Hiru ipuin lizun
Iñaki Bernaola
I
Eskua luzatu zidan, betirako egurra ematen nion mementuan.
Inolako gogorik gabe, baina uko egiteko ganorazko arrazoirik ezin aurkituz, bizitzaren eza adierazten zuen esku horren kontaktua berriro ere jasan behar izan nuen, eta inoiz baino hotzago egin zitzaidan.
Kalera joan eta, motxila bizkarrean, gitarra lepoan, askatasunak eskaintzen duen haize freskoa eta horizonte zabala dastatu nituen, nire apausuak norabide konkretu batetik abiatu baino lehen.
Edifizio klasikoaren sarrerako eskailera jaisten hasi eta eskaileratik gora zetorren beste mutil batekin egin nuen topo. Nire pertsona berbera zela esaten ausartuko nintzateke, hamar urte gazteago, eta askoz gutxiago erabilia izatearen itxura izango ez balu.
Zeren bila habil? Galdetu nion.
Hire gaztetasunak utzitako hutsunea betetzera nihoak. Bazter hadi, hire garaia pasatu egin dik eta.
Ez ezak nire gaztetasuna kontuan har, hor barruan dagoen urdearena baizik, eta zinez, hamar urte zaharrago utzi diat.
Julio Romero de Torres-en «La piña del Cántaro»-z maitemindu ornen zen ingeles aberats bat, eta arratsaldero bere «Aston Martin» kotxean sartuta. «Adoratrices Hostel» izeneko neska eta emakume ezkongabeen erresidentzia erlijiosoaren eta aurrean plantatzen zen, eta «La niña del Cántaro» ez zegoen ingelesaz maitemindurik. Egia esan, ez zegoen inortaz maitemindurik. Bere bizitza osoko ilusioa tipo aberats batekin ezkontzea zen, baina horretarako kantaroa apurtu gabe mantentzea lortu behar zuen, besteekiko bentaja galduko bestela.
Ingelesa ere, agian ez zegoen «La niña del Cántaro»-z hain maitemindurik. Beharbada bere helburu bakarra zen «La niña del Cántaro»-ren cantaroa apurtzea. Ezkondu gabe, edo ezkondu baino lehen, kasu txarrenean.
«La niña del Cántaro»-ren adats beltzaz zegoen liluraturik ingelesa, hori bai, eta bere fantasia erotikoetan, adats, eta ez adats soilki, baizik eta beste gorputz gunetako biloa ere laztantzen imajinatzen zuen bere burua. Eta ile beltza eta haragi zuriaren arteko kontrastea zen bere onetik maizen ateratzen zuena.
Behin batean, Royal Tennis Clubera gonbidatu zuen «La niña del Cántaro», eta honek, Adoratrices Hostel-eko gelan, kamiseta eta gona zuri motxez jantzita, ispilu aurrean bere irudi beltzaranari begiratzen zioenean, hanketako bilo guztia nabaritzen zitzaiola antzemateko izan zuen aukera. Eta kolorerik gabeko emakume ingelesengan inportantziarik ez zeukana, bai Julio Romero de Torres-en niña batengan, eta denboraren faltan aurkitu zen arropaz aldatu eta lurrindendara joateko, hain preziatua zen produktoaren bila.
Baina ingelesek ez zeukaten horren ardurarik, eta ezinezkoa izan zitzaion aurkitzerik. Horregatik, Londreserako hegazkina hartu behar nuen egun berean, telegrama arin bat jaso nuen, zeinetan argizari bipilgarria erosteko enkargua egiten zitzaidan. Eta, paradojikoki, aireportura joan baino lehen Korte Ingelesetik pasatu behar izan nuen erremedio majikoa eskuratzeko.
Hurrengo egunean, Adoratrices Hostel izeneko neska eta emakume ezkongabeko egotetxe erlijiosoaren aurrean, Aston Martin deskapotabte bat gelditzen zen eta barruan, erdi burusoilik, sabela borobildua, ingeles aberats batek bozina jotzen zuen, Julio Romero de Torres-en «Niña» bat jaisten zen momentuan, eta biek egin zuten aide, eta batek kantaroa apurtu gabe ezkontzea, eta besteak ezkondu gabe kantaroa apurtzearen jokabideei jarraitu zieten, pozik eta elkarrekin, bizitzaren helburu berdinak dituzten pertsonei dagokien bezalaxe.
II
Ipurdi-ipurdian jarrita, sarketaren azken momentuak dastatzen ari ziren txakur arra eta emea. Denbora askorik ez zen falta, beraz, elkarrekin ehun bat metro ibili ondoren, bakoitzak bere bidea hartzeko, elkarrekiko arrotzak balira bezala.
Gela triste eta bakartian, ezker eskuaz katalejoak hartuta, eta eskuinez erdi tente zegoen zakila gogor igurtziz, protagonistekin batera amaitu ezin izateagatik bere zorte txarrez kexatzen zen agurea.
Ondoko etxean, beste gela ilun eta triste batean, matematika liburuak alde batera utzita, ariketa berberari ekiten zion hamabost urteko mutil batek. Hiru ordu lehenagotik estudiatzen egon eta hirugarren orrialdetik ezin aurrera pasatu ekainaren arratsalde berotsu hartan, beharrezkoa zen konzentrazioa falta zitzaiolarik.
Txakurrak urruntzean, mahai gainean jarri zituen katalejoak agureak, eta, zakilaren tentetzeari ezin eutsiz, aulki gainean erortzen utzi zuen gorputza. Giharrik ere mugitu gabe, luzaro ggelditu zen pentsakor. Bere bizitza osoko oroitzapen ugari igaro zen burutik baina, zoritxarrez, urrunegi gelditzen zitzaion.
Beste ezer hoberik egiteko ez izanik, behean zegoen parkera jeistea erabaki zuen eta hor, azaltzen ziren kolore-marra berdeetan galduta, arratsaldearen azken momentuak ziragaten bitartean, hamabost urteko mutil batek amets egiten zuen.
|