I.B.M.
Ben Kwacha maixu sufia inguruetan zebilela enteratzean Ab-adi-An-go herritarrak presto joan zitzaizkion heurekin otoitz egiteko gonbidatzera hain bait zen ohoregarria eta ospetsua Ben Kwacha maixua.
Denak adi adi zeudela igo zuen maixuak pulpitora eta astiro astiro eta leunki mintzo zen:
badakizue zer esan behar dudan?
ez erantzun zuten denek buruarekin eta begiekin ere ignorantzi exprezio berbera adieraziz ez... ez... ez.
ba orduan ez noa hain jende leloaren aurrean hitzegiten
Harridura pasatu eta hankasartzeaz jabetu zirenean beste egunen baten ostera ere gonbidatzea erabaki zuten hain bait zen ohoregarria eta ospetsua Ben Kwacha maixua.
Bigarrenez zapaltzen zituzten ba bere oinek pulpitoko eskilarak herritarren belarri eta begien atentziopean eta aurrekoan legez bere jakintzak emaniko ahots xuabe eta geldoarekin esan zuenean:
badakizue zer esan behar dudan?
bai izan zen aho batez erantzun zutena bai.
bai? ba... orduan zertarako kontatuko dizuet badakizuena?
Herritarrek ezin etsi eta deliberazio luzearen ostean oraingoan bai oraingoan bai erantzun zuzena asmatu eta ostera ere gonbidatzea erabaki zuten hain bait zen ohoregarria eta ospetsua Ben Kwacha maixua.
Ja ezagunak zitzaizkion begirada, eskilara, belarri eta pulpitora heldu, burua jaso eta itaundu zuen herritarrek ezaguna zuten ahotsez:
badakizue zer esan behar dudan?
bai... ez... bai bai... ez erantzun zuten aurretik pentsatu zuten moduan satisfazio aurpegiz, batzu buruari goitik behera eta besteek ezker eskumara mugituz ez... ez... bai... ez.
ummmmm... ba orduan... ba orduan dakitenek ez dakitenei konta diezaietela.
|