Poemak
Kanko Ispizua
Izaro-Stunerlson
Lurretik sortutako harri ernea
Sturnerlsonen komentu
kaioaren zelai zabalean faru
eta projektu
Errezuen basamortu
kalatxorien babesleku
zeure altzoan negua ez da negu
ez da ipar muturreko manta zuri
eta bakartien modukoa
ezta estanpetako negu familiarra
zure sabel ihartua
amaigabeko eta orri gabeko udazken
euritsua da
udazken.
Balea geldoa
errezu gorriez bustita
fereka orlegia urrun dabilena
Itsasoaren nobia
lurraren kume
Itsasopeko horritik ateratako balea
eta hildako baleen oroigarri
zure lur antzuek
ez dakarte zaparik
odol geziak ito du eta.
Murmuxen gordeleku
kresalaren penaleku
Sturnerlson gartzela bedi
haizeak dakarren gazitasuna
hatzapar begetalez iragaziz
Negua duzu egunekoa
purgatorioko negua
eta ez
Valhalla ederra eta
lurrintsua.
Gorrotoaren ziztada. 1.
Odola darit burmuinetan zehar
itsasoko ur korronte izkutu
guztiak
bertan gazi lehertu balira moduan
Itsas sotoetan sugarrak
zentzunaren arragoa kixkaltzen,
astintzen eta arrakalatzen
itsas ur gaziak irekiten
kasketezurra gatz lanbroz betetzen.
Zentzunaren kalatxoriak
hegalada abiatu dira
euriaren itoginak desgazteko asmoz.
Triskantza hasia da
basatza arteko herensugeek
ur ponpen antzera dakusate
kontzientziaren argia iluntzen
Plop! plop!
eta hantxe bertan eraikiten
dira landatubako murmuxen abarrak oker,
oihal inken koloretako lanbro tantaz horniturik
eta gorpuko zati guztiak inguruan
dantzan egiten.
Gorrotoaren ziztada. 2.
Olatu ekaiztuen dantza bortitza
barruan daroat preso,
hormen oihala plastikoa lez,
odol saltsa diraki barruan
lanbroak gorituz
eta neronek
garraxi bat igortzen dut
garunen laberientoetan zehar
horren oihartzunaren durunda
espita gabeko ollaspresa
betetzen duelarik.
Herensugeek elkarri eskamak kentzen
desioaren hatzetan igurtziz
belen itzulera espero dute
urodola bero dastatzen,
mihikatzen,
iresten / diharduten bitartean.
Izakiak musean
bakarka
erregeren tronoan nor jezarriko
zain
errusiar erruletarako pistola batez
erreinu berriaren sorkuntza
ospatzeko denborarik ez dagoenean
Gorrotoaren ziztada. 3.
Elkarri datxekite gorpu zatiak
Boscoren eromenak
gogoraraziz
hamarratz ludikoak
odola xurgatuz
kolore guztietako tinta injektatuz
itsasoko ortzadarraren kolorekoak ez ezik
beste guztietako arrazak
bihurtuz
gorpu zatiak.
Kakarraldoa leizetan
astoa danbolin joten
haren bixen bitartien
xague barrez itxoten.
Kantari dabiltza herensugeak
odolaren kerosenak bizitarazten dituen bitartean.
Elkar jan, aginek dagozen bitartien.
diote haginek
olatu gorrien aparrak ahoa betetzen
duenean
zati amorratuak ia txitximurkadaka
laztantzen duenean
inoren gorpu
ustela
Otsotzar odoltuaren
ululuak
apurtzen dute
odol olatuen doinu lurrintsua, guzia,
ixiltasunak urodolak baretuz
eta zentzunaren kalatxori zauritu batek,
hiltzear
heriotza noiz etorriko den zain dagoenean.
|