L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Txistu y Tamboliñ aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Txistu y Tamboliñ... y Euskadi el país menos movido: el que no está parado está detenido (1986-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

Idi asea

 

Eli Otamendi

 

(Saki-ren ipui moldatu, eusharatu eta gidoiratua.

Lagunkh, ondo pasa ratua...)

 

I

A.— Inguru industrial batetik hurbil txalet urbanizazio itxusia, zeregin gabeko emakumeek eguzki hartzeko zein auzoko agure anakroniko batek bere abereak botatzeko erabiltzen dituen landa batzukin.

        — Theophil Eshley intelektual esperpentizatuak zuhaitz baten ostetik kukuka bi behi intxaurrondo batzuren azpian bazkatzen dakuski; eta guk, ordea, bera, kaballetean eutsitako lienzo bat betetzen.

        Kuadroari ikutuka eta begirada kuadrotik motibora etengabe aldatzen arituko da, unaka mingaina kanpoan ikusiko zaiolarik.

        — Behietatik bat etzanda, ase; besteak zutonik eta kopoka dirau.

        — Theophilek kuadrotik behiengana darabilen aurpegikuna "fastidio" keinu baten erakutsiko du azkenean.

        — Zutik zegoen behia zuhaizpetik alde egiten.

 

B.— Bukatzear dagoen lienzo bat azken ikutuak hartzen pantaila betetzen, bertan behi bi intxaurrondo batenpean. Kamarak anguloa handitu eta (barrutik/kanpora) leiho batetik intxaurrondoa eta bi behiak harrapatuko ditu.

        Irratia mintzo.

        Kamara piskanaka kuadrora bueltatuko da.

        irratiko ahotsa beste askorekin nahatuko da, azkenerako surrumurru bat entzun gai.

        — Kuadro berbera eta surrumurrura.

        Kamara anguloa zabaltzen joango da, erakusgela batetan kuadro aurrean txundituta dagoen jendea erakutsi arte.

 

C.— Barruan. Erakusgela.

        Kamarak Theophilen kuadroak aterako ditu panoramikaren bidez. Kamararen mogimendua jarraituz eta beti haren aurretik intelektual itxuradun agure bi obrak aztertzen bailebiltza eta admirazio keinuak batak besteari noizbehinka. Ahotsa: irratigile baten ahotsa, zeinak marrazkigilearen lanen berezitasunak goraipatuko dituen.

 

D.— Barruan egunez. Theophil egongela alai eta lasai batetan.

        Mezedora batetan kulunka ari da, musika bizia aurikularren bitartez entzuten, egunkari zabaldu bat eskuetan.

        —Atzekaldetik goitik hartuta: Theophilen burua, sorbalda eta periodiku osoa. Orri batzuk pasatzen ditu patxadaz.

        Kamara egunkariko artikulo bateruntz hurbilduko da. Eraberean doinua isilduz joango da eta Theophilen ahotsak artikulua aditzera emango du (ahoa itxita eduki arren).

        — Thephilen keinu satisfetxoa laudorioak irakurtzerakoan. Denbora guztian bere buruarentzat ari dela oso inportantea da, beraz ahoa itxita daukala. Irakuketa arindu egiten du, interes gutxiko komentarioak gainetik irakurriz. Jarrera hori hartu bezain pronto ateko aldaba hotsa errepikatzen da, ateaz bestaldekoa urduri balego bezala. Theophilek aldemenera okertzen du begirada. Aurikularra kendu, ondoren, aulkitik jaiki eta ateraino doa.

        — Theophil atzeikara eta Adela (auzokoa) ate kanpokaldetik urduri.

        Adelak: zu, Theophil! Idi bat dago nire lorategian?

        Theophilek: (Zeri buruz hitzegin dion ia konturatu gabe) Idi bat? Ze motatakoa?

        Adelak: (Gogor) Nik zer dakit ba zein motatakoa den. (Azalpenetan hasteko gogorik gabe) Phss... idi bat da eta listo. Idi arrunta edo lorategikoa izateak ez nau kezkatzen, nire ardura lorategia bera da. (Pixkat etsita) Negurako konpondu berri eta tangillo honek atoan kakaztuko dit.

        Th.k: (Arazo hutsurik eman gabe), Nola sartu da lotategian?

        A.k: Atetik sartuko zen. Ez dut uste hesia eskaltzeko albidadea daudanik ezta ere haragi konzentratua anunziatu nahian areoplano batetik inork botako zuenik. Arazo larriena ez da nola sartu zen jakitea, baizik eta nola aterako dugun.

        T.k: (Kontraesanez betea) Ez du irtetzerik nahi?

        A.k: (Bere eskaraia justifikatzen) Hala balitz ez nintzateke zuregana etorriko. Bururatu zaidan lehenengoko gauza zu ganadu pintatzailea zarela eta margotzen dituzun gauzekin nolabait kidetua egongo zinela eta akaso laguntzeko moduan egongo zinela. (Zalantzari lekua utziz). Baliteke nire eritzia zuzena ez izatea baina tira.

        T.k: Esne behiak margotzen ditut, baina, andra, galduriko idien hila ez naiz egundo ibili. Behin edo birritan antzeko maniobraren bat ikusi dut pelikuletan, baina han zaldiak eta holakoak zituzten, eta, barrez, nork jakin pelikuletakoa norainoko den egia?

        A.k: Horrenbeste kopla!

        Adelak Theophili atzea eman eta lorategitik irtetzen ikusiko dugu.

        Theophil zalantza keinu batzuk egin ondoren, atzetik joango zafo erdi lasterka.

        Fundido bizkorra.

 

II

A.— Kanpoan egunez. Adelaren lorategia.

        Biak lorategiko ate orteratxora heltzen dira. Theophilek harridura aurpegia.

        — Idi gorrixka ikaragarria bat hurbilen, pantaila gehiena betetzen, eta aldemen batetan, urrutiago, beste biak.

        — Theophil okotzpeko ileei igurtzi egiten, estrategia gertatzen balego bezela, denborak egoera deserosotu eta zera esan arte:

        T.k: Lore bat jaten ari da.

        A.k: (Garraztasunez) Oso zolia zara. Eh? Ez dago zuri eskapatuko zaizunik. Begira! Ahoan dauzkan bost lore eder hoeik... ensalada balitz bezala, tapa, barrura. Hobe letxugak erein banitu. Elkarri begira.

        T.k: Horreatio. Dozenerdi lore galtzeak ez du ezer suposatzen bizimodurako. Gauzak ikusterakoan irudimen apur bat behar da.

        A.k: Zuk hori errez esaten duzu artista ospetsua zarelako.

        T.k: (Poz barretxo baten atzetik) Hori, jakina, onartu egin behar dut, baina pentsa adibidez idi hau erle artean hazia zian dela eta, belar ordez, lorak jaten dituela eta jaten duen guzti hori ba... ezti eginda ateratzen dela.

        A.k: Bueno bueno eztabaida honekin idirik ez dugula aterako ziur izan. Theophilek pauso motx batzuk egiten ditu aurreruntz. Txaloak eta era guztietako zaratak ateratzen hasiko da idia uxatu guran. Idiak berdin jarraituko du, lore jaten.

        A.k: (Ironiaz betea) Antzeko zerbait gertatzen zaidanerako badakit norengana jo.

        T.k: Adarkadak hartzeko espuesto eta holakoak entzun behar.

        A.k: (Gogor) Gaur egungo gizonei zer falta zaizuen argi dago... (Ohiuz) Potroak. Lorategiaren alde batetan idia eta bestean Theophil idiari abartxoak jaurtitzen. Idiak Theophili begiratuko dio eta kopo bizkor batzuk jan ondoren lorategian gora abiatuko da trotean. Idia etxean sartuko da, Theophil desbideratzeko ahaleginetan ibili arre.

 

B.— Barruan egunez. Egongelatxoa.

        idiak mahaitxo baten gaineko pitxarretik lorak hartu eta iruntzi egingo ditu. Theophilek guztia hurbiletik ikusten du baina idiaren mehatxu begirakuna batek beldur arazten du.

        A.k: Idia lorategitik ateratzeko eskatu nizun eta ez egongelan sartzea. Gainera, inguruan edukitzekotan, askoz hobeto dago lorategian.

        T.k: Ganadu gidatzea ez da nire espezialidadea. Eta oker ez banago uste dut lehenengotan esan nizula.

        A.k: Bai, badakit. Zure espezialidadea behi politdun kuadrotxo politak egitea da. Badaezpada ere, ez zenuke idi honen apunterik hartu nahiko?

        —Theophilek alde egiten du kementsu eta Adela aho zabalik geldituko da.

        A.k: (Erreakzionatzen duenean) nora zoaz?

        T.k: Beharrezkoaren bila.

        A.k: Beharrezkoa? Lazorik ez erabili gero, bestela borrokarik balego, agur nire gela. Theophilek atetik irten eta lorategia igarotzen ari dela —fundido bizkorra— Theophil lorategitik etxeruntz doala, pintura tresnak, taburete eta kaballetea erdi tatarrez dakartzala.

        Adelak ikusten duenean: ez didazu esango orain nire gela izorratzen ari den pizti hori margotzen hasi behar duzunik, ezta?

        T.k: (Lienza behar bezela kolokatzen dabilela) ideia zeurea izan zen.

        A.k: Debekatu egiten dizut. (Trumoien parte) Guztiz debekatzen dizut!!!

        T.k: Ez dakit ze aginpide eduki dezakezun arlo honetan. Idiaren jabetza nekez har dezakezu zure gain, ezta adopzioz ere.

        A.k: (Amorratuta) Badirudi ahaztu egin duzula nire egongelako lorak jaten dabilela.

        T.k: Parkatu andra, baina badirudi zuk ere ahaztu duzula pertsonek, eta batez ere gure kategoriakoek, ez luketela antzarrik egin behar.

        A.k: (Sutan) Gizon hau zoro galdua da.

 

C.— Idiak lore guztiak eta liburu baten azala jan ondoren badirudi toki txiki hura utzi behar duela. Theophilek, animaliaren urduritasuna ikusita, huntza hosto batzuk jaurtiko dizkio pose berdintsuan iraun arazteko.

        T.k: Ez dut esakera gogoratzen. Zelan zen? "Hobe da belar afaria, amorroa dagoen tokian idi ase bat baino". Bueno... dena dela badirudi esakeraren ingrediente guztiak ditugula izenbururako.

        A. k: (Theophili) Udal liburutegira joango naiz eta poliziari deitzeko esango diet. —Etxetik urruntzen ari den bitartean— Hobe idiak erasoko bazintu, madarikatu horri. Zergaitik kristo ez dituzte etxeak hi halako putasemeak azpian harrapatzen.

        Idia etxetik joan eta Theophil ere berandutxoago. Etxea hutsik, telebista piztuta eta kanpokaldetik (leihotik) zaparro bat hari so.

 

II

A.— Egunez kanpoan. Galeria baten ataria.

        Jende ugari erakusgelara sartzen.

        Eg. barruan.

        Jende multzo handia kuadro baten inguruan.

        Eg. barruan. Kuadroa ("Idi bat egongela batetan udazken azkeneruntz")         Fokoz kanpo buru batzuk, eskuak eta behatzak seinalatzen baleude bezela. Jendearen komentarioak.

 

B.— Anguloa zabalduz joango da haragitegi bat erakutsi arte.

        — Barrutik kanpora. Egunez.

        Adela haragitegian sartzen da, ateari bultza eginda eta mandatu karrutxoa maldaz igo ondoren.

        Harakinak: (Bere lanetan, ostean Theophilek marraztutako kuadroa egutegi bateko ilustrazio gisa daukalarik) Egunon.

        A.k: (Egutegia ikusi orduko) Ederra dago eta.

        H.k: Bai horixe, gauden sasoirako txarragoak ezagutu ditugu (Egutegira begiratzen du)

        A.k: (Konturatzean eta bapateko amorruz) Txarragoak?

        Haragitegiko atso gorrak espina batetik: Txarra? Noizean behin etortzen diren abedeak kenduta hemen ez dago ezer txarrik gero!

 

IV

Pantaila ilun momento batetan.

        Tinbre hotsa: Din - doon.

        Egunez kanpoan. Theopilen etxeko atean (barrutik/kanpora)

        A.k: (Pastel bat eskuetan eta adiskidetasun sumakorrez)

        Kaixo teo. Jakin dut kuadroaren barrera oso ona izan dela eta zoriontzera etortzea erabaki dut.

        T.k: (Besoetan duen katua ferekatzen) Uste nuen zu... (Geldiuna bat) ez zinela hain pozik egongo.

        A.k: Tira. Txotxolokeriak. Har zazu hau (eta pastela eskeintzen dio)

        Ez da ezer baina bueno...

        T.k: (Bere katu maitea lurrean uzteko makurtzen delarik) Ez holakorik esan, akordua nahikoa da eta.

        Theophil makurtuta dagoela, bien toma bat egingo da Adelaren keinu odioso bat erakusteko.

        Theophilek jarraitzen du: Ez dakit nola eskertu.

        A.k: Ez eduki horren ardurarik. Txao.

        Adelak buelta ematerakoan katua takoiez zapaldu eta batetik bestera zulatuko du (nahi gabe, itxuraz). katuaren ohiu mortala.

        Eszenak pertsonaien ahotsik gabe jarraituko du eta irratigile baten ahotsa hasiko da: "Theophil Eshley margolari ospetsua Parnasotik gero eta hurbilago. Lan berri bakoitza aurrekoaren hobekuntza da eta guztiak ere exito ikaragarriak. "Tximuak mesaganotxe mihatzen" kuoadroaren bidez jendea bereganatu bazuen, "Auzoko andreak tirokatu nin duenean" izeneko lanaren ondoren kritika ortodoxoena ere bere alde jarri behar izan zen.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.