L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Txistu y Tamboliñ aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Txistu y Tamboliñ... y otras cosas de las Vascongadas (1983-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

The illnes

 

Aldeano

 

                                                Mundu ilun lanbrotsu honetan

                                                doinu arradagaitz eta haustezin

                                                bakarra kiriotik erditu zuen

                                                                EDUri

 

Karrika ilun honen barrena, Bilbo nazkagarrian zehar etxerantz noa oraingoz inguruari jaramon handirik egin gabe. Goizaldeko orduak izanez gero, zaramontzi tartetik aurrera jarraitzen dut inor ikusi gabe.

        Agian, agian, bakardade beltzean murgildurik, norbaitekin topo egingo dudala somatzen dut; inguru hau neu ikara nadin prestaturik dago. Beno, pentsamendu izutiak alde batetara uztea lortu bezain laster, gaur egin dudanari buruz hausnartzearen beharra daukat.

        Ea ba, has nadin! Egunoro bezala egunkaria erosi dut. Letra zerrenda beltz horretan ez dut ezer interesgarririk aurkitu. Hobeto esanda, gauza batek harritu nau eta orain astiro hausnartzen ari naizenean berri krudel horrek nolabait beldur nazake.

        Epe kanperak espaloi biluzia ukitzen duten bakoitzeko hotsa, zur soinu lodia bezalakoa, bizirik nagoela adierazten saiatzen da. Are gehiago, bihotzaren taupada hotzak ene baitan sentitzen ditut, olagarroari biguntzeko ematen zaizkion kolpeak izango bailiran.

        Pentsamendu beldurgarriei jaramonik egitea komeni ez zaidala deritza burmuinak. Aurrekoari jarraituz, artikulu hura farregarria iruditu zait irakurri dudanean. Gaur egungo kazetariak sormen harrigarria daukate heuren kristalezko buruen barrean. Gizartea deritzan atalean letra ikusgarriz horniturik honako hau agertzen izan da:

                "Basakeria galanta bart Casilda de Iturrizan."

        Jendea erakartzeko asmoz, izenburu izugarriaren azpian bizpahirur lerro jartzen zuen. Ondo ez naiz oroitzen, mutil bi bortxatuak izan zirela edo horrelako zerbait jartzen zuen.

        Orainokoan hitz horiek duten esanahia osoaz ez naiz konturatu. Bart gerta zitekeen ekintza hori, baina gaur errepika daiteke, gauean izan zen eta orain ez da eguna, ez dut eguzkiak (duen) adats biziaren lorratzik somatzen. Argi goibelak sortzen duen geriza, goitik beherantz doa indarra galduz, motelduz zabaltzen den tokia hozpelduz. Hala ere, burua astinduz aurrerantz darrait, "barneko ideak zorabia daitezela" asmoa zokondo preziatuan gordez. Ba ez dakit zer egin, zeren goizean irakurri dudanari buruzko xehetasunak bururatzen datarzkit eta.

        Bart mutil bat hilik gertatu zela zioen (aixkiriak) kolega berria irazkintzen genuela ahoan irrilarrea genuelarik. Gauza jakintzat jota genuen, noizean behin neskaren bat bortxatzen dutela hemen edo inguruan, bainan gizakumeren bat bortxatua izan dela sinesgaitza iruditu zaigu. Adi irakurri dut bi bider, eta oso interesgarria (izan da), eta pentsarazi dit. Artikulu hori dela medio, arkitektura eta metalezko Bilbo honetan neska basati talde bat dagoelaz jabetu naiz. Nolakoa ote da baska odolzale edo oinazezalea? Batek daki!

        Gauza den asmakizunik ez zaidanez gogoratzen, karrikengan dago kokaturik ene aditasuna. Urruti, lanbrotasunean baleude bezala, oin hotsak entzuten ditut. Makalak dirudite; hala ere, pertsona bat baino gehiagorenak direlakotan nago. Hots ahul horiek urduri jar nadila bakarrik lortu dute. Dena (tabernak, pubak, clubak, e.a.) hertsirik aurkitzen da, eta ikatzezko pastelari ginda gailurrean jartzeko karriketan barrena txakur bakar bat ikusi dut, gizakiak etxeek irentsiak izango balituzte bezala. Ene aurpegiak izerdi jelatua darionean, zerbait ondo ez dagoela somatzen dut, lasterketan egiteko gogo biziak sentituz. Honelako mementu(etan), denbora pausatu egiten den(ean), burua sobera beterik dagoen(ean), ihes egin dezakedala gogoratu dut, bainan nora?

        Horrela jarraitu ezkero berehala erotuko naiz, edo neure burua hil, edo batek daki zer egin dezakedan. Aldiberean mutil pitzatuaren imajina sortzen saiatzen naiz, goizeko farreak gupidagatik aldatuz. Bizirik dagoenak nahiz eta heriotz krudelik ez dastatu, atzeraturiko aldi hori iritsi arte oinaze jasangaitz baten bihurtuko zaio. Gazte gixajua; gauza basati horiek bilustu omen zutenean, eta haragi gupidagabea erakutsi omen ziotenean, eta guztien artean zanpatu bide ziotenean bere kirioa, apokalipsiko lau zaldizko Co. maitekiro agurtuko lituzke. Besteari berdin, lehendabizi tenterazi, ondoren ile xerloak bortizki tiratuz ateratzeko. Hori da egunkari madarikatu horrek zekarrena. Gauza horiek bakarrik zekartzan; guk, beste oinazerik moeta jasan behar izan zuenik jakin gabe. Errukitzen naiz, baita zerri horiei gorroto bizia eskaini ere.

        Beno, beste bost minutu ibili eta etxeko eztitasuna dastatuko dut, baina... Dastatuko nuke, dasta nezakeen. Karrika ertzean, ni noan espaloia bost neska potolak asetzen dutenez; ene zango preziatuen azkartasuna moteltzen doa, gelditzen, gerarazten dihardut. Berriz, gaueko biztanleak niregana hurreratzen dihardute. Halaber, atariren batetatik jende gehiago kaleratu dela dirudi, talde biren erdian kokatzen bainaiz. Ba, ez dut irtenbiderik ikusten. Ene susmoak egia ankerrean bilakatu dira.

        Irrifarre maltzurra ahoan zintzilik dutelarik, begiak zabaltzen dihardut, txoria bihur nadin era egokia aurkitzen. Zer egingo didate? Bortxatua izan ninteke eta beldur naiz. Taldeko burua dirudiena hurbiltzen zait geldiro, taldea kuinan bilakatuz. Taldea osatzen duten guztiek larruzko jantziak daramatzate soinean; atzekaldean urrezko letrak diruditen lerro batzukin "THE KHOKHOS" deritzan baskako kideak omen direla adierazten dute. Izen hori baino egokiagorik aurkitzen saiatuko balira, ez lukete aurkituko. Lodiak, itsusiak, hortzgabekoak batzuk, begibakarren bat, anormal itxura baitute. Ez dut uste ezer egin dezakedanik. Hemen, bakartasunaren laguntzarekin, ezerosotasun zorrotz honetan, denborak ihes ez duenean egiten; mende batzuz osatutako lasterrean nigana ailegatuko dira; bitartean, pentsamendu azkarrez asetuko da ene kontrol sistema.

        Ihes egin beharra daukat eta beharrizan pisutsu hau traba galantean bihurtu zait. Eta? Guztiak gelditu dira; beno, burua dirudiena izan ezik. Esku geldiezin horiek ikaratzen naute, higidura estrainio eta nabarmen horiek direla medio. Denek begiratzen diote nagusiari, baita neronek ere. Artazi bitxi parea jakatik ateraz ikusleen ahoak eta begiak bat bateko zabaltzea izan dute. Ingurumarian zeudenetatik lauzpabost morroskana atera dira gehiengoarengandik. Zein izango da heuren asmoa? Ni ez naiz masoka, baina hori esango banie txistetzat joko lukete. Begirada bortitza botaz, zangoak zabalik eta eskuak gerrian dituela ene aurrean gelditu da buruzagia. Aurrelari indartsuak gero eta hurbilago dira, gero eta hurbilago...

        Hatzaparrek haragi preziatua ukitu didate, lurrari agurreraziz guztien artean altxatzen naute giharri odolzalez baliatuz. Gorrak bailiran, ahozkatzen ditudan orroei jaramonik egin gabe buruzagiarengana naramate. Honek, galtzen barrenetik hasiz, goranzko zentzua darama, artaziz ebakitzen dizkit. Beso zalapartariak, beren aixkiriez baliaturik gerarazi dizkidate. U-aren gisan ebaki dizkidate ezkerreko zangoan barrena garaitua eta eskubiko zangoan barrena jaitsiz. Ondoren golkoan hotzikara sentitu dut instrumentoa eta eskuak bertan barneratu direnean. Kanpera gizarajoak ere, bortizki atera dizkidate, inolako baimenik gabe. Biluzik egon naizenean espaloi gainera erortzen utzi naute. Inposaturiko strip-teasea ez zait inoiz atsegina iruditu; are gutxiago, neu egoera horretan aurkitzen naizenean eta inguruan nire interesa erakartzen ihardu(ko) balute.

        Dirudienez, nekatu dira eta aldamenera etorri zaizkit eskuak tresna zorrotzez horniturik dakartzatela. Haragia azalarekin elkartzen didan giharrea pitzatua dela dakusat.

        Hilzoriko zorabioan guztiek ene gorputza ukitzen didatela dirudi. Ezin dezaket ondo bereiz, ordea, norbait gainean omen daukat. Bat bateko relax-ean neure gainean inor ez dudala konturatzen naiz; aldiz, beso pisutsu franko erortzen zaizkit gainera. Halako batean, irriño zabal batez odola darion haragi puskaz horniturik daukanak begirada bat bota dit, ondoren jauzi eginez bere atzean besteak daramatzala.

        Eguzki epelaren menpean hainbat palmondo daude leku misteriotsuan; itsasoan urperaturik eiharturiko itxura duten anemonak muturrean kokaturik dituzten kurkuilu luzeak bailiran. Zeru oskarbipean kolore bizi franko dauzkaten hegazti mondo bat espiralean jira-biraka ari da; arbola artean aldizka murgilduz gero, keinugailu higikorra osatuz. Hondartza ertzean kokaturik dagoen palmadian gizakiak bozkario lasaia nabari dute. Gorputz beltzaranak geriza atseginpean elkarrekin hitz egiten dute, zabaldurik dauzkaten ahoetako hortz zurien diztira bereziak argitasuna erakartzea lortzen du. Lurrean dautzatenek, eskuak ontzi estrainioz horniturik dituzte, egarria ken dezaten edo. Aragaziriko ananaz beterik, hegalean anana azal zatiekin eta barnean dauden fruituak gereziak eta marrubiak omen dira ontzi horietariko batetan. Baita ere, daikiri zuriz sabela asetu zaien edalontzi gardenak.

        —That exotic history is very interesting, buy your medium's power is ridiculously small, we don't believe that history.

        —And you don't ask yourself when I have escaped from the space zoo.

        —But how do you know which I think that?

        — Ahahah...

        —You don't let show displeasure.

        —...LOOK! THE KHOKHOS!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.