L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Txistu y Tamboliñ aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Txistu y Tamboliñ... y va, le mata, y vuelve (1984-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

Jazinto

 

I.B.M.

 

Badator Jazinto ostera ere. Laugarrenez, gaur. Ez dakit nik zer pentsatzen duen horrek, harrizkoa naizela edo holakoren bat. Badakit errua bakardadearena dela baina halere batzutan pasatu egiten da: objetu sentitzen naiz. Egun guztia ñakañaka. Kuttuna! esaten dit belarrira eta bere ezpainek masailak laztantzen dizkidate. Baina beste gazteago edo samurragoren bat aurkitzean desintegratu egingo nau memoriaren kutxatik. Beste kide batzurekin ere horixe berberori egin du: Agur. Baina asko exzitatzen nau: "ez hadi lotsatu, kuttuna" esaten dit begiak maitagarriki zabalduz eta eskua eztiki lepotik pasatuz. Baina lotsatu egiten naiz, beste guztien aurrean, bata bestearen gainean. Zelako gustoa! Ni gehienetan erresestitu egiten naiz, apika holan gehiago gozatzen dudalako. Baina badaki hitz politak esaten eta zelako eztiki, leunki igurtzen dizkigun titiak lasaiz lasai jarri arte. "Dizkigun" dinot ze denon titiekin ibiltzen da jolasean tipi-tapa baina txupeak, txupeak neurekin bakarrik eta txortan, txortan ere neurekin bakar bakarrik. Oraingoz. Azukrez untatzen du zakila eta nik emeki emeki xupatu. Puntako okarantxo beroarekin hasten naiz eta ezpainez bigun bigun igurtzi, gero mihiarekin laztantzen diot pittua eta begiak sarratzen ditu eta kalabretxo gozoz bezala mugitzen hasten da, eta ahienaka ah! ah! eta ahoan sartzen dut eta txupatu flip, flop, flip, glup eta inflatu eta inflatu eta...

        Zelako obzenoa naizen. Ez nuke honako gauzetan pentsatu behar. Ez honakoetan, ez bestelakoetan; ez nuke pentsatu behar, ardiok ez baitugu pentsatzen.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.