L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Txistu y Tamboliñ aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Txistu y Tamboliñ...y Manolo hazte la cena solo (1985-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

No!

 

                Eskaintza:

                Li-Po eta Neuri batez ere,

                berriz: ilargia, nobia eta biziari baita.

                Li-Pok ilargia besarkatzerakoan bizia galdu zuen moduan,

                Neuk nobia musukatzerakoan nobia bera galdu nuelako;

                Biok egoera antzera xamarrean arituz.

 

Txiklea hausnartzerakoan boli zurizko hortzak erakutsi zituen Seraphin-ek. Ile Motza zeukan saparro baten eskuari begira zegoen, hausnartzeari utzi zionean. Saparroak eskuan zeukan edalontzia eztanda erazi zuen. Saparraoak ostera, begiak altxatu ahala, sakeletik tubo bat atera zuen, eta errainu arrosa bat zuzendu zion Seraphin-i. Seraphin gixajoak ondorioz, barreari ekin zion, jakin arren barre horren malefizioa bere buruaren itotzean bilakatuko zela. Irtenbide edo baliapide bakarra: burua hustea.

        Saparroari pertsonai pitxi ugari hurbildu zitzaizkion: arraultze berde latzen modukoak, kolore metalikodun izaki tubotsuak, negruak eta zoologiko bat hornitzeko haina pizti.

        Saparroa.— Hi! Niri hi baino ixko sendoagoak ere...

        Seraphin.— Txotxo! (barreka) Adarra joko dit bai, mukitsu ziztrin batek, nori eta Neuri!

        Burua hustu ahala, aurpegia zurbildu zaio, eta horrekin batera irriñoak ospa egin dio (buru-barrua hustu ondoren, tximist, txinpart eta txilioak ezereza tximirtzen). Bada martxa-sasoia eta ukabilkadak han-hemenka sakabanatzen ditu. Majadero guztiak sakeletatik tramankuluak ateratzen saiatu arren, guztiak doaz lurrera kolpeen ondorioz: bai kateak, bai labainak eta baita txiskeroak ere.

        Ostikadak, ukabilkadak ugari dira Seraphin-en aldetik.

        Halako batetan, kristalak hautsiz, astoko makalen gainean, lau zaldun sartu dira, zarpailtsuak, arloteak berauek: Apokalipsiaren Lau Zaldunak. Sartzerakoan bidean utzi dituzte hezurrak, zirina darion mutiko sapoaren modura. Sega herdoilduak, okela zatiak dindilizka, baina barrura, borrokaren berotasunera.

        Negrua.— Mekauen, akabua oraintxen.

        Saparroa.— Eutsi gogor mutilak, kementsu. Ken diezaiogun harrokeriari putza.

        Arraultze berde latza.— Aggazoia daukak, plantoso batzu baino es dittuk.

        Lau zaldunak astotxoen gainetik jaitsi eta batapean hasi dira borrokan. Lehentxoago labainak, kateak, txiskeroak eta edalontziak egon badira lurrean; orain berriz, aberastu da, jelatina zatiz, lokarriz, eta beste hainbat eta hainbat gorpu-zatiz. Seraphin-ek arrantza basati bat bota du irabazle irten direnean bera eta lau zaldunak.

        Seraphin.— Mutilak, hemendik alde egitea litzateke onena guretzat. Bidaia egiterakoan, patxadaz elika gaitezen horni dezagun zorroa beharrezkoaz orain. Nik neuk, saparroaren bihotza eta garaunak hartuko ditut neuretzat; gainerakoa, zuok banatu.

        Izurriaren zalduna.— Bai, bete dezagun janariz zorroa.

        Holan, zatirik ederrenak batzen dabiltza; batzu eta gero badoaz astotxo gaienan. Seraphin, berriz, erreakziozko eskoba gainean jarrita doa, besteen buru. Lau zaldunak zera baino pozago, liderra topatu dutela eta. Badakite lana, gura haina izango dutela Seraphin-ekin batera ibili ezkero.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.