L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Txistu y Tamboliñ aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Txistu y Tamboliñ...y Manolo hazte la cena solo (1985-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

IRAKURLEARI OHARRA: Ezer esan aurretik eskerrak denoi afrikar literaturaz hartu duzuen arduragatik eta bialdu diguzuen karta piloagatik, horrek adierazten bait digu gure lanen ohiartzuna ez duela hegoaizeak bakarrik bereganatzen. Gehienok lagun bezala zuzendu zareten arren izan da bateren bat berari ez diola inork adarrik joten eta... bueno, hobe ez azaltzea gutaz botatzen dituenak. Gehiengo horrentzat eta beste irakurle guztiontzat bihoa gure parka eskatzerik inozoena eta moskeatu den banakarentzat, gauza bat utzi gura dugu argi eta garbi: ez da gure asmoa inori, INORI adarra jotea. Ia ba.

 

Kaixo Txistu y Tamboliñeko lagunak:

        Sorgin Afarian aditu funsgabeko kritika moralista deskalifikatzaile batek zuen aldizkaria erostera bultzatu nau. Aurreneko zenbakia irakurtzeko betarik ez dut izan, baina bigarrena eskuratu bezain pronto irentsi egin dut. Egia esan, bada gauza exkaxik, baina orokorrean freskotasun ukaezina nabaritzen zaio eta ohizko literaturatik at gelditzen den ikuspegi eta errekurtsoz josia dago.

        Baina gutun honek ez du txalotze bat izan nahi, nire argibiderako aukera baizik. Hain zuzen ere "Eta Afrikar literatura zer?" izendatu saioan azaltzen diren datu batzuk oker ez ote daauden susmoa bait daukat eta ematen zenuten bibliografia aurkitzea ezinezkoa egin zaidalako, interes handikoa zaidan arren. Lehenengo eta bat Abadinon Leizar izeneko liburudendarik ez dagoela, bigarrenik Editorial Mares delako hori aurkitzerik ez dudala izan —hau nire akatsa izan daitekeela onartzen dut—, eta azkenez Ben Kwuancha deitura —jakizue batek lagun jakintsuagoak badituela eta Larousse izugarria gero eta eskuragarriagoa dela— ezin izan dudala inundik inora topatu.

        Erantzuna jasotzea gustatuko litzaidake aldizkarian bertan edo eskutitzen, gaia asko interesatzen zaidalako.

Ekin horretan mutilak. Pili Zornotzatik

 

        Irakurle estimagarri hori: asko pozten gaitu zu bezain jende arduratsuak gure aldizkako hau irakurtzen duela jakiteak eta beneztako interesa eta jakinmina agertzeak are gehiago. Eraberean, eta hainbeste begirune merezi duenaren aurrean, harriduraz zurbildu eta lotsaz gorritzea dagokigu honelako momentuetan. Arrazoia zeuretzat Abadinon Leizar liburudendarik ez dagoela diozunean, Beizar deritzalako. Izatez errua ez da gurea izan inpretarena baizik, baina edozein modutan honelako okerrak —eta hemendik aurrerakoak— elkarren segidan etortzeak ezin ditugu holanporholan albo batera utzi, bitartean gure izen ona ere badagoelako noski. Okerrokin jarraituz ezin dugu ahastu Editorial Bares ordes Mares jarri zigutela. Gero zuk esan ez duzun beste galant bat estigismoaren kontua da, erligioa barik anestesia mota bat dalako. Beste detailetxo bat zerrendarekin bukatu orduko: ospea eman zion liburua ez zela Kamala, irakurle, Mamala baino.

        Bestalde Ben Kwuacha izena Laroussen ez aurkitzea zure hutsa izan da, hamazazpigarren tomoko seirehun ta hogehitalaugarren orrialdean azaltzen delako. Guzti honen ondorioz ere uste dugu elkar barkatzen jakingo dugula eta guk emandako argitasun hauek direla medio bilatzen ari zarena aurki dezazula opa dizugu. (Ordurarte).

 

 

Nik Unibertsitatean erosi dut aldizkaria. Dago gehiegi, nire lagunek ere bai gustatzen zaie. Dena ez dut ulertzen baina erdaraz bai eta euskaraz ere bai gutxi. Posterra da liluragarria, nik ipini dut bat logelan, bat komunan (bahitua), bat gurason logelan (ere bai bahitua), eta bat bezinan buzoian (?), dago gehiegi. Dago oso noski zuek zarete harroak ("atzerakoiaren" kartari zuen erantzuna: "doazela popatik hartzera") baina oso ondo.

        Nik uste dut, zuek aurrera, egiten duzue otoi handia euskadiri eta hori dago gehiegi. Da munduko aldizkari onena eta ere bai euskadikoa.

                Txistu y Tamboliñ

                Herria zurekin.

        Jau!!

 

 

Gutun hau doakizue nire eritziaren berri emateko zuon aldizkariari buruz.

Lehenbizi zorionak opa dizkizuet hain itxura ederra duen aldizkaria kaleratzearren; ordea, gustorago irakurriko nuke zeharo euskaraz balitz. Bestalde zuon herriko euskaraz zerbait agertzea egokia iruditzen zait, nahiz eta bigarren alean urriago agertu.

        Komentatuko dizkizuet artikulu bitxienak edo irakurri ondoren buruan zeozer uzten didatenak:

        Gutunaren erantzunari gordin xamarra deritzot, agian harroputzegi ageri zarete. Hombre rico, Hombre pobre genero beltzean polita, eta gustora irakurtzen dena da; zoritxarrez gaztelanieraz etorriarren. Embutidosi txerrikeria galanta deritzot, buru-buztanik gabekoa. Jaubesa ipuin ederra da, magikoa, eta oso hizkuntza aberatsez narratua. Komikia ere sartu duzue ale hontan, txit zikina, baina istorio bitxia. Garbiñe: ai ene!! Oso istorio polita, baina izenak aukeratzerakoan, "Txistu y Tamboliñ" automobilean hainbeste zanpatu duzue azeleragailua, zeren oinak automobilpetik irten baitizue. Sasoien sasoikuek... irakurtzerakoan farre egiteari ez diot utzi, eta azken esaldia: borobila hi!. Relato Watteriano dibertidoa eta atsegina, gaur egun modan dagoen Boris Vian-en kutxu handiegia hartua badiot ere, eta zoritxarrez, zoritxarrez ez datorkigu euskaraz. Jazintori umekeria deritzot. Poesien arloan gehien gustatu zaizkidanak hauexek dira: Lorelei, gaztelanieraz Pellok sinatutakoa, Eskaintza ere joko polita da, Para ser como ellosek bere ikuttua sorrerazten du eta Didier de l'Axie-k sinatutakoak berdin.

        Gutun hau irakurriko duzuelakoan, eta jaramon apur bat eginez gero aldizkaria hobetuko duzuelakoan, agur t'erdi.

Irakurle bat

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.