L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Ttu-ttuá aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<ttut0600>— Ttu-ttuá-0,5/0,6 (1985-udazkena) —Hurrengo artikulua




 

 

Idatzitzakoa

 

Imanol Goienaga

 

bada.

lehengo egunean etxebarri izeneko baserrian

bazkalburu solasean ari

ipuin harrigarria entzun nuen

etxebarri baserria getxoko goierrin dago azkorri ondartzara heldu baino lehen

han amama manuela eta jurrebasotarrak bizi ziren

beraiekin batera txakur batek ateratzen zuen bizimodua aurrera ahalik ondoen

txakurrak

baserrian denen antzera

bazeukan bere bete beharra

eta honena errekatxarriak harrapatzea zen

arratoiak

dena dela

eta zena zela

akuriak jatera zaletu zen

honela deitzen zitzaien untxiei

eta honen ondorioz lehen probetxugarria orduan kaltegarria sano bihurtu zen

txakurrak

antza

ez zituen hortzikariak ondoegi bereizten

eta akurikumeak hagitz desberdinak ez direnez

osoro akatzen zituen egundoko kalteak erakarriz etxera bere egintzen kariz

manuelak

erabagia hartu zuen

ezin zuten horrela segidu

txakurra kendu egin behar zuten esku artetik

nola hil

ostera

hain atsegina zen laguntzailea

manuela ez zen bihotz bakoa

santurtziko arrain saltzaileari opatu zioten txakurrarekin nahi zuena egiteko

txakurra ero

saldu

edo bertan behera utziz galarazi

oso harritu zen amama manuela

baita etxekoak

hurrengo astean arrain saltzailea agertu ez zenean

ez aste horretan

ez hurrengoan

ez hurrengo hilabeteetan

ez egundo berriro

santurtziko arrain saltzailearen beririk ez zuten izan

betirako desagertu ziren

bai txakurra nola gizona

getxon ez zen berriro ikusi

ez eta santurtzin ere

non ote dauden inortxok ez dakielarik oraindino

nora galdu ziren ez zekien inork

 

bida...

baserrietan sabaiak kareaz zuriztatzen ziren

baina

hesetasunaren erruz

edo denboraren eraginez

kare geruza erori egiten zen

horma bilutsik utziz

edota beste urteetako geruzak agertaraziz

zatika abailtzen zen kare geruza sagarrondoetan sagar aleen antzera

erorketa honek irudi antzeko mamu bizidunak sortarazten ditu horma sabaietan

pottikuek horrela ematen zuten aitzina gau ilbetetsuetan irudimamuak identifikatuz

irudimamuei gizanimaligauza itxuraz erkatu nahietan

hauxe gertatzen zen zeanuriko amamaren baserrira joaten ziren ilobekin

 

hida...

gatazka krudel guzietan

sano da etsaiaren lagun gertatzen

gerlakideen arteko maitasuna

gerla orotan

 

lada...

bakardadea urratzen duen gauza bakarra ixiltasuna eta bakarrizketa dituzu

nor bere lekuan

bere baitarekin solasa

kanpoan gorpu datzate borrokakideak eta etsaiak erroinen eta miken elikagai

ez duzu zohardi

ez dago iluntasuna baino zein egun zein gauez

bakarrizketa nagusi zaizun unean

altzatu egiten zara

armiarma sarezko oreka hura abarrakituz

itzal iluna baino ez zaren horrek lasaiki alboratzen duzu iskilua

ezer ez esanik aurrera egiten duzu

tente

kide batek ahaleginak egiten dizkizun arren ezin zaitu noraldatu

desbideratuaren gorputz erratua

erotu al zara

erotu al zara

deslaiturik zoaz

ez

ez zara ihes egiten ari

gerla honek ezin eman dizu ezer

zuk bezala denek egingo bagenu

ez dugu ezer berririk entzun

joan baino erori egin zara

eztanda baten ondorioz

zartada batek eraitsia haragia estutu egin zaizu lurraren kontra erortzean

ez dakigu nondik etorri zaizun erasoa

edo ezin esan genezake

hamaikak erotzat zaitu gaurgeroztik

koldarkeria gidaritzat

gurean jarraitu gara besteok ere

atzerrian batek ihardun du negarrez bilder baten

herria eta ondorengoa desohoreturik igerri dugu nonbait

zure erruz

ez duzu ezein oroitarritan zure izena idoroko ez eta

dominarik paperreratuko

hortxe ustelduko zara

inor ez bait da zutaz oroituko

ez oroitu nahi

erroinek berdin dastatuko dituzte zure eta gure okelak

lortu duzun bakarra

batzuon barnean geratu den zalantza da

zergatik egin ote diozu uko bizitzari

erotu ote zara

ala

eroak

ordea

sustantzialitate honetan gelditzen garenok gaituzu

 

boda...

esanahia utertzeko

zuzen

abia gaitezen hitzak galdu

eta nahaztu egiten diren tokira

han non gauari ez zaion eguna jarraitzen

hara nora neguari ez zaion primadera lotzen

handik nondik gorputzik gabe pasia daitezkeen gure izateak

 

seda...

gaur ere

itsasaldera abiatu da

olaxtak amuruski hartu du berriz eta bere galdatan kulunkatu du

laztandu

iretargia lagun zela

begirari

gaur ere

tamalez astindu ditu itsas tantak bere gorputzetik gatzezko zurda egin baino

lehen

kresala

bihar berriro

itsasoratuko da

amultsuki onartuko itsasoak bere gorputza

itsas malkoak hornitutako gorputz horren usaina

berriz

ez dugu ausnartuko atzera

itsasoak

itsaso ahalguztidunak sekulabetiko bereganátzen bait ditu maite dituenak

uhinen artean loatarazteko

ohoztu gabe

nire bihotza bezala

 

ikimilikiliklik...

esku hutsik banoakizu ere

onar nazazu

goxoki maita nazazu

goxoki bezain oldartsu

neuk maite zaitudan nezela

oi ama herioa

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.