L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Txistu y Tamboliñ aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Txistu y Tamboliñ... y va, le mata, y vuelve (1984-azaroa) —<txis0223>




 

 

Eta Afrikar literatura zer?

 

Aristides Basetti

 

Azkenaldian agertzen ari zaizkigu hor hemenka erdi ezkutuan egon diren literaturak: nazio zapalduenak, Ekialdekoenak, jende marginatuenak etabar. Hala ere badago literatura mota bat, guztiz ezezaguna, baztertua eta aldi berean aberatsa. Oso aberatsa: Afrikar literatura. Literatura hori ezagutarazteko, benetan merezi duelako, artikulo bat emanen dizuegu argigarri gisa ale bakoitzean. Honekin, gure literatur gosea asetzeaz gain, euskal literaturari bide herri bat zabaltzeko askoa dugu, beste literatura batzuen euskal moldaketa (Hego Amerikarra lekuko) ez baita hain egokia suertatzen gure uste apalez.

        Guztiz ez ezaguna zaigun Afrikar literatura hori modan jarri da azken aldian europar intelektualen artean, batez ere bantu literatura. Literatura honen buru onena, eta zoritarrez bakarra, Yusuf ben Kwacha zairear eskritorea da.

        Yusuf, mendearen hasieran jaio zen Zapac-Zabrzen, Zaireko iparraldean, Sudanen mugaren ondoko tribu txiki batean. Bertako azukre kainabera plantazioan ikasi zuen eskribatzen, Francois Cîteauxen lagun mina eginez. Honexek bultzatu zuen bere herri ohiturak narratzera eta geroago bere balio literarioez ohartuta bere lehen ipuin bilduma sortzera (Zapac-Zabrzen-Wink, 1942). Harrez gero beste ipuin liburu bat (Lagunen eskuak, 1947) eta azkenez bantu literaturak, eta gure ustez afrikar literatur osoak eman duen fruiturik ederrena: Kamala, 1954.

        "Ez ditut ikusi nahi Europako jungletatik Heriotza zer den gogora eraztera etorri berri diren gurutzedun jantziluzeak, heriotzarekin topo egitea orkatila okertzea baino gauza arruntagoa eta egunerokoagoa delako. Bidean zoazela kateatzen zaizun sugearen eskuetan dago bizitza, haurtzaroan konturatu gabe jandako belar ezezagunen edo hor nunbait euria erortzen den gisa hondatzen gaituzten izurritenetan. Erreka ondoko daktilak jan itzazu inongo ardurarik gabe edo zuhaitzperen baten egizu kapela eder bat biluzik pasiatzeko munduan gauza hoberik ez dela pentsatuz. Bizitza eta herriotza nahinoiz etorriko zaizkigu eta horretan pentsatzea mamalokeria da."

Kamala 69. orri

        Jaiotzez animista izan arren, hestigismorantz jo zuen bere herriaren mespretsua irabaziz. Hainbat bider parte hartu zuen erligio arteko burruketan, eta horietako batean galdu zuen bizia 1955. urtean. Bere izkribu lanak Francoisek itzuli eta argitaratu zituen (frantsesez) 60. hamarkadan; eta baztertuta egon dira oraintsuarte, modan ipini bait dira frantziar progreen artean.

        Guztiz izkribamolde bitxia du, sarritan ulergaitza Okzidenteko pentsamoldez begiratuz. Estilu inpresionista, oso sensiblea, sinbolismo ingenuoz betea.

        "Hatzazkal ezuriaren azpian zu: okela more. Eta badaki. Eta sugeak. Ai sugeak: suge gorriak, okela moreak eta hatzazkal zuriak: zu. Harea hatzazkaletan sartzen da, eta sugea harean, eta eulia sugeak sartzen du, bere barnean, eta eguzkiak dena itsultzendu eta dena sikatzen du marea, sugea zuria eulia hatzazkalak eta gorria. Beltza. "

Zapac-Zabrzen-Wink 83.orr.

        Azkenez, eta amaitzeko, kontseilu bakar bat: leitu egizue.

        Bibliografia: Nouvelle Literature Afriquenne. Paris. 1980. Edit. Mares. Bere lanak: frantsesez (ez dugu beste hizkuntza baten ere aurkitu)

        — Kamala

        — Les maines des amies

        — Zapac-Zabrzen-Wink

        Editorial Mares Paris 3. Rue Goyal

        Lortzea gura baduzue Abadiñoko Leizar liburudendan eska dezakezue.

 

 

website free tracking



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.