L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Txistu y Tamboliñ aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Txistu y Tamboliñ... y va, le mata, y vuelve (1984-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

...Eta Monohomosexualak izango gara. Amen!

 

Aldeano

 

Izenburua irakurtzerakoan norbait trabatu baldin bada, ez dadila kezka eta bukaeraraino irakur beza jainkoen urrezko mezu hau:

        "Egunero berdintasunez ez gogaitzeko, gizona eta emakumea sortu genituen. Horietariko batzu mezulariak lirateke; besteak fruitu preziatu horiek lortzeko tresnak bakarrik.

        "Ez ezazue ahaz guk eman dezakegun askatasun handiena eman dizuegula; hala nola, ez duk/n ez nesken, ez mutilen beharrizanik. Areago, amorante bakarra eskeiniko dizuegu: gure mezularia izateko, ausentzian dagoen edozeinekin jo dezakezue larrua (zuen gogoa hori baldin bada). Sexualki bizitzaren beharrak ondo asetzeko ez haiz ez ziratsa, ez intelijentea, ez sinpatikoa, ez ospetsua, ez dun/k dantzan jakin beharrik, ezta ere ilehoria izan behar.

        "Inork jaramonik ez digutenez egiten, batez ere Ezkurdiko Iparralde eta Zeharkale zale amorratuok, purutasun bila gazteengana joten dugu azken baliabide bezala. Hala ere, ez ezazue pentsa gazteei bakarrik zuzendurik dagoenik, neskazahar eta mutilzahar guztiei ere zuzendurik dago eta.

        "Bakartasun hutsalaren menpean zaudetenean, ekintza askatzailea aurrera eramateko une aproposa, pentsa ezazue kirol jator hori jarraitzearengan dagoela izadi osoaren etorkizuna; jainko berriaren erditzea purutasun horrengan datzala. Dagoeneko makina bat lagun geratu da zoraturik, orain arte jarraitzaile amorratuak izan direnak, eta batipat asetzea gura izan dutenak; eta guregan bakarrik pentsatzen izan dutenak, alu zekenok. Gu kokaturik gauden podiumera ailegatzeko, zenbat eta akats gehio eduki, hobeto.

        "Beraz, zuok itxaropena zaretenez, zuoi bidali dizuegu mezu hau."

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.