L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Txistu y Tamboliñ aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Txistu y Tamboliñ...y Manolo hazte la cena solo (1985-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

Eusebio Cesarea

 

gaur aretoan aspertzen nengoen eta siloiari begira, asperenka, mahaiari begira, alfonbrari begira, telefonoari begira, telefonoari begira, telefonoari begira, gelditu naiz. eta deitzen badut? eta deitu egin dut. sarritan egiten dut aspertuta nagoenean. jaungoikoari deitu diot: ieup, bizi haiz? esan dit, jertse hau non erosi dudan dotorea jersea eta ia melokotoi heldurik badaukadan berari emateko, bai, eman dizkiot eta bueeeno, agur, bai, bueno, agur, bai, agur, agur bai, gaur aretoan.

        gaur aretoan aspertzen nengoen eta siloiari begira, asperenka, mahaiari begira, alfonbrari begira, telefonoari begira, telefonoari begira, telefonoari begira gelditu naiz. deituko diot baten bati? eta deitu egin diot baten bati: "bai?... bai?..." ni ixilik. baten bat badago han. ni ixilik. "bai? ei! badago baten bat hor?" ez da posible eta eskegi egin dut. "badago bate" / klik... ez da posible baten bat hemen egotea. aspertzen nengoen.

        gaur aretoan aspertzen nengoen eta siloiari begira, asperenka, mahaiari begira, alfonbrari begira, telefonoari begira, telefonoari begira telefonoari begira gelditu naiz. eta deitzen banaiz? eta deitu egin naiz. lehenengoz egin dut hau tipirritaparra eta irremediablequi han gelditu naiz eternalqui telefonoa noiz hartuko dudan zain, siloiari begira

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.