Nere grabazio bat
Prosdozimo
Ieup. Bai, arratsaldeon, ederra jjauk eta. Ze dabipa? Barriketaldi bat, bai mutill, hori baiño ezpok eiñgo jjuau. A, hori beste kontu batok. Gu horretarako zahartuta gaijjauzek. Guk e aspalditik honuntz intentziñue bai hemen bekanien baiñe tensiñue esaten dana, tensiñue behien, jaso eziñik. Zuek gaztiopai zuek, kanpaie jota oindiño miñe gogor. Hori ok sasoie hori. Mekauen, akordaute bakarripe! Gurie be gogortzen jjakuan, ezeik pentsau ezetzik! eta artourunezko janarijjekaz. Hirurogei urte beranduago jaijjo eza! Hau lastimie hau. Hor ikusten jjuaz ijje egunero etxosteko piñudijjen neskie ganetik kendu eziñik eta artaburu majaderuok larakue zetako dekien be eztakijjiela. Txixe eitteko bakarrik erabillttekotan moztute hobeto jjekiek horrek. Gure denporan holakorik etxeguan, hi. Biherbada geur bardiñe ixengo nintzuan? Tire, akaso, baiñe sasoien arrapau bagiñuan! Hori baiño gitxiaugattik don Demetriok asoluziñue uketu eustan. Zelan zan? ba beittik, esango uat: garijoten, orduen garijotie einbiher ixeten zuan eta auzo guztijje batzen gintzuazen horretarako nahiz eta alkarraz haserretute egon, ba garijote batzuetan, garijje jo ta, orduen garijje harlosa lixu baten ganien joten zuan, garijje jo ta galtzu eskutakaz kargak eiñdde sabaire jasoten da eta, orduko sabaijjed be holakoxiek zuazen, dana zulue ta estropezue, ba horretan jardun najjuan nipe ta halaxo baten e, Josepa etxanderie, Gezunbarrenekue, Jaungoikuek zeruen euki deijjela, Josepa etxanderie sabaijjen. Lasto kargie altzetan juengo ete zuan hala beste zeozen atzien? Geur dok egune hori itrepetau eztuana oindiño! eta bera juen zuan, gure Jaungoikuek bere glorijjan euki deijjela! Bueno baiñe honek zer jjekek zerikusirik. Honek gauzok bakotxarenatozak eta hor konpon! Ganera beste munduko gauzarik enajjuan eiñ eta asoluziñue uketu nok eta hak, don Demetriok! Ezai haserretu. Trankildduai konteukoat eta. Ba, Josepa, Gezunbarreneko etxanderie, ezkonparrijje zuan, neskatille pertxenta gero!
Hamaikatxok eitxan ari errekau. Ez, ni neuk ez. Ondo konpontzen gintzuazen baiñe gu ba bakipa, geur etxakok honi begitzen baiñe errenteruepe bagintzuazen eta... holako etxaldie eta bertoko alabie norberentzat ixetie grazijja larrei eskatzie zuan ba orduen. Ez hartu jjuan gixona merezi ebalako e. Astapittu ganorabako bat. Gupaño dote hobie eruabala Gezunbarrenara. Da zer? Hantxe ondatu zuan Josepa neska dotorie, dotorerik iñun bazan haixe zuan bat eta. Kontuek etara ixek ezkonparri eta zetan etorri ete zuan sabaire? Hoixe argittu eta jakin barik hilgo nok neu be. Bijok bakarrik suertau gintzuazen sabaijjen eta lasto kargie jaurti jjuan baztarrera eta berbarik eiñ barik heldu eustan zamatik... harek zuazen mosuek, hi, harrezkero bakipa tuberijjak libretie be komeni ok eta Bilbo aldera jueten nintzuan hillebiripeinero, oingo komenntzijjaripe ezkeunkan eta... ia, hirurogei urte beranduau jaijjo eza!, ba Bilboko urrusek biherrien ondo baiño hobeto jjakijjiek eta jjakiijian behintzet baiñe Josepa etxanderien moduko mosu epel eta bigunik sekule etxuat sentidu nire ezpanetan. Zeozer gehijjau eiñgo giñuan ala ez neuretzape azertijo antzera geldittu zuan, kontuizu, ze horretan genbixela sabaiko mailletan gora oinotsak entzun genduazen eta akabo. Josepa Gezunbarreneko etxanderiek sekule gehijjau eztustan kiñurik eiñ. Gero, bakipa, luisepe bagintzuazen eta, oin be luis jarraitzen jjuat nik, hillen azkemeko domekan ba konfesiñue ta komuniñue. Juan nintzuan ba don Demetriogana ta hau ta bestie ta neska bati mosuek emon neutsazala ta, pekatu astune zala ta, ia neskie zein za ta, ni eniñoiela esaten ixenik eta, ezpaneutsen esaten ixenik asoluziñorik ezoiela emoten, ba bueno luisek guztijjek e gure Jaune hartzeri eta ni bakarrik elizbankuen jesarritte. Ia zegeittik enoien preguntaustian batzuk eta baraue hausi najjuala, zeozer erantzun biher eta. Baiñae ha abadie zentaillie ezpazan e! berak Euzkitxeko alabie, hil zuan ha be, danak defuntu jjauzek, Euzkitxeko Segunda ume eitteko itxijjuan eta eijjuan baiñe bestionape jakin eiñ gure arraijjo galantak halakuek! ia aukerarik suertetan bajjakuan edo. Ni barriz aukerien bille enintzuan juen. Garijoten nenbillela aukerie bera etorri jjatan, kontuizu.
jj hizkiak agertzen direnean, Durangaldeko zenbait herritan ahozkatzen diren lez irakur bitez, gutxi gora behera frantsezezko "j" bezala.
|