|  
              
               
 
 
Gatibua
 
 
 
Iñigo Barandiaran
 
 
 
goizaldeko zazpi t'erdietan, eguzki grisak egunsentia ia-ia burutu ezinean, bale zuri entzutetsuak gora jaurtitako zurruta difuminatua ikustatu zuten marinelek
 
        hara zihoazten, indarberriturik, gibelean zeukaten desafioari nabarmendurak erasten
 
        proan arponeroak hertza zorrotz aski (heriotza barneratzeko lain, bedere) zegoenez hotzaundiz konprobatzen zuelarik kolosoaren balbe-dantza ritualari begiratzen zion
 
        minimoki okertu okertzen ziren baina, arraunek itsasoa iraultzen zuten, kresalak, mihi nagi baten antzera, txalupa poli-poliki iresten zuen enkontruari zita guztietan holantxe gertatzen da zegokion atzerapena emateko
 
        hor zeukaten, zerumugan, inguraturik, ihes-biderik ezeukala, destinoari aurre egiteko prest eta marinelen fatu txuligaitza bilakatzearen zain
 
        euliak ilunean bereizten ez diren bezala, kresalan perfeki kamuflatu ziren heren beginoetatik izuritako malkoak
 
        bazekien goiz edo belu hondartza ezezagun batetan akabua helduko zitzaiola, hilzori luzea, umeak, hasieran beldurturik eta gero tiraka, gora eta bera, tobogai beltza, karrankaleen (putre zuri haien) jaki
 
        entzunik zeuzkan noizbait, gladiaclorren arrakasta nobelagarriak; bai, bera izango zen bere libertatearen truke azken hats arte burrukatzen duen andabatae-a, bai anfiteatro guztia kontran duela eta cesarre erpurua erortzeke
 
        urbil zegoen baina ferekatzeko beste gertu egon behar bueltaka buruan tematiki gizonak bat ziren zurabekin, aginak bata bestearen kontra sakatu boztiki beldurrari lekurik ez uzteko edo
 
        fffff bizitza, itsasoa eta gorrota sprayatuz haidean
 
        ene, bazekik non jo kabroi horrek
 
        hara zihoazten, bata besteari loturik (eta alderantziz) nor-nork eroan, nor-noren gatibua zela ez zitekeela baieztatu, itsas-hertzean galtzen zirela ekiaren eguneroko keinu laranjala
 
 
 
              
              |