L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Ttu-ttuá aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Ttu-ttuá-0,5/0,6 (1985-udazkena) —Hurrengo artikulua




 

 

Poemak

 

Heuses

 

Atepeze

 

Un,

(alea jacta est

Now it'll be best

Acabóse el puto test

Leihoa ixteko naun prest)

 

deux,

(Quantum mutatus ab illo

Ibaizabal river becomes the Nilo

De sinceridades vacía te queda aún el estilo

Lehen zainotan odola heukata bertan dun orain metilo)

 

trois:

(Cave the ethics he has

Por menos enojáronse las espadas

Narkiso baino nahiago izanen dut Atlas)

 

La infamie et moi.

 

 

 

Atea

 

Ate tipi baino zabala

       diti larrosen artean

       ziri zoroen sarean

       ei! gogoeten ahala

 

Ate hertsi hauskaitz beltza

       jaitsi ehizaren veda

       say si say zaren seda

       ai! sasoiren latza

 

Ate gaizto hori eskuan

       aizto blai triste

       zai so zai sire

       oi! etsai hindunan.

 

 

 

Aterpe

(Helenari)

 

Euria gogor

ari delarik,

zaitut aterpe musutruka:

Garaipenaren izpia,

grekoen printzesa biluzia,

ene Troyako zaldia.

 

 

 

Aterri

 

Heldua da

biharko goiza,

eta joana pakerik gabeko gaba;

ageria da

zeru argiko esperantza,

desegina deabru ilunen lainoa.

Kanpoan, maite, aterri,

kanpoan aterri da.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.