L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Txistu y Tamboliñ aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Txistu y Tamboliñ... y Euskadi el país menos movido: el que no está parado está detenido (1986-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

—Txistu y Tamboliñ... y hankaputa, la bizca y la teta prometida—

 

I.B.M.

 

Behin baten bazan tangaka bat. Zerutik jeusi zan ehundaka zatitxotan apurtu arte harri lau baten ganien. Prezisamente haintxe onduen, arbolapien, amama Frantziska euen eta segunduen milegarren zatiyaz be jabetzeko begiradiaz ikusi aben dana. Geuza bat otu yakon orduen eta esaben altuen: "zer izen ete da hori? tangaka bat gero ehun zati ein dana, ala ehun tanga, batute etorri dienak harriyaz topo ein arte eta gero bakotza bere aldetik juen?" Eta justo hoixe pentsetan ebilela aittitte Manuel paseu zan handixik eta entzun be eiaben. Eurrera juen zan barreka eta pentseu aben: "ze letxe ardure ete deu tangaka bat izan dan zatitu dana ala batute datozan asho dien, tangakak bardin jeusiko badie, bata zein bestie izen? Ezta horreittik euriye aldatuko. Zetako emon hainbeste buelta geuzai?" Eta beste agure zahar bataz alkartu zan eta dana konteu. Honek sorbaldie jaso eta alde eiaben bestie konturetu barik irribarretxo bataz eta arbolapetik pasetan eioiela marramarra hasi zan: "egiye da tangakie osue izen zatitzen dana zein asko izen batute datozenak bardin dala ze tangakak eztie aldatuko. Baina baitte egiye da hori egiye izen ala izen ez be bardin dala. Zeeittik emotutzo horrenbeste buelta geuza bati 'zetako emon hainbeste buelta geuzai?' esaten deuenak? Azken batez zulo berien jeusten da."

        Hoixe guztiyoi aittu aben Ricarditok arbolatik bajatzen eioela ze prezisamentien Rikardito zan arbolatik behera txise ein eta azkenengo tangakak astintzerakuen amarren ingurure bat bieldu abena. Honixek konklusinuok etara abezan Rikarditok:

                I. Txise eittie derrigorrezkue dala

                II. Jentieittik barre eittie eztala hain derrigorrezkua (baina ondo deuela norbera izen ezkero barre eitten deuena)

                III. Pentsetie eztala hain derrigorrezkue.

        Eta Rikarditok sabiyotzat hartu abien handik urte gutxire desagertu ein zanerarte. Nora juen zan Rikardito? Zer dala ta? Zer topeuaben? Zer ordu da?

 

 

Behin batean mutiltxo bat

agertu zen argi bat zeramala.

Galdetu zion aitita batek

ea nondik irten zen argi

hura. Mutiltxoak begiratu,

argia amatatu eta erantzun

zion: esaidazu zeuk

orain non sartu den?

 

Milagritos Unbekue
(IBM-n Koinetien amaginarrebien lehengusinie)

 

 

Siloiaren gainean metxeroa, haria, beste metxeroa, lapitza, narru zati bat eta ditarea daude. Imagina egizuz. Imagina egizu ez zaizula gustatzen horrek siloi gainean egotea, amorratu egiten zaituztela eta niri kentzeko agindu didazula. Imagina kendu ditudala, jada siloiaren gainean ez dagoela ez metxeroa, ez haria, ez beste metxeroa, ez lapitza, ez narru zatirik, ez ditarea. Imagina.

        Pozik egon beharko zinateke!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.