Demagun
Iñigo Barandiaran
I
Demagun «Renault ezdakitzein»: urdin metalizatua, konsumo minimoa ehun kilometrotan, zerotik ehunera sei segundotan eta disko-frenoek beste segundo parean, eta errautsa botatzeke notario aurrean kotxea geldierazten dute erosotasun eta teknikaren aurrerakuntza guztiekin, azelako amaiera eta egitura aerodinamikoa. Eta prezioa: barrez lehertzekoa, benetan; gainera hori gutxi balitz ere, ordainketa epeak haren fuam leopardo sintetikoz tapizaturiko jarlekuak baino askozere erosoagoak. Hots, abantail guztiak zure alde daude; ez dago inor gehiago eskaintzen duenik. Bai, hemen hutsunean firmatu. Oh! mesedez ez dago zergaitik, logikoena egin duzu, ezeneukan beste aukerarik 53-k zeuk oraintxe eginberria duzun hautaketa egiten baitu
II
Demagun Juan, «Juanito», holan adina mugatzen dugu nolabait eta aldi berean ez dugu zehatz, mehatz finkatzen: O.H.O.ko ikasle normal bat, hau da, klaseetan (gimnasia salbu) gizagain aspertzen da, ez ditu nota nabarmenak lortzen (ez du ezertan sinesten makinak dana emango diolako eta gurasoak zalantzan argitzeko daudelako oraindiketa zorionez ez du azkeneko hau zalantzan mafaldakiro jarri. Hain zuzen ere, eta irakasleek motibazio berriak bilatzen dituzten bitartean, generazio galduaren partaidea izango da. Esan bezala notak ez dira nabarmenak, ez beharko luketen zentzuan behintzat, honek: «egiten duzunerako nahiko», eta egun ez dela harentzat postrerik izango, mehatxu egiten dio aitak honako gauzek mutikoaren rebelio-ispiritua indartzen dutela gogoratu barik; edo «ah!, zure anaia bai genuen ikasle zintzo eta aplikatua» dakarkio. Besteak beste denbora guztia larunbatetako zigorretatik libratzeko gezur izugarri sinesgaitzak asmatzen edo ikastetxetik irtetzerakoan, inguruan dauden autoen arartean ezkutatzen direla, «acoger» jolasten ematen du lagunak baino gehiago izaten hasi diren eskolakideekin. Suposa dezakezuenez ez du aharen jolastaldietatik ezta segundo bat ere galtzen «Renault ez dakitzein» marabilosuengan pensatzen galtzen, asfaltoa Ibai-Beltz baita etb beca Indiana Johntxu me pi do, noski
III
Demagun Karmelo Goiena edo «X. Zmendi», berdin dio. Bulegolarietatik arruntena, ejekutibo aurreagresibo horietako bat, modaz pasatutako traje urdina bai, arin, arinegi aldatzen dira garaiak; hasi da emasteak engainatzen duela susmatzen, iadanik «pitxurri» deitzen ez diolako amorosoki (egia esan azken bolada hontan ez «pitxurri» ezta kristorik ere ez dio zamurtasunaz zurrumurratzen); beraz bihotzaren biguntasun-stock guztia beste batekin barreiatzen duela deduzitu du nekaltasun handirik gabe. Noiz behinka, oraintxe azaldu dugun arrazoia dela medio, mozkortzen da adoleszenteek frekuentatzen dituzten tabernetan. Malizia apurrik gabe, beraien belarri harrituen konsolamendua bilatzen du. Ez, gero ez du, horditurik etxeratzerakoan, emaztea jotzen alperrikako erreprotxe (epiteto) tartean, edergailuak «gure amak oparitu zigun jarroia ez, mesedez» puxkatzen dituztela: ohera sartzen da, zarata atera barik, eta korapilatzen da guztiz katu bere gezurra eta beldurra estu-estu daukala kolkoan liburu bat irakurtzen duenarena egiten emazteari Peneloperen jertseia ehuntzen duen bitartean furtibo begiratzeko probetxatuz ea sorbaldakoa zelan dagokizun, ez zeraaaa bat hemen delamengua eta aproben aitzakiaz kontakto fisiko bat izateko urrezko aukera, gainera "asko faltatzen zaizu" nahiko solas-gai emankorra da. Edo agian ez dute larregi hitzegiten telebista oroegolea ez ernegatzearren haien berba estupidoekin begira horixe da salto batean altxatu egin da eta tresna argitsua erakusten du Colonen enparantzan dagoen idemaren ustekabeko parodia perfektoa eginez eta haurtxo bat sudurra sakaturik jostailu dendaren eskaparateko kristalaren kontra. Andreari arroztasunak zimurtzen dio muturra eta «eee?»; bai mujer, asko baino gehiagotan gomentatu dizut kotxearena, baina klaro ez didazu kasurik egiten beste zerbait daukazu buruan azkeneko hau humekiro minduta eta ni egun osoa etxean, gauzak ZU!retzat prestatzen edo holako zerbait ihardetsi dio emazteak baina hari berdin zaio «...manzanas traigo» lako eta kredito bat eskatu dut bai hutsunean firmatu ez du sinestuko, Penelope zirraratuko da bene-benetan eta gauzak aldatuko dira naufrago txalupa-urdin metalizatua denek begiratzen didate eta leihatilak ffff automatiko bajatzen dira erosketa arraz ona egin dudana, eta bulegoan bulegoan bai, berria da eta andrearen ipurdia baino arreta handiagoz begiratuko du Pelaez nomejodas zikindu duzula, bafadatxo bat eta zapiaz garbitu aerodinamikoa zerotik ehunera sei segundotan Ibai-Beltzan behera justu Indiana Johnes gezi ponzoinaturik bat eskibatzearren karreteraren erdian sortzen denean emakumea espaloian Colonena egiten oihuka disko-frenoek segundo parean eta zigarroaren errautsa botatzeke kotxea geldierazten dute, berandu esnagailua amatatzen duela oraingoan ametsetan egotea gustatuko, desiratuko lukeelako.
(Dekorazio-textua B.V.rena da. Kollagea Gabriel Billotak egina da)
|