L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Txistu y Tamboliñ aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<txis0300>— Txistu y Tamboliñ...y Manolo hazte la cena solo (1985-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

Editorialak

 

Atsegina egingo zaizula zihur gaude, artikulu guztiak momentu berezietan eginik bait daude. Editoriala bera egiten nagoen une honetan espanak bustirik dauzkat oraindik hurrean daukadan emakume galant honek eta biok egin ditugun egiteko guztien ondorioz.

        Beste hainbeste plazer jaso dute nire kideek beraien hizkiak jaurtitzen zituztenean paperera; batak piña-urez eta whisky-z ornituriko habana basoa ez du apartatu bere ingurutik errelatoei gozoki amaiera ematen zien arteraino, ezinbesteko emelehoi batek zigarro rubioak pizten zizkion bitartean.

        Musika ere martxan jartzen genuen geure burua hobeki sentitzeko, giro aproposak sortzen zirelarik eskribitzeko. Esperientzia berria izan dugu sonbrero bakeroaz idaztea, norbera indartsuago bihurtzen da —beti emegalduren baten kariziak suertatzen zirenez bizarra ere aurretik kentzen genuen—; nola gustatzen zitzaion gutariko bati gona laburrez erdi jantzitako andra hari "luego..." esatea! Bi hatzamarrez sonbrerua atzeratzen zuen bitartean, lepoa mugituz eta keinu kejatsu bat adieraziz. Bakarrik tokatzen zaigu perila, antioju eta afariko sorginen onarpena eskatzea (sin más).

        Me tocas un poco el piano guapa...

 

* * *

 

Anai-arreba maiteok: asko poztuten gara zuekaz beste bein gagozala-ta. Poztekoa da, izan be, oingoan be alkarregaz egotea. Asteko oartxo bat: T y T zazkarakeria edo kakapiloa dala iruditu jakonari ez leuke aldizkaria leiduten jarraitu beharko. Gure eritxiz ez da ainbatek diñoen moduko gordiña, baña amaikatxo andra-gizonen deiak jaso doguz eritxi ori dala-ta eta guk geuk ezelango ezbearrik gertau daiten iñundipe ez genuke gurako. Onan ba aldizkaria ezjakiñean erosi dozuenok edo jakiñaren gañean erosita iguiñddu egingo zareen guztiok jaurti egizue surtara damutu orduko.

        Beste arlo bat gonapeko okelaren ezak onetan tematiak izatera eroaten gaituela aitortzen dogu, baña onek literaturea eskasten dabenik ez dau ezelan be esan gura. Literatura eskasa egiten badogu idazteko orduan jakituri-bakoak garealako izango da ta ez aukeratuten doguzan gaiak patxada-bakoak direalako. Orduan olango eritxiak ez doguz bein be onartuko, nañundik etorri arren, bape suster-bakoak dira-ta. Buruko arrak atara arte entzun dogun beste gauza bat TyT'en literaturea topatutea ez dala erreza, ori esaten dabenak jakin dagiela literaturea ez dala bakarrik burua zatituteko gaiak ta txitean pitean, liburuan bertan baño geiago sarri askotan, iztegian makurtutera derrigortuten gaituen berbak diñoezan irakur-gaiak. Olan uste dabenak jakin dagiela bide okerretik dabizela. Ta jakin dagiela bai-ta-be jaungoikoaren parkaziñorik ez daukiela.

        Alan-da guzti izan leike olango makiñatxo bat irakurle eukitea eta olangoa bazara eskuartean daukazun alea ez jatsu damugarria egingo.

        —Euskerea aurrekoetan baño geiago sartutea ez da izan jaso doguzan zirriekatik, olan suertau delako baño.—

        Amén (dakazue hirugarren zenbakia. Hordago!)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.