Poemak
Imanol Goienaga
bat
elurtzan oro zuri zetzan
enbei hutsa balitz bezala
ia maluta bihurtuz
anima karraldotuta zetzan
lo antza begiak itxita
ametsetan
herioak honen kidea beraren magalean
loisinkatzen zuen engaratsu
oro zen zilarreztatu
eguzkiak hodeien atzetik zuri ziru
dien
erroinak izpiritu sarraskijaleak ez ziren-
honen jatera helduak
baina negardantza egitera
a gurtzeko edo
haizea zuhainen gibelean dantzatzen zen bilustuz
arrabotsa eztia zen
haizearen kariz
eta bi
iretargiak, keinu batez
ostarteko kilimusiño batez
maitasunaren laguntzaile
kide
konplizea izan nahi bailuan
amodio amultsuak argitu zituen beren okoluetan
gesu batez
begiei argi izpi berria eman
etenkor
ezpainei gorri dizdiragardena erantsiz
luzakor
halabaina zimenduzko mamuak ez ziren-
hunkitu.
eta hiru
denborak betikotasuna galduko,
jadanik ez da muga izanen,
kaleak birrindu eta
gure hezur hautsez
bat eginen dute,
bideak batu eta
nahaztu
ahaztu
atzenduko
ditut
nire bidea uztelduko
ene!
ene begiok
beren zuloetan
eta betaurreko, urrezko, beltzak
jantziz
altzajausika
joanen naiz
nahiz
nahiez
maitasun gordinen idorotzera............................
gorroto
narda garri ororen bila
zure eta
haien
neure burua bila
guduz
saltzera zure erruagatik
limoidun te pozoitsua, azukrez polito hornituta
eta! eta... orain gero
gorpu sarraski bilketa egin ostean
zoriontsu izanen dira
ene gorpu ostikatua
aurkitzen dutenak
honela bedi!
honela gerta bekie!
eta lau
behinola poeta batek poema triste bat idatzi zuen eta hain izan zen tristea eta malerusa non idazten ari zen poetaren muina ere negarrez urtuko zelakoan idazten ari zen tokitik pasatzen ziren xoriñoak malkotan bustitzen bait ziren negarrari emanez poemaren tamal eta hunkikuntzak eraginik; hain zen goibela eta samina ere, non, poema honen sorkuntzak eguzki-iretargi muga urratzen zuelarik saguzarrek ez zekiten euli-ehiza garaia etorri ote zenentz, beren gordelekuetan iraunez ama gaua ezin gurtuz beren hegabidaietan, honela poemak begar eta zotinezko ilunbetan murgilerazten zuen eta ezizadi oro.
eta bost
poetak finitu zuen poema bainan oroitze hutsak, malkozko latsetan hondorarazten zuen behin eta birritan, mikadura, tristezia, goibelkuntza gorrira erorita ezin bizi zitekeela ondo ulertuta, ez zuen anpulu haboro ixuri nahi izan, xoriñoak entzun nahi zituen eta baita loreak usaindu goizetan aintzigarrak hauen eztia urtu denean jada, breaz, poema egitea damutzen ez zuelarik baina izadiaren betekizun bizinahiaz, printzesa bati opatu zion, aldez aurretik horren goibel eta hits gertatu zen poema abaro-kaxa baten ziurtatuz; ondo ohartaraziz honako honetaz: ez lezan egundo ere poema irakur, printzesak ez zuen betekizuna konplitu ahal izan, horren bait zen jakingura itzela, kaxa zabalduz irakurri egin zuen, poema tristea irakurri ere; negarretan urtuz.
eta sei
hamaika egunez, gauak barne, negarretan jardun zuen, gazteluzko goroldioa ere hunkitzen zuela, jauregia goibeldura beltzera iraultzen zuen bere auhenaz, goardia gizon eta begirariak oro mikatzen zituen printzesaren hasperen bukabakoak, errege oso atsekabetu zen eta ezin zuen elorrio hura jasan, poeta bere aurrera deitu zuen, sofrikario hari bukaera ematekotan, jakin bait zuen denaren zioa...
poetak ezin izan zuen berriro idatzi, erregeren borreroek bihotza kendu bait zioten; poetak ez du honez gero idazten haboro, ez bait du senditzen, gaztelua goroldiotan dago, bere bihotzean ez dauka malkorik betertzetan, ez eta irririk ezpainetan, bere bihotzean poeta maite bait zuen, eta orain honen lausenguan bizi da, baina hau jada, ez da poeta.
eta zazpi
iretargia, ekiaren ohaide ezina,
maitasunen esnatzera abiatu zen
ezohardiko gau batez.
iretargia, oso osorik, ilbeteak
eta abar ostotsuek kantu bat
zegitelarik
edurrezko zure gorputz biluzian
ekia joan
iretargia etorri
zure ikusteko
iretargiak gorputza eta honen zuria idoro zituen
ordurik hona
da abiatzen
maitasunen antzemaitera
ilbetero
eta zortzi
eguzkiaren azkenaurreko keinua
ilargiaren lehena bihurtu zen,
gau agertu zen gorri ta lili
goriaren lilura,
kresalaren barea,
eta itsaso axala
azaldu egin zen, bere poderio osoz
ilargiaren lehena bihurtu zen
eguzkiaren azkenaurreko keinua
eta bederatzi
hihotz bakarti bi bildu zen
eta
amodio amoltsu bat zen sortu EZINBESTEAN
eta hamar
fereka batez lehor ditzadan
zure negar tantak
laztan batez eror dakizkizun
hodei heltz horiek
musu batez, arrosa hostoz
eztali zaitzadan maitekiro
maitasunez erantzi zakizkidan
ilbetearen itzal-gune ospeletan
eta hogei
bertsoen sorrera mementua
itxuraldatu egiten da berrirak urtzean.
|