I.B.M.
Lehenengo egunean ontzi esferikoetan etorri ziren eta
odol tantetan bainaturiko izarrak ziruditen.
Ilargi betearen ostetik agertu eta
ezerezko
tobogai
erraldoian
jausiz
frontoiraino hurratu ziren
presentziarik gabeko ixiltasunean babestuta
ume moko biren jokoari begira
niniak pilotaren espazio aldakorrei adi adi atxekirik.
Gero ez zuten ezer egin.
Bigarren egunean esistentziaren kontzientzia ezabatu guran
liho lore morea ahurretik ahurrera labainduz
olgetan nerabilelarik, petalotik urten zuten poliki.
Hiru ziren eta ingenuitatez bustiriko irribarrez
heuren misioa narratu zidaten:
holakoxe gauzak egitea nik poema hau egiteko
aitzakia euki dagidan.
Ez genuen ezer egin gero.
|