko hau aurki genezake:

        1. EVAren erruz gaitzetsiak gara baina Ama Birjinagatik goretsiak. Hala ere goresteko nahiz gaitzesteko horrelako arrazoibideak dira arruntenak.

        2. Objetu sexual —- pekatu bideratzaile bezala gaitzetsiak gara —- gizonaren plazeragatik goretsiak.

        3. Etxekoiak —- Etxetik irtetzen bagara, gaitzetsiak (mujeres de la calle, Celestina...) —- Onak, esanekoak, gizonaren probetxurako baliagarri garenean goretsiak.

        Beraz, gure eginkizuna ondo betetzen dugunean onartzen gaituzte eta batzutan eztia eman ere bai, gainerantzean ez dugu zer eginik. Eta nonbait hau hain irreala izan da, ezen Julian Mariasek zenbait emakumeei buruzko azterketa egiteko Celestina hartzen bait du eredu konparatzaile bezala.

        Emakumeari dagokionez, beraz, literaturak (eta artean ere hori gertatzen da: Venus diti handiak-Venus erotikoak) gizartearen egoera isladatzen du ehuneko handi batetan, eta literaturan agertzen den panoramika bera jaso genezake edozein erretrautegitan (14). Hala ere salbuespenik aurki genezake, gizonezkoek egindako emakume dreskribapenetan: Sofocles, Lorca, Lawrence, Joyce... baina gutxienak, zoritxarrez.

        Horregatik, pundu hau bukatzeko honoko hau esango nuke: Emakumea literatura inspiratzaile bezala nola izan den ibilia aztertzekotan, argi ta garbi ikusten da bi mailatan mantendu nahi izan dela historian zehar. Bata, esfera partikularraren mailan eta alde horretatik bere baserrian eta horrelako egoera mugatuetan besterik ez da agertzen, eta bestea, objetu sexual soil bezala agertzen da.

 

        2. EMAKUMEA LITERATURGILE

        Emakumeez idatzi duen gizonik pranko bada, baina zenbat emakumek? Mediku gutxi diren bezala idazle gutxi dago, etxeaz eta haurraz kanpoko lanbideetan emakume gutxi dagoen bezalaxe, emakumeari suertatu zaion hesparrua familiarra delako.

        Historian zehar emakumearen egoera ezaguturik zail da emakume idazlerik aurkitzea. Sapho, batzuen ustez probentziarrak (eta hauek idazten zutela frogatzea zail da) kenduz. Gainerantzean, badago emakumeren bat edo beste monjen artean eleiza kultur bide bakarra zenean, Sor Juana de la Cruz bezala; baita aristokrataren bat edo beste Mme. de Sevigne, Pardo Bazán... aristokrata izan gabe burges familietan sortuak Mme. de Stael, Simone de Beauvoir... Egia esan emakume idazle gehienak XX. mendekoak eta XIX. mende bukaerakoak dira: Rosalia de Castro, Virginia Woolf, Nathali Sarraute, Carmen Martin Gaite, Marguerite Duras, Mercé Rodoreda. Yourcenar...

        Euskal Herriko egoera ez da hobea, eta zaildu egiten da oraintxe arte kultur bide bakarra apaiz izatea zenez (eta apaiz emakumerik ez). XV. mendearen erdi aldean ezagun dira Garibayk jaso zituen eresiak. Horien artean ezagun dira Milia Lasturkoren heriotzean bere ahizpak eta Peru Garziaren arrebak eginak, Artazubiagako Martin Bañezek senarraren hilketari eginak. Joana Butroekoak eginak eta abar.

        Juan San Martinek aipatzen ditu beste hiru, Yon Etxaideren artikulu batetan. Baina nik ez dut komprenitzen nondik nora ateratzen duen emakume direla. (15)

        Dena dela, kasu hauetan emakume hauek literaturgiletzat hartu behar ote ditugu? Arazo han askotan eztabaidatu da, zein den idazle eta zein literato. Zoritxarrez ez da oso errez muga non dagoen erabakitzea, baina bestalde euskal letretan aski izan da kopla bat idaztea edo egunkarietan, aldizkarietan, sermoiak idaztea literaturgile kontsideratzeko.

        Har ditzagun adibide pare hat. Inazia Arrue eta Begoña Arregi. Nik dakidala I. Arrueren poema bakar bat ezagutzen da argitaratua (16). Eta horregatik idazle, literato kontsidera behar al dugu? B. Arregik berriz «Zeruko Argia»n maiz idazten zuen Ane Garin izenpean, baina idazle izanagatik, literato al dugu? Nik ezetz esango nuke.

        Eta auzi honek bere garrantzia du. Esaterako J. San Martinek bere Escritores euskericos katalogoan aipatzen dituen 16 emakumeetarik gehienak oso gutxi idatzi dute. Diaz Plajak Euskal Literaturari eskeinitako Breve tesoro de las letras hispánicas liburuan berriz bi emakume bakarrik aipatzen ditu. Zein ote ditugu bada, literato eta emakumeen artean? Asko ez, egia esan. Nik hauek behintzat idazletzat hartuko nituzke, baina literatur idazletzat, eta besteei buruz kasu bakoitzean aztertu beharko litzateke, baina nik zenbaiti buruz erreparorik gabe ez direla literato esango nuke.

        —Sor Maria Luisa XVIII. mendean (eta agian han izengoitia izango da), bere liburua Gaboneko ikuskizunak (horren ondoan dauden eztabaidak alde batetara uzten ditut, baina kontutan hartzekoak dira). (17)

        —J. Azpeitia (1888). Amandriaren Altzoan. Kuliska Sorta. Zarautz. 1961. Zuentzat. Sdad. Guipuzcoana de Ediciones v Publicaciones. Donostia, 1974.

        —Tene Mujika (1888) Miren Itziar'i idazkiak eta olerkiak, Udazken-ala, Gogo-oñatzak, Gabon eta Joan Jose.

        —Agirre de Lasheras, Aukeraren maukera azkenean okerra. Egan, 1950. eta zenbait itzulpen.

        —Minaberry (1926), Itcbulingo andere (Baiona 1963). Mary Gorri (Baiona 1961). Mokhas bat, Mokhor (1965), Xoria kantari (Baiona 1965), Begietakoa (in Gure Herria 1965).

        —Bustinza Olerin R., bere ipuinak batipat «Jesus'en biotzaren Deya»n eta «Anaitasuna»n agertu ziren.

        —Elizegi Maiz K. (1889-1963), Garbiñe, Loreti, Jose, eta Erausoko Katalin.

        Eta beste zenbaiti buruz zalantza handiagoak izango nituzke. Horietaz aparte gaur egun idazten dugunon artean, Itxaro Borda, A. Lasa, A. Urretavizcaya, L. Iriondo, Maripi Solbes, Laura Mintegi, Itziar Urtasun, Pilar Iparragire, Mariasun Landa, Tere (ni)... Horrek ez du, halaber, gehiago ez dagoenik esan nahi: Asun Garikano, Amaia Jauregi... Tolosako sariketetetan ezagutu ditugunak, baina oraindik orain poesia edo ipuin bat edo bi ezagutzen ditugunez ezin hartu dagoeneko liieratotzat.

        Emakume idazle eskasia hau ez da Euskal Herrikoa bakarrik. J.M. Torrealdayk aipatzen duenez Frantzian ere idazleen artean 8 bakarrik dira emakume (18). Zergaitik? Hain zabaldua den egoera honek badu explikaziorik.

        Emakumearen baztertze hau gizarte mailan jasaten duen txokoratzearen ispilu da. Eta txokoratze honetan gehien erabiltzen den indarra kulturarik eza da, gutxi gora behera, irakurri dugun T. Agirreren testuak esaten zuen bezala. Kulturarik ez honek berak dakar zenbait lanetako eta eginkizunetarako prestaturik ez egotea, eta horrekin badu zerikusirik literaturak.

        Argi dago andreak eta gizonak ez dira berdin heziak izan, ez mailan eta ezta kantitatean ere: (19)

 

Orotara

Gizon

Emakume

1. mailako heziketa

53,4

54,7

52,1

2. mailako heziketa

18,8

20,8

16,8

Uniberts. 1. zikloa

2,8

3,0

2,6

Heziketa gorena

1,8

2,8

0,9

Heziketa ez formala

15,0

13,9

16,1

Analfabetismoa

8,2

4,9

11,5

OROTARA

100

100

100

        Emakumeen heziketa, zifretan, kaskarragoa dela esan daiteke, gaur egun, eta zer esanik ez lehen. Horrek esan nahi du maila batetako kultura batetarako lanetarako emakume gutxi dagoela prestaturik, horrelako kategorietako batetan ezin dela sartu.

        Argi dago hori horrela bada zerbaitegatik dela, eta horren zioetariko bat hau da: etxez eta familiaz kanpoko lana ez da emakume lan bezala hartzen. Emakumearen zokoratze hori ere frogagarri da, eta horretarako nik uste dut, balio dutela C. Fagoagak egindako azterketa baten ondorioak ematea (20). Azterketa horren arauera Madrid eta Barcelonako bost egunkari puntako hiru hilabetez aztertu ondoren:

        —Egunero prentsan agertzen diren izenetarik %9 bakarrik dira emakumezkoenak (Tatcher barruan)

        —Errepresentazio ikonikoan %16.

        —Nazio arteko sailean %6; naziokoan %7; lokalean %4; lehen orrialdean garrantzizko berri bezala %3 baino gutxiago; ekonomia eta lan sailetan %1 baino gutxiago, kultura orrialdeetan gehien.

        Iritzi orrietan %12 eta mezu informatiboetan %14 bakarrik dira izenpetzaile femeninoak.

        Euskal Herrian ere azterketak ez ditu porzentai handiagoak emango. Egun, Laura Mintegi izango maizenik idazten duena, lehen A. Lasa, B. Arregi... Guzti hori, beraz hizkuntzak eta gizarteak posibilitate gutxi uzten dituelako.

        Beraz, eta laburtuz, emakume literaturgilearen eskasiaren arrazoiak, beste edozein arlotan hausi daitekeen emakume-eskasiarenak berak dira; esfera pribaturik publikora pasatzeko dituzten arazoak. Guzti horrek, euskal literaturara ere izugarrizko gabezia ekarri du, azkenean behatzak ia sobera ditugu euskal emakume literaturgileak zenbatzean.

 

        3. BUKATZEKO

        Eta hain gutxi izate honek, gauza guztietan hain gutxi izate honek, baditu zenbait ondorio, emakumeen bizitza profesionalean nahiz literaturan. Ondorio horietatik garrantziskoenetakoa emakumeon intseguritatea (eta askotan seguritate ez hori disimulatu beharra).

        Hori dela eta, guk hizkuntza erabiltzen dugunean, proportzioan gizonezkoak baino askoz ere omen, ote, nik uste, nik esango nuke... gehiago esaten ditugu.

        Hori dela eta, hizkuntzan agertzen den intseguritate hori gailendu nahirik, emakumeok ia beti emakumeei buruz idazten dugu, horretan bait da, hain zuzen ere, gizonezkoak baino gehiago dakigun ustea mantentzen dugun arloa.

        Hala ere, intseguritate honek badu beste zio bat, eta hau da. Neska batek zerbait egiten duenean, emakume batek zerbait kaleratzen duenean, kritika bat egiten bazaio beti aipatzen da emakume dela (gizonezkoetan ez bezala). Hori dela eta oso zabaldua dago emakumeok emakume garelako jasotzen ditugula gorespenak, sariak edo ez dakit zer gauza. Orduan, guk bi burruka ditugu gure lana kontutan hartua izan dadin, bata edozein idazle edo musikok edo ez dakit zeinek duena eta bestea bigarren baliogarritasun azterketa pasatu beharra, gure obra dela edo ez dela frogatzeko eta ez emakume kutizi ondo ikusia.

        Eta honekin bukatuko nuke, Laurak esan behar duenaz pista bi emanez. Eta horretarako bi aipamen:

        Esaldia gizonak egiten du. Esaldia luzeegia da, astunegia, ponposoegia emakumeak erabiltzeko. (21)

        eta beste bat

        Lan hauek ez dute inoiz ezberdintasun esklutsiborik aurkitzen, preferentziak baizik, eta hala ere, zail gertatzen zaie ezberdintasun hauek sexuaren erakusle linguistiko diren ala kasualki eta aldatuz edozein indibiduok hauta ditzakeen sexu estereotipo. (22)

 

        OHARRAK

        (1) O. RANK, El mito del nacimiento del hombre. Paidos. Madrid, 1981, 111 orr. (95. oharra)

        (2) «etxea» hemen ez da bizitza, gero zehaztuko diren gizonaren ondasunak baizik.

        (3) Exodo. (XX, 17)

        (4) Quohelet (7, 26-28)

        (5) ETXEPARE, B. Emazten fabore, in Olerkiak. Txertoa. Donostia. 1978. 104 orr.

        (6) AXULAR, Gero. Jakin. 1976. Arantzazu. 56 orr.

        (7) aip. ob. 77 orr.

        (8) RACINE: «les moeurs ou le caractere, se rencontrent en toute sorte de conditions, car une femme peut estre bonne, un esclave peut l'estre aussi, quoy que d'ordinaire la femme soit d'une moindre bonté que l'homme et que l'esclave soit presque absoluement mauvais», in Principes de la tragedie. Ed. Vinaver. Paris. 1951. 27 orr.

        (9) C.J. CEÑA, «El afán de aventura suele aconpañar al hombre, y todos, de niños, soñamos con cazar leones, asaltar bancos, perseguir criadas, etc». in Un salgari para pobres. in EL PAIS, 1983-11-7.

        (10) ETXEPARE. aip. ob. 100-102 orr.

        (11) T. AGIRRE, Kresala. Ed. Franciscana de Aranzazu, 5. Oñate. 1976. 57 orr.

        (12) Hemen jasotzen ditudan aipamen hauek gazte nintzelarik jasotako zita batzu dira, eta ez dut gordetzen nondik jasotzen nituen.

        «La mujer juiciosa manda a su marido obedeciendole». SENECA.

        «Quien sabe gobernar a una mujer, sabe gobernar un estado». BALZAC.

        «Plus oblige et plus d'avantage

        un beau visage

        qu'un homme armé». A. MUSSET.

        «En toda mujer de letras hay un hombre fracasado». C. BAUDELAIRE.

        «Las mujeres extremadamente bellas son menos admiradas el segundo día». STENDHAL.

        «Las mujeres están hechas para ser amadas; no para ser comprendidas». OSCAR WILDE.

        «Teme el amor de una mujer más que el odio de un hombre». SOCRATES.

        Ondoko zita hauek El viejo topo. Extra 10. «Masculino Femenino»tik aterata daude. Bertan, 55 orrialdean oso antologia interesgarri eta aprobetxagarria agertzen da. Hona hemen batzu:

        «La mujer no estando oprimida propende instintivamente a ser déspota». BALZAC.

        «Es más difícil encontrar una mujer buena que un cuervo blanco». SAN GREGORIO.

        «Las mujeres son, comunmente, más brujas y demoníacas que los hombres; así Satán, por medio de la mujeres, esclaviza a los maridos y a los hijos». J. BODIN.

        (13) Hemen adibide bakarra idatziko dut, aurreko esaldi guzti hauekin dagoen aldea ikusteko nahiko bait da, hala ere, egingo ditut beste zenbait aipamen:

        AVE MARIA

        Airea: Lauda zagun misterio handia

        1. Agur, Jainko Aitaren haur urusa,

            Izpiritu Sainduaren esposa,

            Seme Jainkoaren egiazko ama

            Beti zarelarik, Maria, Birjina, Maria, Birjina.

        2. Bete zaitu Jaunak bere graziaz

            Zurekin da izaitez, zuhurtziaz

            Emazten artean bedeinkatua

            Zare, eta Jesus zuk eman fruitua,

            Zuk eman fruitua.

        3. Zuk, Maria, Jaungoikoaren ama,

            Emaztetan izan den garbiena,

            Otoitzak egitzu gure fagoretan

            Orai eta gure azken orenetan,

            Azken orenetan.

        (SALVAT MONHO «Ave Maria», in Poemes basques de Salvat Monho (1749-1821). Ed. IKAS. Baiona. 1972. 74 orr.

        S.MONHOk badu beste bat liburu horretan bertan Birjina sainduaren kantika, 150-152. orrialdetan.

        Beste batzu aipatze arren: ALFONSO X, Canticas a Santa Maria (430 kantiga). BERCEO, Milagros de Nuestra Señora; ARCIPRESTE DE HITA, Libro de Buen Amor liburuan: «Gozos de Santa Maria» lau poema, «Del Ditado quél Arcipreste ofreció a Santa Maria del Vado», «Del Ave María de Santa María», «Cantica de los loores de Santa Maria»; MANETen Poesia irlandesa liburuan kausi daiteke X. mendeko «Oración a la Virgen», eta Euskal Herrian, beste askoren artean ETXEPAREren Olerkiak liburuan «Orazionia», «Amorosen gaztiguya»; J. ETCHEBERRIren Noelak liburuan konta ezinak, eta hortik aurrera ez gara arituko, bestela katalogo bat egiteko haina material izango bait genukeen.

        (14) ik. «Mujer» edozein enziklopeditan, esaterako in Gran Diccionario Enciclopedico DURVAN, 8. t. DURVAN. Bilbo. 1979. 409-410. orr.

        —J.M. IRIBARREN-R. OLLAQUINDIA: «De la mujer, el matrinonio y demás familia» in Refranero navarro. Fondo de Estudios y Publicaciones. 1983. 57-66 orr.

        —J. URQUIJO, Refranero vasco. Refranes y sentencias de 1596. 2. t. Auñamendi. Donostia, 1967. ik. errefrau hauek: 193, 195, 210, 245, 259, 274, 290, 316, 317, 374, 376, 382. Oso interesgarria da gainerantzeko hizkuntzetakoak ere ezagutzeko.

        —J. URQUIJO, aip. ob. t. 1. Ikus errefrau hauek: 35, 88, 65, 110, 113, 128, 131, 134, 135.

        (15) Y. ETXAIDEk aipatzen duen zita nik uste hau dela (ik. Y. ETXAIDE, «Hiru bertsolari aintzinako» in «Zeruko Argia», 1963-3-17 edo in J. SAN MARTIN-S. BASAURI, Hegatsez. Itz-lauzko bilduma. 1971. Kulixka Sorta. Itxaropena. Zarautz. 1971. 145-148 orr.

        «En la corte de Navarra debían de abundar los juglares vascos, como Arnaut Guillen de Ursua, el ciego, juglar de cítola y de vihuela de arco (1412-1432) o como Sancho de Echalecu, juglar de laud y García Churri que recibía don de la reina aragonesa en 1428». M. PIDAL Poesia juglaresca y juglares. Ed. Austral. Madrid. 1969. 71 orr.

        (16) I. ARRUE, «Euskaldunen Bika intasun», in LABAYRU, Historia de Bizcaya, t.1. La Gran Enciclopedia Vasca. Bilbo. 713. orr.

        (17) ik. P. URKIZU, Euskal Teatroaren historia. Kriselu. Donostia. 1975. ik. G. ARESTI, «Itzaurre moduz», Teatro zarra. Auspoa, 19. 48. orr.

        (18) J.M. TORREALDAY, «Euskal liburua gaur», in EGIN. 1983. Orain. Donostia. 1983. 177-196. orr. 179. orr.

        (19) J. ASTELARRA, «A que estar discriminada? in EL PAIS, «La mujer». 1984-3-8. 2-3. orr.

        (20) C. FAGOAGA,«El sexismo de los medios» in EL PAIS. aip. ob.

        (21) V. WOOLF, «La frase está hecha por el hombre. La frase es demasiado amplia, demasiado pesada, demasiado pomposa para el uso femenino» in V. MOLINA-FOIX, «La frase masculina y el verbo femenino» in El PAIS. Libros. 1982-1-24.

        (22) V. DEMONTE, «Estos trabajos no encuentran nunca diferencias exclusivas sino, tan sólo, preferenciales, y en todo caso, les resulta difícil determinar si las diferencias que se señalan son indicadores lingüísticos de sexo o estereotipos lingüísticos del sexo, a los que casual y cambiante se adscriben los individuos» in «Cortinas por descorrer». EL PAIS. «La mujer». 1983-3-8.5. orr.

 

TTUTTUAren oharra: «Emakumea eta literatura» gaiari buruzko bi artikulu hauek, Gasteizko Irakaslego Eskolan, 1984.eko maiatzaren 22an, eman zen hitzaldiaren emaitza dira.

        Bigarrena, Laura Mintegi-rena, hurrengo zenbakian argitaratuko da.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.