L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Txistu y Tamboliñ aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Txistu y Tamboliñ... y Euskadi el país menos movido: el que no está parado está detenido (1986-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

Egunsentiko oilarra

 

F.E.

 

Egunsentiko oilarra

gangar gorri, oin medarra

nire barrenak nabaritzen du

kantuz hasteko beharra.

 

Uda partean beroa

zuhur eztena eroa

eztut ikusten oso argia

euskaldunaren geroa.

 

Itsas barnean arraina

handiak jaten ertaina

txikerra berriz denen menean

ezin harturikan gaina.

 

Gaua abailtzen astiro

itzaliz argiak oro

haren osteko egunsentirik

nik behintzat eztut espero

 

Hodei beltzean trumoia

zartatuz nola kañoia

gure etxeak aspaldi dauka

kordoka bere zutoia.

 

Mendi kaskoan elurra

urkamendian lapurra

gizasemeen gainean beti

zelatan dago malurra.

 

Kanpandorrean zikuina

moko zail, luma biguina

ikusten ditudan gauza batzuk

eni ematen higuina.

 

Gazta batek zazpi duro

zazpi gaztek mila zilo

bihotzetik eztatorren hitza

esana doa galduro.

 

Hondartzan gorri harea

muki jario barea

jaio diren arrain guztientzat

egina dago sarea.

 

Zaldun gotorrak ezpata

arrain labanak azkata

euskaldunak ez nola baratu

bere etsiaren enbata.

 

Ehizaki bila mirua

gabeak amets dirua

ointxe dirudi hautsiko dela

zintzilik gauden birua.

 

Gezurra dirudi baina

inon ez inor gu aina:

inork eztio guk hainbat hartu

etsipenari tamaina.

 

Mendi altuak txuntxurra

bide luzeak muturra

herrien urratsek egundaino

nekosta pean burua.

 

Olatu gainean bitsa

etxeko agetan sitsa

zertaz poztu ez daukadalako

kantu hau joan da hain hitsa.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.