Sobre el oficio mas viejo del mundo
Jack & Johnny
Ahalegin handiak egin ondoren eta hainbat ate joz, azkenean, durango ez den Desdurango honetan aurkitu dugu "okela filosofala". Andre itxurazko bat gure morboa asetzeko prest. Badakizue, latxispadelabida den arlo bizioz hau kaleratzekotan gabiltza.
Hasieran ezetz borobila bota zigun; gero, lastanez eta zirriz (eta diruz), konbentzitu ondoren, kondizio batzuk zirela medio inkisidore berri hauen antsiak asetu zituen. Baldintzak: bere nortasuna ahalik eta hobetoen izkutatzeko eta despisterazteko. Beraz, igartzen duenarentzat buztankada dohain.
Zein gizon tipo ditun atseginago?
Morrozkuek, uletsuek, benetako euskaldunek. Etzekat ezer kanpotarren kontra, eh!, baina horrek makalauek dozak eta gainera heuron atze erriokin...
Bai, leheneukuen modukuek (euskaldun, fededun, txapeldun).
Atsegina izango dela pentsatzean zelako larru jotzea egiten dun?
Joe! Zer esanguat ha! Holakoik entzun biherra! Heuk zelakue eittok ba? (eta barrezka hasten da).
Zein gizon tipo agertzen zaizkin? Pertsonaia xelebreak, ezagunak, inportanteak...
Ai ume! Esango baneukek nik hona zelako jente-modue etortzen dan hainbat amantal jeusiko litzekek... kolore guztiyetakuek etortozak. Ji, ji, ji (irribarre egiten du). "Beltzak", grixek, dotoriek..., doktoriek. Ja, ja, ja (berriz barrezka). Eta beste asko.
Zein aukera dauzkan gizonezkoentzat?: koito baginala, popatik hartzea, zakila txupatzea...
Ixo!!! Falteu barik, gero eh! (praktika sadomasokistak insinuatu ondoren, begiek zeharo zabaltzen zaizkio eta aurpigia tximurtu).
Hire gorputzaren saltze hau, zergatik aukeratu huen?
Kaueen! Ar ostiyok. Juen zeittie Txutxiana kartonero biherra zeettik elegidu aben preguntez...
Baina gaur egun hire burua behartuta ikusten dun?
Hara, edadie be bayekat, halan edo holan bixi ein biher, eta ahaleginek eitten yuaz ba...
Noiz eta zelan hasi hintzen?
Ba... bakixek gaztaroko geuzak, ezta? Maistrue hasi zuan keinuek eitten, keinuetatik ikutuetara, ta azkenien kriston kargiaz etxera; eta han aittiaren eta semiaren ixenien! holakoik ezabiela biher eta etxetik alde ein biher. Eta gero betikue..., biximodue etara ein biher, ta bakik...
Norekin izan zunan? (ez digu izenik eman gura).
Txarri madarikatue! laguntza eske juen nintzuan eta atomar porkulo bieldu nindduan. Jangoikuei eskerrak, ha be juen zuan beste mundure.
Txortan egitean, plazerrik sentitzen dun?
Pufff!... Lehen oin beino geiyeu. Egiye esan, gutxitten. Kontzejal bat yak estudiyo heundikue. Harek bai tietu, Dios!; gaztiok denporie beino arineu korridu eitten zeie, ta gogue be kendu (ostia txarrez jarri da).
Anekdotarik?
Artzain bitxi bat etortzen yatan, lantxien behin, baina zelako lantxien behin: eztiyaz igurtzen yuan tramankulue ta bakik eztiye zelako likine dan, txupeu ereittuztan ta eztiye amaitzen zuanien ahinke. Harek botaten yuazen orruek! Baina hurrenguen be etorri. Gustora.
Beste behin andra bat etorri zuan. Elegantie bera. Baina nik holakorik ez. Hoixe bai ezetz. Pekatariye bai baina ondreue. Medikuana bieldu neiyuan. Hori geixue ok ixen be...
Non gustatzen zain egitea?
Ohien. Nun ba? Gustuen eta komoduen hantxe (beste iturri batzuetatik jakin izan dugunez mahai gainean ere asko gustatzen zaio).
Prozesua azal egigun. Bezeroen aurkitzea...
Ba, etorteittuk hona eta betiko ezeunek dienez, ba zuzen denporaik galdu barik.
Zenbat eta zelan kobratzen dun? Deneri berdin?
Bueeno! Zer ba? Ein aprobie! Danoi bardin kobreuko tziet ba? Bakotzai ahal deuena (enteratu garenez abade baten soldataren Seigarren partea).
Gazte ugari etortzen zaizkin? Zelan?
Ez. Banekie. Batez be aberaskumiek aittaz. Aittek ekarten yabiezak seme "normalak" deukiezan ikusten. Baina geur egun ezteu horrenbeste ardura horreittik gauzoittik. Antza danez (honek gaztiok!).
Inoiz andre edo gizon homosexualik etorri zain?
Andriena lehen esauat. Ta gayxek, aberaskumiek, aittek ekarritte, ia kuretan duazen edo.
Zenbat bider egiten dun egunero?
Gorabehera handiyek egotozak baina astegunetan 3-4 inguru, eta jaiegunetan 10 be iguel.
Umedun ez suertatzeko zer egiten dun?
Zer eingo yuat ba? Txortan ein ez! Ja, ja, ja. Ez, ez. Hasieran ezebez; oin tronpak josi yuaz baina danetik ebali yuat.
Behin edo behin umedun jausi haiz?
... (ixiltasuna. Ez zaio galdera gustatu eta beste bat botatzen diogu, bizkor, badaezpada).
Legearekin oztoporik izan dun sekula? Eleizarekin?
Ja, ja, ja (barre algaraka). Bai zera! Oztopuek ipintten hasiko balitzekez ikusi ein biher nok urtetan deuen galtzen. Gero, kaseta amatetan dozuenien konteukotzueaz geuza batzuk (kristolakoak bota dizkigu gero).
Zer deritzon feminismoari buruz?
Gehiyenak marimatxuek dozak. Besteik ezebez!... dana dala egi batzuk be esaten yabiezak: androk eztekule zetan ama ixen... Hori ondo yak! (geu ere marimatxuarenean bat gatoz).
Emakume objetu sentitzen haiz?
Zein zentzuten? Etzuat hori ondo aitzen (motoarenak egiten ditu).
Badaukazue defentsa mediorik zuen artean?
Gure artien? Noen artien? Makarrak edo, esan gurebok Bilbon bai baina hemen, kia! Hemen problemaik be etzuen eukitten eta (ea sindikatoa noiz eratzen duten ze oso manifestazio ikusgarriak izango lirateke eta).
Inoiz gaisotu haiz? Zelan osatu hintzen?
Kostipaue gurok esatie? (berriz ere, 9.ez, barrezka). Ja, ja. Ez, ez, ez. Geixo arraroik ez. Ta geixotuko banitzekek baiyakiyat nora jo.
Zer uste dun Seguridad Sozialaz?
Seguridad sozial ta lelokeriyak...
Zelako garbitasuna exigitzen dien bezeroei?
Simaur useinaz baiyatozak ba, tira, kanpora, baina bestelan gauza haundirik ez.
Bueno, ikusi arte.
Bai, agur. Gero badakik... (glup!).
|